2011-04-30

Leire Narbaiza, Buckinghamen!




Egunen batean, eskertuko al diogu Sustatuko “Zer erantzi” taldeari, esterotipoen kontra eta modaren ezagutzan zabaldutako bidea.

Batek pentsa bailezake, bah, modaz edozeinek idatz dezakeela, kriterio haundirik gabe, berdin da. Baina bai zera. Hori da, inolako zalantzarik gabe, ez geralako beharbezela jabetzen gaiak duen garrantziaz; horrelako langintza batek eskatzen duen sakrifizioaz, eta konpromezuaz.

Azken adibidea, - txapela esatera nijoan baina, kasu honetan, beste izen hau hobeto - "pamela" kentzeko modukoa da. Leire Narbaizaren gauzak ondo egiteko su horrek, Buckinghameraino eraman du! Presoen aldeko Giraldillarena gogoratzen? Ba berak ere asmatu du ospakizunaren bihotzerainoko bidea. Arraioa, nola lortu du? Emozionatu ere egiten gera irudiak ikusita.

Begira begira, gurdian lortu duen txoko pribilegiatua.

(Irudien gainean egin klik.)





Itzal bat bailitzan, andregaiaren ingurura ere iritsi da, honen eta bere sekitoaren jantzien nundik norakoak ondo-ondo ezagutzera (fundamentuzko telak dira, ala txinatar generoa?)!


Irudiaren gainean egin klik.






Eta andregaiaren lagunekin ere asmatu du bat egitea! (hellow darlings, pleased to meet you, i’m Catalina's best chilhood’s friend. I used to play txorro-morro-piko-tallo with her).


Irudiaren gainean egin klik.





Ez lehenago, hori bai, itxurazko txano bat Carol Middletoni lapurtu gabe, hura konturatu gabe (Ezta Txan magoa balitz ere), nahiz eta besteen tokadoekin oso ondo ematen ez duen, baina seguru bere hurrengo artikuluan aipatzen duela.

Eta honen ondoren, noraino helduko Leire eta, sukalde bertaraino, palkoraino!

Kokoriko jarrita, ze ondo kamuflatu dan, aldameneko aingerutxoen artean - hori bai, hauek baino irripartsuago, alajaina -)!

Klik irudiaren gainean.





Baina esandakoa, bere arriskuak hartuta. Hor jaso dute argazkilariek, soldadu batek lepotik heltzen dion momentua.

Eskerrikasko Leire! Zu lasai, pagatuko dizugu eta denon artean fidantza!

(langostino batzuk ekarri, serbiletan bilduta ;-)

_______

6 comentários:

  1. patxi!!!!!!
    Zenbat barre!!!!!!! Terriblia zara!!!! Zenbat gustau jatan!!!!!!Baneukan asmua zeozer idazteko, baina kartzelatik, ez dakitt!!!! :-)
    Itzela zara, gero!!!
    Laztan handi handi bat!!!!!

    ResponderEliminar
  2. Pozten naiz, Leire! Oso ondo pasa nuen egiten, hori bai, oraindik ez naiz enteratu Catalina hori zein dan eta zeinekin ezkondu dan. Lanean harrapatu nau eta oraindik ezin ikusi telebistan. Bueno, kontatuko didazu ;-)

    Muxu haundi bat Leire!

    ResponderEliminar
  3. Xabier, hi ere gogoan haut! Ideia bikain baten zain ;-)

    ResponderEliminar
  4. Ze ona, Patxi!!! Nik ere kriston parrak egin ditut! ;-)

    ResponderEliminar
  5. Bai, zuk disimulatu, disimulatu Maite, baina enteratu gera zertan ibili zinen
    Ezkontza egunean! Besteak utzita, Williamekin esklusibitatean!

    Klik hemen Klik

    Ai, pinganilloa erori balitzaio! Gizarajoa ;-)

    (ingeleraz ez dakienarentzat, "Ez luzatu gehiegi muxua, Willy (ze konfidantzak, aizue, Willy) Maitek pinganillotik. Willyk berriz, bere kolkorako: "eskerrak nere instruktore izateko eskeintza onartu zenuen! Hain urduuuuuuuuri nengoen!)

    ResponderEliminar