2010-11-14

Azkoitiko tokirik politena

Zenbat gauza ote daude, atentzioa ematen digutenak, kotxez goazenean sarri-sarri ikusten ditugunak bide ondoan… Baina sekula ezagutuko ez ditugunak?

Ba neuk behintzat, bat kendu det zerrendatik.

Bere gainetik pasatzen nintzen bakoitzean, Azkoitiko saihesbidean zehar, begira-begira geratzen nintzaion. Ta Juan Luis Zabalak txikitako tokiak aipatu zituenean hemen… Esan nuen: hor seguro izango duela Pipik bizipen gogoangarriren bat...


_____






Ezagutzen ez dituzun tokiak ezagutzen dituzun egunean, biak izan zenitzazke: zaputza, ala atsegina.

Neri atsegina tokatu zitzaidan boletoan.

Ezaugarri ezinhobeak ditu inoren gustokoa izateko: herriaren erdian, muino bat: bista ederrak, halako nagusitasun sentsazioa; jauregiaren ezkaratzean dagoen erregea bazina bezela, bere domeinuen ikusmiran… (a ze burutazioa, ni bezelako errepublikazale batentzat)

Baina horrez gain, atentzioa eman zidaten gauza batzuk. Hainbeste herritan errepikatzen diren batzuk. Azkoitin nengoen, baina berdin izan zitekeen nerea, Zumarraga, edo izan zitekeen Euskal Herriko beste herri bat.

Hasteko…

Ermita bertaraino, errepiderik ez. Berrogeitamar metrotako tarte bat eskilaretan gora, haraino iristeko.

No problem.

Baina aiiii, ahaztu egin zaidala gauza bat: nola iristen da bertara, aulki gurpildunez dijoan bat?





Hemen ere, gauzak diseinatzen dira, beren bi hanken gainean gai direnentzako. Ezinduek, bila dezatela beste toki lauago bat.

Hara, gauza kurioso gehiago ere bai:

Ermitaren ondoan, eraikin moderno bat!





Txakurrentzako txalet ezin dotoreagoa. Bere burnizko segurtasun eremu eta guzti. Egokia, holako toki batentzat. Toki turistiko guztiek behar lukete holako bat.

….

Aldameneko baratzeko aitona jatorrak esan dit, San Martin duela izena ermitak, eta museoa ere badagoela bertan.

Halaxe da. 1999an inauguratu zuten. Eta harrez gero, ondo baino hobeto zaindu dituzte bertako letreroak.





Beste honekin ere akordatu dira: Azkoitiko parajeak izendatzen dituen gida edo mapa moduko bat, burnizko atril baten gainean. Bueno… Xehetasun txiki bat bakarrik, garrantzi gabekoa: mapa falta da. (Akaso, publizitatea ipintzeko gailu bat? Ipini xagua aldarearen gainean)




Beste bat, falta ezin zuena, nola faltako da ba: ikurriña. Baina ez dago bakarrik. Konpainia du eta.




Hainbat banderak duela bere armarria eta… Ez esan neri, gure azken urteotako historia ezagututa, ez lukeela ondo emango… Holako zera bat….

(Hemen ere berdin, jarri xagua beraren gainean…)




Ikusten dezue, euskaldunon izaera definitzen duten xehetasun txiki batzuk. Okerragoak, hobeak, gure-gureak.


_____


Hala ere, gure buruaren ezagutza-ariketak alde batera utzita – nahi izanez gero hain errez zuzen litezkeen xehetasun hoiek ahaztuta - inolako zalantzarik ez daukat, San Martin ermita, oso paraje ederra izateaz gainera, toki magikoa dala Azkoitiarrentzat, makina bat pasadizo eta oroimenen gordailu, eta poesiaz betetako tokia.

Eta hain zuzen, oparitu egin nahi diet Azkoitiarrei, burutazio poetiko bat. Zentzugabea, bai, baina justu horrexegatik, zentzu haundia duena.

Erakargarri turistiko ukaezina izango lukeena. Hori ere bai. Eta baita herriarentzako edergarri paregabea.

Izan ere, ondotik pasatakoan, beti iruditu izan zait, ermita bat baino gehiago, beste zerbait ematen duela…

Ematen duela…


derecha






Faro bat.



_____________

3 comentários:

  1. Bejondeiala, Trapero! Ez zakiat politena den, baina zatarra ez duk behintzat!

    Nire jaiotetxetik (Urrategiko bidearen hasieran) egunero ikusten nian San Martingo ermita, eta etxetik nahiz ataritik askotan begiratzen genian hara, ordua jakiteko.

    Lau erlojuetatik bi ikusten dituk normalean, beste biak ezkutuan geratzen zaizkiolako bistari.Ikusitako bi erlojuek ordu bera markatzen bazuten, bazegoan fidatzerik. Baina batzuetan haizearen menpe ibiltzen zituan orratzak, eta erloju batek seiak eta laurden zirela zioen bitartean, besteak zortziak hamar gutxi, edo auskalo zer.

    Bertan, egia esateko, ez nauk askotan izan, eta azkena izan nintzenetik izango dituk 25 bat urte gutxienez.

    Joseba Zulaika antropologoak ondo ezagutuko dik, erlojuaren azpiko auzokoa baita Goreti, haren emazte sanmartindar petoa.

    Sanmartindarrak, azkoitiarren fauna orokorraren barruan, idiosinkrasia berezia ditek. Ez zakiat hala jarraitzen duen, baina oso auzo politizatua izan zuan garai batean, abertzaletasunaren kolore guztien arragoa. Preso eta errefuxiatu askoren auzoa izan duk beti, eta baita jeltzale ezagunena ere, Juan Mari Juaristi "Zeler"-ena esaterako.

    Dena den, antza denez, ez haiz San Martinen San Martin egunez izan, azaroaren 11n. Egun horretan nahi duten herritar guztiak igotzen dituk ermitara kanpaia jotzera, eta herri osoan noiznahi aditzen dituk kanpai hotsak. Ni ere ez nauk aspaldi izan azaroaren 11 batez Azkoitian, baina esan zidatek tradizioa ez dela galdu.

    2011ko azaroaren 11 gorde ezak hara joateko.
    Lasai sartu barrura. Ez dik inork azkoitiar karneta eskatuko.

    ResponderEliminar
  2. Bazegok ba terraza haundi bat, nahikoa ezkutuan... Nere artean, Pipi hemen ibilia izango dek, neskatan ;-)

    Erlojuarena ez dek txarra. Konbenientziaren arabera, bata ala bestea hartu!

    Tradizioa ez dek galdu ez, gero jakin nian.

    Hurrengo parada, Kukuherri! Bidegurutzea hantxe topatu nian. Gipuzkoan zegoenik ere ez nekian. Ea han zer deskubritzen dedan, juten naizen hurrengoan.

    Ze txikia Euskal Herria, ta zenbat txoko "konkistatzeke" :-)

    ResponderEliminar
  3. Neskatan ni? Inon izatekotan, Lazkao Txiki hazi zen lekuan. Segi konkistan!

    ResponderEliminar