2010-12-10

Azkarra atera zait alaba

Alabari...





sukaldea jasotzeko agindua eman diot, duela bi ordu.

Obeditzeko asmoa azaldu du hasiera-hasieratik, baina denbora galtzen aritu da denbora guztian. Orain komunean. Orain ez dakit zeren bila. Orain telefonoz deika. Orain…

Neuk, periodikotasun zorrotzez, abisatzen jun naiz, sukaldea jasotzeko, sukaldea jasotzeko… Su-kal-de-a-ja-so-tze-ko!!

Alubita, lagun bat noiz etorri zain zegoen. Kalera juteko aitzakia perfektuaren zain. Eta halako batean iritsi da aitzakia perfektua.

- Aita! Amaia da, eta zain dago. Kalera noa!

Sukaldea jaso gabe, noski.

- Banekien! Denbora galtzen aritu zera denbora guztian, eta orain klaro, laguna etorri zaizu, eta bazoaz, ezta? Aurpegi galanta, zuk daukazuna!

Han etorri zait, pausu motzez, okotza apalduta, Bamby bera baino goxoago…

- Aita, mesedez, irriparretxo bat botaiazu. Imajinatu hil egiten zerala. Zure irudi honekin geratuko naiz betirako? Aita hasarratu bat? Ez dezu hori nahi zure alabarentzako, ezta?

Parregurea etorri zait, baina holako arrazoi bat botatzen didan lehenengo aldia baita, lehenengo aldiak beti geratzen dira gogoan, eta ikasgai filosofiko bat botatzera behartuta sentitu naiz:

- Gaizki egiten da ordea! Norbaitekin gogoratzean, osotasuna hartu behar da, ez momentu bat, nahiz eta azkena izan. Momentu guztiak gogoratu behar dira. Azken momentuarekin geratzea aukera txoroa da…

- Bale, baina irriparretxo bat botako didazu ezta? Bengaaaaa… Jo bostekoa!

Eta pozarren sentitu naiz bapatean, azkenean lortua ikusi baitet, nere alabari “jo bostekoa” txertatzeko aspaldiko helburua, betiko “chócala”ren kaltetan.

- Ale ba, ekatzu besarkada bat. Ta zoaz berehala kalera.

...

Ze ondo ezagutzen nauen alubitak. Ta arraioa, ze azkarra dan…

...

Banua poz-pozik sukaldea jasotzera.


__

2010-12-09

Maite Goñi wikileaks




Euskal blogosferan bezela beste hainbat esparrutan ere, denon ahotan bolo-bolo dabilen zurrumurrua da, nola ote dan posible Maite Goñi toki denetara iristea. Ikastola, unibertsitatea, irratia... Hainbat eta hainbat hitzaldi eta ikastaro... Proiektu eta egitasmo kontaezinak...

Berari zuzenean horixe galdetzen diozunean, ea nola iristen dan toki guztietara, garrantzia kentzen dio kontuari, eta esaten dizu ez dagoela sekreturik. Kontua ondo antolatzea dala, eta "denbora librea ere geratzen zaiola".

Denbora librea geratzen zaiola!

Hau jakin-mina... Eta zer egiten ote du Maite Goñik bere denbora librean?

...

Julian Assangek EEBBen enbaxadetako ordenagailuetan nola, haren ordenagailua hakeatu nuen jun dan asteartean. Interes zientifiko hutsagatik.

Harri eta zur utzi ninduen.

Zertan pasatzen du bere denbora librea Maite Goñik? Zerk betetzen du? Zerk ematen dio atsegin?

Irudiaren gainean egin klik.





Bere denbora librea, bideokonferentziak burutzen pasatzen du! Zeinekin ordea?

Egin Klik beste honen gainean, bere "kontaktuak" zein diren ikusteko.





Eta azkenik, azken argazkiaren gainean klik, haiekin zertaz aritzen dan jakiteko...


2010-12-08

Luistxo, intuizioa eta sakrifizioa




Gauza jakina da enpresa bat aurrera ateratzeko, ez dala nahikoa bakarrik kapitala; ez da nahikoa borondatea, ez da nahikoa lanerako asmoa eta ilusioa izatea…

Enpresa bat aurrera ateratzeko, batipat bi gauza behar dira:

Intuizioa, eta sakrifizioa:

Intuizioa, danak kontra izanda ere, aurrera egiteko indarra ematen dizuna, arrakastara bideratzen zaituena. Eta sakrifizioa, besteek iritsiko ez diren tokira iristea ahalbideratuko dizuna:

Zeinek esango zion Luistxo Fernandezi, 2000 garren urtean Codesyntax enpresa zabaldu zutenean … Bere burua holakoak egitera behartuko zuenik. Baina goi helburu batek halakoak eskatzen baititu.

