2011-03-17

Nere elkartasuna… Azpian bizi direnekin

Bildur nuklearrak tsunamiaren tragedia ikaragarria estali du nolabait. Irudiak apokaliptikoak, inoiz ikusi ditugun zirraragarrienak badira ere. Hildakoez gogoratzen zera, noski, eta ondoren, telebistan begiak iltzatuta, zeure burua irudikatzen dezu olatuak irentsi behar duen kotxe horren barrenean, edo “igerian” doan etxe horren barruan, baina momentuko estuasunaren ondoren, lasaitasuna dator, izan ere, gu ez gera toki tsunamigarri batean bizi…

Edo bai?





Alarmista deitu baino lehen, jakizu, urriaren 10ean, hau da, duela sei hilabete eskas, argitaratu zala artikulu hau.

Nafarroako gobernua eta Confederación Hidrográfica del Ebro delakoa, ikerketak egiten dabil. Munduko sismologorik onena ekartzen, Almeriako unibertsitatera jotzen, dirutza haundiak gastatzen…

Zergaitik? Urtegia bukatuta dago, urez beteta. Ze zentzu dauka?

Guk, edo Itoitz edo Yesa azpian bizi dan nafar batek, ez du tsunami hau modu berean bizi izan. Haietako askori, seguru, telebistatik “deskonektatzea” zailagoa egin zaie, baldin eta lortu badute.

Nere elkartasuna lortu ez dutenekin.

Zapaterok dio, txosten bereziak eskatuko dituela nuklearrak Espainian duten kokapenarengatik. Sismologiaz ari da noski. Akaso pittin bat gehiago zabaldu beharko luke bere ikerketa eremua. Eta zabaltzen ez badu, guk zabalarazi.


Japonian abisatuta zeuden. Hemen ere bai.


____

Sem comentários:

Enviar um comentário