2011-03-18

Denbora libre gehiegi

Aurrekoan esan zidan lagun batek, lan gehiegi ematen niola buruari.

Esan nion, hain zuzen batzuk oso lan gutxi ematen diotelako gertatzen direla gertatzen direnak.

Erantzun zidan berak, nik arrazoi osoa izanda ere, ea zertarako balio didan. Txarrik etortzen bada, berdin etorriko dala, ondo bizitzeko bitartean…

Nere lagunak arrazoi du. Nere “egia” bilatzeko sukar honek ez dit ekarriko estresa eta buruhausteak besterik. Baina ezin baitet beste alde batera begira egon. “Zerbait” egin behar det. Pausuren bat eman, berdin dio ze norabidetan, zuzen ari naizen ala ez jakin gabe, baina “zerbait” egin. Informatu, galdetu, idatzi... Ostrukarena egin ez behintzat…

Diagnostiko zorrotza egin zidan:

“Zure arazoa da, denbora libre gehiegi daukazula. Jubilatu bat dirudizu. Hark, beste egitekorik ez baitauka, eguna butano banatzailearen atzetik ematen du; beste honek zentimoak bilatzen ditu etxean, eta eguna hauek behin eta berriz kontatzen pasatzen du. Eta zu Japonia burutik kendu ezinik zabiltza jun dan astetik… Ez baitaukazu beste zereginik. “


_____

Sem comentários:

Enviar um comentário