Irudiaren gainean egin KLIK.





(Edonola ere, zenbait sakrifizio hartzerakoan, zalantza sortzen da zilegi ote dan zenbait muga pasatzea. Izan ere, munduan oihartzuna izango duten ikastaroak ematetik, beste hari klase partikularrak ematera…)

Irudiaren gainean egin KLIK.



2010-12-07

Gizakia, kontraesanez betetako izaki maitagarri hori

Atzo Azkoienen izan ginen, aspaldiko lagun bati bisitan. Iritsi ginenean, telefonoz deitu genion, baina ez zegoen etxean. “Barraskilotara” junda zegoela esan zigun bere amak.

“Que no está, que se ha ido al campo, a por caracoles”.





Halako batez etorri zan. Arauzko muxu eta agurren ondoren, derrigorrez, barraskiloei buruz hizketan hasi ginen, eta hara, gure alkarrizketaren haria zein izan zan:

- Izugarri gustatzen zaizkit barraskiloak. Arratsalde pasa juten naiz mendira, barraskilotara. Lurrazpitik ateratzen ditut, eta etxera eramaten ditut. 4 bat kilo bai jasoko nituen gaur.

- Lapikorako danak? – jakinminez, nik –

- Eeeeezzz! – Berak – Bai zera! Neguan hartzen ditut, eta udaberrian atzera askatzen ditut.

- Askatu egiten dituzula? Nola askatu egiten dituzula?

- Bai… Beste inork jaso ez ditzan hartzen ditut. Pena ematen didate ta.

Danetik aituta nengoela uste nuen, baina bai zera. Sorpresak itsaslapurren gisa etortzen dira batengana, ixilean eta abisatu gabe, gutxien espero dituzunean. Irriparre zabal bat loratu zitzaidan, ezustekoaren erromantizismoak blaituta…

“ - Bueno… Siempre me como unos pocos… Es que están de buenos los jodidos!”

Irriparrea utzi, eta buruz behera parre algarara.


______

2010-12-06

Jozulinek bete du bere ametsa




Jozulinek beti amestu izan du Martitzera bidaiatzea. Eta azkenean, lortu du!


Irudiaren gainean egin “klik”





(hurrengoa zein izango zan esango nuela iragarri nuen aurrekoan, baina aurrekoan ere esan nuena: nere burua - eta inoren burua - estutzen ezin hasiko gera, beraz, hobeto pentsatuta, hurrengoa sorpresa.)

2010-12-05

Imajinatu ere ezin ditugun ateen atzean

Duela hamabi urte izan zan. Donostiako geltokian. Tranbiara igo ginen ni, eta garai hartan bi urtetxo izango zituen nere alaba zaharrena.

Bete-beteta zegoen trena. Jende asko zutik, eta bi aulki bakarrik libre. Gertuenera jo nuen, tximistaren pare, alaba besotan nuela. Eseri nintzen, eta… Ia zurtu nintzan makal baten antzera, aurrean zein neukan ikusi nuenean.

Xabier Lete!





Kostata baina, nere emozioak dominatu nituen; eta disimuloan hasi nintzan. Neuk gogoa, hura besarkatu, dozenaerdi bat muxu eman, eta mingainari lan emateko gogoa baineukan; baina euskalduna bainaiz, ez espainiarra, ta euskaldunok jende famatua pakean uzteko joera begirunezkoa eta aparta baitaukagu. Ez nion txintik ere esan. Haren aditzea sekula izan ez banu bezela.

Oso serio zegoen. Treneko giroa bezela. Negua zan. Ilun zegoen. Jendearen gogoa ere eguraldiaren araberakoa, grixa.

Nere aingerutxoak ordea, bere bi motots ttentteekin, ez zituen aintzat hartzen holako faktore etsigarriak, bai zera. Oso lasaia zan; ez zan nere magaletik mugitu; baina garai hartan oso kuttuna zuen jolas batekin hasi zan: parean zeukanari aurpegia zimurtzen, amona xaharra bailitzan. Zimur-zimur eginda jartzen zuen; parekoa, egoerak erabat dominatuta, parre algara batean jartzen zan arte; orduan konformatzen zan…

Eta parean zegoenak, parre algararik botatzen ez…



Ez zuen etsi txikiak, azkenean, azkenean! Gizon serio hark irriparre txiki bat bota zuen arte. Oraindik ondo gogoan daukadan parretxo txiki benetakoa…

Hori daramat harena gogoan.


