2010-10-31

Arantxarekin gosaltzen

Gosaltzea eguneko momenturik gozatsuenetakoa da. Konpainiarekin bada, ondo, baina bakarrik bada, askotan hobeto.

Eta parean, zer entzun edo zer ikusi txukunen bat suertatzen bada, orduan bai gozamen borobila.

Atzo adibidez asko gozatu nuen Teknopolis saioari begira. Aurrean, geologo bati buruzko erreportaia. Eta esango dezu… Geologia zaletasun ondo bitxia da ba, egongo al dira gauza entretenigarriagoak gosaldu bitartean ikusteko… Ez zeneukan mandoa mahai gainean? Altxatzeko pereza?

Bai… Geologiak nere afizioen abanikoan ez du tarte haundirik hartzen, baina bai aldiz erreportaian ageri zan beste gauza pare batek:

Bata, nere fijazio bati dagokiona: arreta haundia jartzen diot jendeak komunikatzeko duen gaitasunari, eta Arantxa Aranburu geologoa, geologiaz aspertzen dan egunean (inoiz ez, baina), komunikaziora dedika daiteke ederki asko.

Eta bestea, bigarrena, hainbeste erakartzen nauen beste hori: zenbait pertsonek euren baitan duten pasioa bere afizioarekiko. Batzuen kasuan, betetasun konpletoa dana, afizioa ofizio bihurtzen baita. Arantxa beraren kasua.

Bideoa, hemen:


Eta, irriparrea erauzi zidan kontu bat ere izan zan, ginda. Zer ez duen batere gogoko:





____


Bere azken esaldia pixkat tuneatu ere egin nuen, nere kolkorako:

"Ordu gehiago pasatzen ditugu teknologian katramilduta, teknologiari esker lortutako abantailez gozatzen baino"


___

Sem comentários:

Enviar um comentário