2011-03-18

Gerta dakigukeen txarrena

Gadafi aspaldiko ezaguna da. Orduan 18 urte nituen, eta oso azal mehea nuen. Oso errez izutzen nintzen, esaten zidaten guztia sinisten bainuen. Amerikarrak Libia bonbardatzen ibili ziren, eta ondoren Txernobil lehertu zan, ta pentsatu nuen hura akabera zala.

Historia errepikatu egiten da. Berriz ere Gadafi, eta berriz ere Txernobil. (Beste izen batekin).

Gogoan ditut orduko estuasunak, eta gogoan daukat, estuasun haiek urtuz jun zirala, ez denbora gutxian alajaina, baina bai urteen poderioan. Urteen poderioan, eta esaten zidaten guztiaren zati haundi haundi bat gezur hutsa zala deskubritu ahala.

Denborarekin, pasatako estuasun guzti haiek gogoan, ondorio bat atera nuen, ondorio indartsua:

Txarren txarrena, ez da gerta daitekeen txarrena. Txarragoa da, txarrena datorrela pentsatzen ari naizen bitartean, alper-alperrik galdutako denbora.

Segi dezagun beraz, gure arazo planetarioez kezkatzen, baina oinarrizkoa, - bizipoza, umorea, esperantza - galdu gabe.


____

Sem comentários:

Enviar um comentário