2010-10-27

Nere buruaren oporrak

Jun dan astean, oso lagun interesgarria ekarri zuten Arratsaldero saiora. Aitor Lopez, geobiologoa.






Ni bezelako tipo arrazional batek, irriparretxo batez entzun ohi ditu kontu guzti hauek… Ohearen posizioa, elektro-uhinak, ur korrenteak... Baina hara nun esaten duen Aitorrek, hor 12:45 min. Inguruan, bera ere oso arrazionala dala, ta baduela barruan guzti honekin gatazka moduko bat!

Beraz, ez da sinistun burugogor bat, baizik eta behatzaile arretatsu bat….

Eta hara! Zer dioen, 7:50 min. Inguruan:

“… Baina horretarako naturari, so egin behar diogu, eta ohitura hori galduta daukagu. Beti arrazoia, beti logika, eta beste eskumako hemisferioa? Zer sentitzen degun, intuizioa… Baztertu egiten ditugu”

Bai jauna!

____


Saloutik etorri eta handik gutxira, gorputz-oinaze baten ekaitzak jo zuen nerean. Aspaldiko ezagun amorragarri bat.

Holakoetan derrigorra dan galdera zaparrada: zergaitik etorri da? Zergaitik etorri da orain? Nik deitu diot? Zertan ari nintzen bera etorri aurretik?

Aitorrek dioena egin nuen. Nere intuizioari kasu egin, nere inguruari begiratu, eta erabaki batzuk hartu.

Hurrenez hurren:

- Kafea utzi (duela gutxi kafetera bat oparitu didate, eta nere kafe batazbestekoa asko, asko-asko igota zegoen)

- Haragia utzi (azkenaldi honetan zeharo haragijale bihurtuta nengoen, oso neurriz kanpo.)

- Lo egin. ( nahita ere ezin behar bezainbeste lo egin, konpromisoa hartuta ere.)

Hiru hauek egin nituen ( anti-inflamatorio pilula sorta haundi bat irensteaz gain, esan dezadan dana), eta ia-ia etorri naiz atzera nere onera.

Baina intuizioak esaten dit, akaso beste honek lagundu didala beste ezerk baino gehiago:

Nere buruaren oporrak hartu nituen.

Ezabatu egin nituen denboraldi batez buruan bor-bor nituen kezka, buruhauste eta endredokizunak. Nere filiak eta hobbyak ere alde batera utzi nituen. “Oporretan” kartela eskegi nuen.

Aitorrek 14:00 min. Inguruan dioenaz arduratu nintzen: “pentsamentuen kalitateaz”

Eta badirudi, emaitzak ikusita, esamina nahiko ondo pasa dedala:





______


Haragi askorik hartu gabe segitzen det, eta lo gehiago egingo banu ere, hobe... Baina kafea hartzen hasi naiz fuerte. Ni kaferik gabe hutsaren hurrena bainaiz.


________

Sem comentários:

Enviar um comentário