2010-12-07

Gizakia, kontraesanez betetako izaki maitagarri hori

Atzo Azkoienen izan ginen, aspaldiko lagun bati bisitan. Iritsi ginenean, telefonoz deitu genion, baina ez zegoen etxean. “Barraskilotara” junda zegoela esan zigun bere amak.

“Que no está, que se ha ido al campo, a por caracoles”.





Halako batez etorri zan. Arauzko muxu eta agurren ondoren, derrigorrez, barraskiloei buruz hizketan hasi ginen, eta hara, gure alkarrizketaren haria zein izan zan:

- Izugarri gustatzen zaizkit barraskiloak. Arratsalde pasa juten naiz mendira, barraskilotara. Lurrazpitik ateratzen ditut, eta etxera eramaten ditut. 4 bat kilo bai jasoko nituen gaur.

- Lapikorako danak? – jakinminez, nik –

- Eeeeezzz! – Berak – Bai zera! Neguan hartzen ditut, eta udaberrian atzera askatzen ditut.

- Askatu egiten dituzula? Nola askatu egiten dituzula?

- Bai… Beste inork jaso ez ditzan hartzen ditut. Pena ematen didate ta.

Danetik aituta nengoela uste nuen, baina bai zera. Sorpresak itsaslapurren gisa etortzen dira batengana, ixilean eta abisatu gabe, gutxien espero dituzunean. Irriparre zabal bat loratu zitzaidan, ezustekoaren erromantizismoak blaituta…

“ - Bueno… Siempre me como unos pocos… Es que están de buenos los jodidos!”

Irriparrea utzi, eta buruz behera parre algarara.


______

Sem comentários:

Enviar um comentário