_____



Hutsean eroria dio, bere poema batean. Ezerezean amildua. Baina poema horretan bertan datorren bezela: “Zalantza orokorraren baitan”…

Ba ote daude nunbait erantzunak? Imajinatu ere ezin ditugun ateak?

Hori pentsatzea nahiago aukeran.

Aukeran nahiago pentsatu, badala hor tokiren bat, beste artista batzuekin… Ze gero, beste artista haundi batekin eseritzen dana, ardo gorri napar baten konpainian, beste hura kantatzera…















2010-12-04

Fotomuntaiak I

Egia da batzuetan fizkioak errealitatea gainditzen duela, baina gehienetan alderantziz izaten da. Fikzioa, errealitate aspergarria pixkortzera etortzen da.

Oso noizbehinka baino ez ditut egin izan fotomuntaiak, eta konturatu naiz halako batez, oso ondo pasa dedala horretan jarri naizenetan. Irudimenari makila bota, ta a ze gauza xelebreekin etortzen dan! Beraz, horretara jartzera noa gaurtik aurrera, modu intentsiboan (tira, intentsibo xamarrean, hasi orduko gure burua estutzen ezin jarriko gera).





Lehenengo fotomuntaia, Ahotsak.com-i eskeinia. Ordezkari bat behar nuen, eta Asier etorri burura. Horra, nere etorriaren fruitua. Ea zuen gustokoa dan.

Irudiaren gainean egin “klik”



Bakoitzaren bukaeran, hurrengoaren protagonista zein dan iragarriko det.

Hurrengoa, berari eskeinia:

Jozulin.

_______


Egunen batean aklaratuko al naiz argazkien lizentzia motekin, hemendik hartu diot Asierri


Neuk galdu ez, besteak irabazi

Badaukat lagun bat, sariketen erabat kontra dagoena.

Neu ere, garai batean, bere ezpalekoa nintzen, baina ikuspegiz aldatu nuen erabat.

Lehen pentsatzen nuen, sariketak ondo zeudela irabazlearentzat, baina batere ondo ez, bere aulkian eserita, irriparre behartu batez, irabazleari txaloak eskeini behar zionarentzat…

(“Saria nik merezi nuen eta! Zeri begira egon dira epai mahaikoak?”)

Sariak irabazlearen motibazioa dakar, batena. Eta saria jaso ez dutenen desmotibazioa. Batena ez beste guztiena.

Hori, lehen pentsatzen nuena. Baina orain errekaren beste aldean nago. Bat ondo ez sentitzearen kulpa ez da munduarena, baizik eta norberarena.

Liluratuta nauka Hasier Etxeberriaren osaba Javierrenak:





“Arriola IV ezizenaz ezagunagoa. Pilotari aparta (munduko eta Espainiako txapelduna zenbaitetan), eta pertsona hobea, gainera. Haren zapatila hondatuak erabiltzen nituen harro. Gauza aipagarri bat ere erakutsi zidan: ezberdinak direla norberak galtzea eta besteak irabaztea. Izan ere berak ez zuen sekula partida bat galdu. “Zer, tio, gaur ere galdu?”, galdetzen banion, azkarra zeukan erantzuna: “Ez, besteak irabazi!”.


___________



Maite Goñiren Euskaljakintzak aurtengo Buber saria irabazi du. Euskara ondoen sustatzen duen weba. Asko poztu naiz; iaz tristetu nintzen adina. Iaz hor geratu bainintzen, begiak zabal-zabalik, saria eraman ez zutelako ezin sinistuta; ez Tropelak merezi ez zuelako, baizik eta Euskaljakintzak bai merezi zuelako Tropelak adina.

Eta aurten ere tokatu zait zapuztea, Euskaljakintzak merezi zuen arren, inork baino gehiago, Ahotsak-ek ere merezi zuelako, Euskaljakintzak adina.

____


Baina kontu matematiko hutsa baita: zerrendan beti egongo baitira lehenengoa eta azkena; eta lehenengoaren tokia batek baino bete ezin duelako, Ahotsak-i egokitu diot nik “preferentziazko” tokia.

Hara nun, entretenimentu berri bat izatea erabaki dedan:

Fotomuntaiak.

Argazki bat hartu, beste batekin josi, globotxo batzuk erantsi, eta ea ba, ze nolako “erretratoak” ateratzen diran.

