2010-12-04

Neuk galdu ez, besteak irabazi

Badaukat lagun bat, sariketen erabat kontra dagoena.

Neu ere, garai batean, bere ezpalekoa nintzen, baina ikuspegiz aldatu nuen erabat.

Lehen pentsatzen nuen, sariketak ondo zeudela irabazlearentzat, baina batere ondo ez, bere aulkian eserita, irriparre behartu batez, irabazleari txaloak eskeini behar zionarentzat…

(“Saria nik merezi nuen eta! Zeri begira egon dira epai mahaikoak?”)

Sariak irabazlearen motibazioa dakar, batena. Eta saria jaso ez dutenen desmotibazioa. Batena ez beste guztiena.

Hori, lehen pentsatzen nuena. Baina orain errekaren beste aldean nago. Bat ondo ez sentitzearen kulpa ez da munduarena, baizik eta norberarena.

Liluratuta nauka Hasier Etxeberriaren osaba Javierrenak:





“Arriola IV ezizenaz ezagunagoa. Pilotari aparta (munduko eta Espainiako txapelduna zenbaitetan), eta pertsona hobea, gainera. Haren zapatila hondatuak erabiltzen nituen harro. Gauza aipagarri bat ere erakutsi zidan: ezberdinak direla norberak galtzea eta besteak irabaztea. Izan ere berak ez zuen sekula partida bat galdu. “Zer, tio, gaur ere galdu?”, galdetzen banion, azkarra zeukan erantzuna: “Ez, besteak irabazi!”.


___________



Maite Goñiren Euskaljakintzak aurtengo Buber saria irabazi du. Euskara ondoen sustatzen duen weba. Asko poztu naiz; iaz tristetu nintzen adina. Iaz hor geratu bainintzen, begiak zabal-zabalik, saria eraman ez zutelako ezin sinistuta; ez Tropelak merezi ez zuelako, baizik eta Euskaljakintzak bai merezi zuelako Tropelak adina.

Eta aurten ere tokatu zait zapuztea, Euskaljakintzak merezi zuen arren, inork baino gehiago, Ahotsak-ek ere merezi zuelako, Euskaljakintzak adina.

____


Baina kontu matematiko hutsa baita: zerrendan beti egongo baitira lehenengoa eta azkena; eta lehenengoaren tokia batek baino bete ezin duelako, Ahotsak-i egokitu diot nik “preferentziazko” tokia.

Hara nun, entretenimentu berri bat izatea erabaki dedan:

Fotomuntaiak.

Argazki bat hartu, beste batekin josi, globotxo batzuk erantsi, eta ea ba, ze nolako “erretratoak” ateratzen diran.

Lehenengoa, Ahotsak-ekoei eskeinia. Ea gogoko duten "saria".

Hurrengo mezuan.

________

2 comentários:

  1. Buber sariek ez digute loa kentzen, baina polita izan da finalisten artean egotea, besteak beste Euskaljakintzarekin batera. Ea datorren urtean zorte hobea dugun. Eta, bitartean, lanean jarraituko dugu, gustura eta gogoz, horrelako animoei esker, eta lagun asko-ta-askoren laguntzari esker. Eskerrik asko Patxi!

    ResponderEliminar
  2. Neu ministro banintz, honez gero sortuta neukan ministerio bat zuentzako. Eutsi horri, lan zoragarria ari zerate egiten eta! Eskerrik asko zuei.

    ResponderEliminar