2010-11-07

Twitter? Facebook?



Bietan eman nuen izena, eta bietan murgildu izan naiz, baina azkar atera naiz berriz azalera.

Merkatal zentru batera juten naizenean bezela gertatzen zait twitter eta facebookekin: zorabiatu egiten naiz, ito egiten nau hainbeste jende toki berean, hainbese mugimendu, hainbeste "produktu" hain toki estuan izatea. Urduri jartzen naiz. Eta ez da produktu batzuk – hainbeste produkturen artean, nola ez ditut ba aurkituko nere gustokoak – erakartzen ez nautenik. Baina nagusitu egiten da neregan halako sentsazio txar bat: ez naiz iristen denera, gauza asko galtzen ditut. Eta gustoko hoien bilaketan, denbora asko ere pasatzen det. Begiak gehiegi nekatzen zaizkit..

Twitter eta Facebook, bakoitza bere ezaugarriekin, bixigarri izan da askorentzat, izena eman duen jende mordoa lekuko. Ez da harritzekoa. Bertan parte hartzeko ez da zertan ondo idatzi behar, ez da idazle edo sortzaile izan behar. Neuk ere hori senitu nuen blogen sorrerarekin. Eta baditu beste abantaila batzuk ere, noski. Zure afizio eta sentsibilitate berdineko jendea ezagutzea, harreman berriak sortzea, eta beste batzuk.

Baina neuk, hauek etorri aurretik ere, banuen kezka bat: sarean emandako orduen ondorioz, betiko lagunak, beste zaletasun batzuk, ez ote nituen alde batera utzi….

Twitter eta Facebookekin kateatu banintz?

Eta orain UMAP dator atzetik, eta BERRIKETAN...

Sare sozialak geratzeko etorri direla, ez direla moda, nik garbi daukat. Baliotsuak direla eta gauza batzuk irauli ditzaketela ere bai. Neurriz ibiliz gero, mesederako direla, nola ez ba. Baina nola eman buelta bertan ibiltzen naizenetan sentitzen dedan urduritasunari?

Ohituko naiz?


_____


Gogoetarako:


"Infoxikazioa zer dan? (information overload): informazio gaindosia, zarata-interferentzia, erabilearengan ezinegona ere sor dezakeena, honek bilatzen duena aurkitzeko gai ez danean. Munduan ematen ari dan informazioaren ugaltze fenomenoari, “informazioaren eztanda” deitu izan zaio, nahiz eta benetan “desinformazioaren eztanda” deitu beharko litzaiokeen; irentsiezin eta nahaslea .”


Hemendik hartua

____

2 comentários:

  1. Trapero, erabat identifikatuta sentitu naiz zure mezu horretan. Aitortu behar dut ni neu Twitterren banabilela, baina sare sozial hauen inguruan zuk darabilzun gogoeta berbera darabilt nik ere: zorabiatu egiten nautela, infoxikatu egiten naizela, eta, batez ere, denbora asko eskatzen didatela. Eta zuri gertatzen zaizun bezala, behin horrelako batean sartuz gero... gustatzeko arriskua ere badago! Ni neu erosoago sentitzen naiz blogarekin eta blogaren erritmoarekin.

    Agur bero bat, Patxi.

    ResponderEliminar
  2. Ez ote gera gu, Asier, pittin bat "menditarrak"? Patxada zaleak, isiltasun zaleak... Jenero arraro xamarra, gaurko egunean.

    Idatzitakoan pusketa bat jan nuen, azkenean ez nuen ipini, hauxe zan gutxi gora behera:

    "Merkatal zentruan, beti esaten det: nola leike hainbeste jende egotea? Hauek ez al dira ni bezela itotzen? Eta etortzen zaidan lehenengo ondorioa da: kontrako norabidean dijoana zu zera, Patxi, arazoa zurea da."

    Ez dakit hala izango dan, baina neu ere, zure antzera, blogaren erritmoarekin pozik, eta hala ere, askotan estuegi ere bai! Batipat gaur bezelako egunetan.

    Hiru ordu eman ditut internet gabe. Misteriotsuki jun da, ta misteriotsuki etorri da. Tartean, zerbitzu teknikoari bi dei, orduerdi pasa bai, zazpi pizte-itzaltze, dozena bat juramentu, - parre algararen bat ere bai, desesperazioak sortutakoa - eta azkenaldi honetan sarritan izaten ari naizen gogo bat: teknologia leihotik behera botatzekoa!!!

    Twitterrek lasaituko banindu sikiera ;-)

    Ikusiko degu ze traza hartzen duen honek, ze, daramagun abiadan, ez da errexa asmatzea.

    Blogak ez dira aldatuko hala ere, alkarrenak irakurriz segiko degu, gustora :-)

    ____

    ResponderEliminar