Lehenengoa, Ahotsak-ekoei eskeinia. Ea gogoko duten "saria".

Hurrengo mezuan.

________

2010-12-03

Gaur ez zaitut entzungo

Badakit zentzugabe xamarra dala, sarean dagoela, eskura beti, baina halako oldar batek eraman nau hona ere ekartzera, “ez al dit norbaitek lapurtuko”.

Ahots zoragarria du, zoragarri kantatzen du, eta sentitu egiten du kantatzen ari dana, ze modutan gainera, erraietan zabaltzen zaizu.

Letrak ere, berak idatzitakoak ote dira? Zati eder-ederrak ditu.

Gozatu.





Ez nituen jarri tartan oindino hamar kandela
Eta gurasoek esan zidaten egun batean
Entzun pena merezi duen emakumea:
Sofistikatua da, galanta, dotorea, ta lasaia
Neurtu zure hitzak, Olaia
Ezagutzen zaitugula Olaia,

Pero yo salto todas, todas esas barreras
Las lineas divisorias aún a mí no me frenan
Mira que para mí, no es una vida plena
La agenda siempre llena y luego ponerte la cena.

Gero ulertu dut benetan esan nahi zutena
Hobeto isilik eta mantso ibili
Etsi beharko duzu azkenean
Ama, gaur ez zaitut entzungo
Egingo dut nahi dudan hori, beldurra ematen diona denori

Pero yo aún así seguiré mi rumbo
Aita, ese no es mi mundo
No voy a ser ni un jarrón ni un florero
Voy a saltar esos tus baremos
No sé fingir, así que seguiré mi rumbo

Y así mientras yo seguía mi rumbo
Tropecé con un hombre que me daba calambre tan sólo mirarle
Y me dijo en susurros:
Entre tú y yo hay más que aire
Es demasiado puro para explicarme
Pero entre tú y yo no hay cadenas
No hay divisiones, segunda o primera
Entre tú y yo no hay espejos
Yo quiero ver en tí tan sólo mi reflejo
Entre tú y yo estoy desnudo
No soy de piedra y no disimulo


Eta esan nion, esan nion
Nahi zaitut nere alboan, ze zure besoek ematen didate neri bero
Baina ez naiz sentitu inoiz preso


Eta nahi zaitut nere alboan, ze zure besoek ematen didate neri bero
Baina ez naiz sentitu inoiz preso

2010-12-02

Uhin eta kimika jakin baten eragina, Dida

Frogatzeke daude, gure inguruko hainbat fenomenok gure osasunean duten eragina. Esan, esaten da, adibidez, uhin elektromagnetikoek kalte egiten digutela, baina ez da kontu matematikoa. Esan, esaten da, CO2ak eragin zuzena duela klimaren berotzean, baina zientzilariak kontua argi eta garbi lotu ezinean dabiltza…

Antzekoak, hamaika. Bada fenomeno bat ordea, uhin eta kimika klase berezi bat, askoren osasunean seguru, eta nere ongizatean seguruago, eragin zuzen-zuzena duena:

Dida

Eta ez, ez da askotan entzuten dedalako, keba. Goizeko zazpietatik hamarrak arte nere agendak beste bidezidor batzuk hartzen baititu. Eta ez da entzuten dedanean bereziki adi egoten naizelako, nere biorritmoak goizeko hamarrak arte seko lo egoten baitira… Ez, ez da horregatik, baizik eta nere hurbileko batzuk, haiek bai, izugarri gozatzen dutelako goizero-goizero, Joseina, Edurne, Jon Gotzon eta konpainiarekin…

Eta kontu jakina da, umore txarra bezela-bezela, umore ona oso kutsagarria dala.

Goizeko bostetan jaikitzeak, edozeinen morala mailatzen du, baina haien erokeria, umore, eta frexkotasunak, gogopiztu egiten ditu nere hurbileko hauek, eta neri beti iristen zait bueltan, eguerdiero, haien pozaren zati potolo bat.

Aupa hi!

Eskerrikasko, Dida.





Atsegin egingo ez zaizkit ba… Begira euren presentazioa:

“Ez dago zer eginik! Ez du soluziorik! Iratzargailuak jo du! Ba al dago kolpe gogorragorik? Nork asmatu ote zuen tramankulu hori? Betebeharrei irrifarre bat jartzen saiatzen dira beste hiru trapu hauek. Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia eta Jon Gotzon: The dida! Co.! Dedio! Mundu guztia gora!

____