2011-05-04

Blogik politena

Aurrekoan euskal blogosferako blogik politenarekin topo egin nuen, ezustean harritxo honekin estropezu egin bainuen, Apa!

Gauza politak.

Xumeak ez du zertan ederra izan beharrik, baina xumea eta ederra, bi aldiz ederra da.

Ez da oso langilea, blog honen betetzailea, baina orain arte, ze gauza politak billdu dituen!

Esaterako, oso politak direla krokodiloak, oihanean edo ohe azpian; edo kafe usaia goizetan; edo galtzen jakitea; edo euria, edo...

Tira, hurrengoak, zeuek deskubritu.

Bat ezik! Neri gehien gustatu zaidana:

Mandarina usaina, atzamarretan: "ya has vuelto a fumar mandarinas", esaten omen zion lagun batek.


mandarina





____

4 comentários:

  1. Ze gauza polita! ;-)
    Sartu dut nire RSS jarioen artean eta hortxe izango dut, goizero, kafe usain gozo... eta polita ;-)

    ResponderEliminar
  2. Blogaren lehenengo mezua bera ere, haiku gisa ere defini daiteke!

    Ea ea, noiz eguneratzen duen. Hurrengoaren zain, irrikaz.

    ResponderEliminar
  3. Langileagoa izateko bultzada POLITA.

    Mila esker.

    ResponderEliminar
  4. Zure martxan, estutu gabe, eta langileegi izan gabe. Oraintxe jarri det iratzargailua goizeko seietan bihar lanera juteko eta, zer esango dizut ba, momentu honetan ;-)

    Eskerrikasko zuri, berenjenak, galtzerdiak eta... Beste hainbat konpartitzeagatik.

    A! Eta urtarorik politena, diferentziarekin, udaberria da, eta kitto ;-)

    ResponderEliminar