2011-05-10

Aro digitalaren seme-alabak



Ez da bakarrik nere alabaren kontua izan. Bere ikaskide bati ere gauza bera gertatu zaio, beraz, "aro digitalari" egotzi behar errua.

Udalekuetan izena emateko inprimakia bete; ordainagiria, gizarte segurantzako fotokopia, eta bi argazki erantsi, dana kartazalean sartu, eta ala, alabari eman, korreoz bidal dezan.

Eta alabak, zer egingo eta, ez destinatzailerik ez helbiderik kartazalean idatzi gabe, buzoian sartu!

Handik hilabetera - gaur hain zuzen - telefonoz deitu antolatzaileei, erantzunik jaso ez degulako harrituta, eta haien erantzuna, ez dutela ezer jaso. Nola jasoko zuten ba!

Lehen besterik ez zegoen eta, gaur egun ordea, zenbat eskutitz bidaltzen ditugu? Guk, bakarren bat, eta gure txikiek, batere ez! Hala iruditzen zaie, destinatzailerik ipini gabe ere berdin dala, ez zigilurik, ez ezer. Korreosen zabalduko dituztela eskutitzak edo... Nik ba al dakit, zer pasatzen zaien burutik aro digitalaren gure seme-alabei??

Parre egiteko balio izan digu behintzat.

____


Sem comentários:

Enviar um comentário