2011-05-24

Bi plazer konparaezin bizitzan

(Batzuk futbolarekin, edo gizon-emakumeekin, edo bizioekin, edo kaloriekin, edo bestea izorratzeko moduarekin, edo… Halakoekin entretenitzen dira beren baitara biltzen direnean, eta ni halako enigmak argitzen ibiltzen naiz. Bakoitza bere zoroak bizi du)

"Bi plazer konparaezin daude bizitzan. Bata irabaztea da, bestea galtzea"

Agustina Oterok esan zuen.

Galtzea, plazer konparaezina? Noiztik?

Asteak, honi zentzuren bat bilatzen.

________


Gogoratu, Otero ederra.






Galizian jaio zan, abere artean. Ederra eta talentuduna, fortuna baten jabe egin zan, bere garaiko agintarien oheak ezagutu ondoren (Belgikako Leopoldo, Alfonso XIII, Monacoko Alberto I, Nicolas II zar-a, Gillerno Kaiserra, Eduardo VII Galesko printzea… ).

Ez zion betirako iraun fortunak. Milaka miloi, kasinoetan jokatzen galdu zituen.

Dana galdutakoan, bere edertasuna behera egiten hasi zan garai beretsuan, pentsio batean bakartu zan, eta han bizi izan zan, 97 urterekin hil zan arte, bere miresleengandik urrutian.



ENIGMAREN BI HARIAK


- Hain estimatua eta idolatratua izanik, zergaitik gorde zan halako batez pentsio batean, bakarturik? Zein izan zan arrazoia?

- Zer zan, galtzean zein irabaztean, neurri berean betetzen zuen hura?


Ba, bi galderentzako erantzun berbera:


Bere dibismoa.


Bere altxorrik haundiena, ez ziren bere ondasunak, ez bere edertasuna, ez bere historia, baizik eta besteek BERATAZ ZUTEN IRUDIA. Eta bakartu zanean, horixe egin zuen, hainbeste betetzen zuen irudi hori izoztu, munduak beti, bere onenean zegoen hura - gaztea-ederra-boteretsua- gogora zezan.

____


Kasinoan milaka miloi jokatzen imajinatzen det. Sekulako dirutzak irabaztean, danak euren traje eta soinekoetan kabitu ezinik, hura idolatratzen…

Baina modu beretsuan dana galtzean. Milaka miloi, jokaldi batean. Eta galtzean, denek ikusten dute pasiloan aurrera doala, atea zabaldu eta desagertzen, tente burua, barrua gustoz lehertzen, hauxe ari dala pentsatzen:

“orain ere miresten naute, nere ausardiagatik, eta beti izango naute gogoan”


________


Beraz, hori zan, - hala uste behintzat – betetzen zuen hura.

Hau zaputza.

Nik beste zentzu bat bilatzen bainion.

Bi plazer konparaezin, bai: bata, irabaztea. Zoriak nahi izan du zu aukeratua eta estimatua izatea, beste guztien artean.

Eta bestea, galtzea. Galtzen duenari zabaltzen baitzaio bapatean, - dana daukanaren betetasun geldoaren beste muturrean - bizitzaren hasieran jartzeko aukera.

Aukera kilikagarria. Abenturarena.


__________

Sem comentários:

Enviar um comentário