2011-05-09

Azaldu dira!




Thomisus Onustus: lorearen arabera kolorez aldatzen dan armiarma. Kamuflajearen erregina.

Horixe, teknika horixe aukeratu zuten nere betaurrekoek, ordenagailuaren atzekaldean ezkutatzeko, hiru egunez kolore bereko kableen artean, guztiz ikusezinak!

Aurkitu ditut!

Noiz eta... Urko Aristiren tuit hau jaso eta segituan, handik bost minutura.



Nunbait, Urkoren tuitek ahalmen paranormalak dituzte, edo “Estitxu” hitza entzuteak berak, nere zentzuak pizkortzen ditu modu miragarrian, hogei aldiz begiratutako tokian gauzak ikusteko ahalmena irabazteko neurrian!

Kasualitatea? Benetan ahalmen ezkutuak?

Edonola ere, hara nun aurkitu dedan, zure aldamenekoa – senarra-emaztea-neska-mutila-aita-ama-anaia-arreba-lankidea... – ZORIONTSU, BENETAN ZORIONTSU sentiarazteko modu bat.

Ezkutaiozu hiru egunez asko maite duen gauza bat. Erotu dadila gauza horren bila.Eta gero, etsipenak hartuta dagoenean, egin bedi miraria. Jarriozu begien parean.

Bai, pittin bat kabroi izatea, bada, baina ...Emaitzak espektakularrak dira. Ez neukan nik halako irriparre zabal bat... Noiztik!

Benetan, merezi du sufritzea.

;-)


______

Sem comentários:

Enviar um comentário