2011-04-13

Zirrara, goizeko hiruretan





Atzo Felix Linaresek zera iragarri zuen, “El Ilusionista” filmak ezusteko bukaera zuela; eta ezusteko bukaerak ez direnez askotan ematen zineman, sinistu egin nahi izan nion, eta sofaren besoetara amildu nintzen, pelikula ikusteko.

Adi-adi egon nintzen bukaera arte, baina adi-adi dagoen atezainari hankapetik gol bat sartzen diotenean bezela, ni ere, deskuido batean, lo geratu nintzen. Eta film honen bukaera ezagutu gabe geratu nintzen.

Ez okurritu bukaera kontatzea, mesedez. Egunen batean ezagutuko det, ez dago presarik. Ordurarteko irrikak, susmoa daukat, film honen bukaerak baino gehiago bete nazake.

___________


Esnatu ondoren, amesgaiztoa. Filma bukatu ondoren jasotzeko asmoa nuen sukaldeak jaso gabe segitzen zuen.

Nagiak atera, begiak igurtzi, hankak luzatu, eta goazen.

Sukaldeko telebista martxan jarri nuen. Beste filma bat. Emakume ilekixkur eder bat, gizonezko eder bat, ezinezko maitasun bat…

Ontzigarbigailuak, erratzak, sukaldeko trapuak eta abarrekoek, bereziki mailatzen dute film bat fundamentuz ikusteak eskatzen duen arreta, eta halaxe, estropuzka, filmaren bukaeraraino iritsi nintzen.

Filmaren bukaeran, esaldi bat, idatzita:

“bi plazer konparaezin daude bizitzan: bata, irabaztea da. Bestea, galtzea”

Zirrara batek zeharkatu zuen nere bizkarrezurra.

Zirrara, esaldiaren ederrarengatik.

Zeinen ahotik atera zan, aspaldiko ezagun bat, Agustina Otero, emakume miragarria.


(Zergaitik ederra? Beste batean. Felix Linaresen teknika: jendea erdizka utzi, irrikaren “sofan” murgil dadin, bukaera on baten esperantzan)


_________

2 comentários:

  1. http://twitter.com/jozulin/status/58257611463733249

    ResponderEliminar
  2. Jozu, ze parre algara egin dedan erantzuna irakurri dedanean. Hemendik aurrera, gaueko sukalde-jasotzeak diferenteak izango dira.

    Oraintxe bezela. Goizeko ordubata eta hogei. Banua poz-pozik sukaldea jasozera. Ea Monterrosoren dinosaurioarekin ez dedan topo egiten pasiloan, ze lehian jardungo gera, ea zeinena dan hondamendi haundiagoa ;-)

    Esker mila!

    ResponderEliminar