2010-12-02

Uhin eta kimika jakin baten eragina, Dida

Frogatzeke daude, gure inguruko hainbat fenomenok gure osasunean duten eragina. Esan, esaten da, adibidez, uhin elektromagnetikoek kalte egiten digutela, baina ez da kontu matematikoa. Esan, esaten da, CO2ak eragin zuzena duela klimaren berotzean, baina zientzilariak kontua argi eta garbi lotu ezinean dabiltza…

Antzekoak, hamaika. Bada fenomeno bat ordea, uhin eta kimika klase berezi bat, askoren osasunean seguru, eta nere ongizatean seguruago, eragin zuzen-zuzena duena:

Dida

Eta ez, ez da askotan entzuten dedalako, keba. Goizeko zazpietatik hamarrak arte nere agendak beste bidezidor batzuk hartzen baititu. Eta ez da entzuten dedanean bereziki adi egoten naizelako, nere biorritmoak goizeko hamarrak arte seko lo egoten baitira… Ez, ez da horregatik, baizik eta nere hurbileko batzuk, haiek bai, izugarri gozatzen dutelako goizero-goizero, Joseina, Edurne, Jon Gotzon eta konpainiarekin…

Eta kontu jakina da, umore txarra bezela-bezela, umore ona oso kutsagarria dala.

Goizeko bostetan jaikitzeak, edozeinen morala mailatzen du, baina haien erokeria, umore, eta frexkotasunak, gogopiztu egiten ditu nere hurbileko hauek, eta neri beti iristen zait bueltan, eguerdiero, haien pozaren zati potolo bat.

Aupa hi!

Eskerrikasko, Dida.





Atsegin egingo ez zaizkit ba… Begira euren presentazioa:

“Ez dago zer eginik! Ez du soluziorik! Iratzargailuak jo du! Ba al dago kolpe gogorragorik? Nork asmatu ote zuen tramankulu hori? Betebeharrei irrifarre bat jartzen saiatzen dira beste hiru trapu hauek. Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia eta Jon Gotzon: The dida! Co.! Dedio! Mundu guztia gora!

____

Sem comentários:

Enviar um comentário