2011-04-02

Lehen lerroan

Txikitan gerrako pelikulen nahikoa zalea nintzen, (ez gerren aldekoa izateagatik, sortarazten zidaten ikaragatik gehiago), eta bazan bereziki harritzen ninduen gauza bat: frontean, lehen lerroan zihoazenak, ze esanekoak ziren.

Bazekiten hiltzera zijoazela zalantzarik gabe, edo ia zalantzarik gabe, baina hala ere bazijoazen.

Fukushiman ere, horretxek harritzen nau gehien. Klaro, zentrala itzali beharra dago. Suhiltzaileak, teknikariak behar dira… Baina zein dijoa, hor barrenera?

______


Energia nuklearraren aldekoak, energia honen arriskuak onargarri ikusi, eta hauek jartzeko erabakiak hartzen dituztenak, politikariak, enpresaburuak… Haiek ere ulertzen dute, noski, beharko direla "likidadoreak", norbaitek jun behar duela labe ondora, istripu bat izatekotan…

Baina zein dijoa?

Haietako inor ez behintzat.

Sinatu behar balute istripu bat izatekotan, buzoa jantzi eta lehen lerroan ibili beharra, orduan bai, energia nuklearraren bukaera.


_______



Garoñako zentrala lehertuko balitz, Bilbora ere deituko lukete? Derrigortuta leudeke, hemengo suhiltzaileak?


4 comentários:

  1. Arrazoi handia daukak. Uste diat antzeko burutazioak izan ditugula guztiok, Patxi. Eta honako beste hau ere askori pasatu zaiguk burutik: horrenbeste aurrerapen teknologiko dagoen garaian, ezin al dira horrelako lanak egiteko errobotak diseinatu eta martxan jarri? Makina bat huskeriatarako asmatzen dira ba tramankulu sofistikatuagoak!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Juan Luis!

    Danetik irakurri diat errobotei buruz: oso garestiak direla eta erraz hondatzen direla; ezin direla arriskatu hauekin huts egitera, hor barruan egin lezaketen kalteagatik... neri eskapatzen zazkidan gauzak.

    Eskapatzen ez zaidana, atera huan beste albiste hura, langile batek bere amari esandakoak: bertan ari direnak nahikoa garbi dutela, batzuk ez dutela denbora asko egingo honen ondoren bizirik.

    Tira, Tepcoko lehendakariak barkamena eskatu ziek eta, gaitzerdi ;-(

    ___

    ResponderEliminar
  3. Errezoi osua dakazu, Patxi! Eurak juan biharko balitzaz amatatzera, ez litzake zentralik egingo.
    Garoñan zeozer gertatu ezkero, eta Bilboko suhiltzailliak juango litzakez, bai, baiña hobeto ekipauta, ezta? Ze argazkikuak badaka bularralde edarra (edarregixa?) eta euskeraz bulartsu adoretsun sinonimua da....Radiaziñuak, baiña, ez dau parkatzen.....

    ResponderEliminar
  4. Bilboko suhiltzaileak, bai jungo lirateke? Ez dakit ba, Leire. Txernobilen behartuta, edo engainatuta jun ziren asko eta asko, eta Japonian, badirudi badutela taldearekiko konpromezu bat, oso heroikoa, bai, baina gure ikuspegitik "ardi" xamarra ere bai. Gu askozaz ere indibidualistagoak gera. Garoñara boluntario asko jungo litzake? Nik benetan, ez det uste. Ikara ematen dit egoera imajinatzeak ere, baina neri burura etortzen zaidana da, jendeak ihes egingo lukeela ahal dan urrutien, erreaktorea bere kasa utzita.

    Txarrena imajinatzen ordea, ez da inor jartzen. Bueno, normala, ezta? Nuklearrak seguruak dira! ;-)

    (Bulartsu=adoretsu, egia! Euskera irakasleen jakituria! ;-)

    ResponderEliminar