2010-10-02

Aspaldi behar zuen bat hemen da

Gure ondorengoek argitu beharreko inkognita izango da, zergaitik guk, euskaldunok, gure telebista propioa bagenuen ere, ez genuen hainbat formatu probatu ere egin hainbeste urtetan. Zergaitik munduko nazio guztietan arrakasta zuten saioak ez zuten gurean berdinik izan.


Arratsaldero





Berria jakin nuenean, horixe esan nuen: azkenean! Azkenean norbait ausartzen da. Azkenean ahalegin bat egiten da. Azkenean euskaldunok izango degu telebistan gure burua ikusteko aukera orain arte esistitzen ez ginen ordu jakin batzuetan.

Bost orduko magazin bat!

Zer esango dizuet Estitxu Fernandez aurkezle lanetan izango zala jakin nuenean... Nere zelula guztiak txanpain botila baten moduan lehertu ziran, eta hortxe dabiltza oraindik, ospakizunetan.

Oihan Vega ez det apenas ezagutzen, baina Faktorian entzun det gaur bateriajolea dala, eta hori, sekulako garantia da….

“bateriajoleak koordinazioa, musikalitatea eta energia bereak ditu. Aldi berean jo behar ditu zenbait perkusio elementu. Bateriajoleak gai dira edozein estilotan, edozein partitura menderatzeko, minutu gutxi batzuetan.”

Bai, oso itxura ona du “Arratsaldero” saioak, eta bidente gisa batere balio ez badet ere – zer esango dizuet, ezta nahi ere izatea – sekulako arrakasta iragartzen diot saioari. Hasiera bere-beretik gainera: neretzako, ausartzea bera, ahalegintze hutsa, garaipenaren sinonimo baita. Azken emaitzak garrantzia du, izango ez du ba, baina azken finean, bigarren mailako kontu bat baino ez da.


_____


(Sustatun irakurri dedanez, euskeraz azpititulatutako jatorrizko filmeekin ere hasiko dira! Baina baina... Zeinek iriki du atea?? Omenaldi bat egin behar zaiola!)


___

Sem comentários:

Enviar um comentário