2011-05-20

Gizakia jaioberri bat da...

Stephen Hawking




Esan du, ez dagoela zerurik, maitagarrien ipuina dala paradisuaren, beste bizitza baten ustea.

Zuzen ote dabil?

Hummm...

Deskartes askozaz ere zentzudunagoa zan. Hark ezer ez zekiela zekien, eta Hawking-ek aldiz, zenbait gauzatan, ez dio zalantzari txirrikiturik uzten.
.

GAUZAK ASKOTAN EZ DIRA EMATEN DUTENA


Poesia hutsa, maitagarrien ipuinak, aurrekoan Redes saioan, fisika kuantikoan aditu den batek Eduard Punseti esandakoak.

(irakurri adi-adi, merezi du eta)

“Unibertsoaren eskalarik txikiena – fisika kuantikoaren legen araberakoa – ez dirudi inondik ere zentzuzkoa. Atomoaren azpiobjetuak, bi tokitan egon daitezke aldi berean; galaxia batean, bakoitza mutur batean egon daiteke, eta hala ere, biak informazio beraren jabe izan. Eta, fenomeno kuantiko bati begira egoteak berak, hauen portaera alda dezake erabat. Baina harrigarriena hauxe da: unibertsoa bera, ez litzateke ez materia, ez energia, baizik eta INFORMAZIOA.”


Harrapazak.


ZER DA ERREALITATEA?


“Nere hipotesia da, ERREALITATEA ez dutela materia edo energia unitateek sortzen, baizik eta INFORMAZIO UNITATEEK.”

Zer esan nahi duen, susmatzen hasi baino ez; imajinazioa borborka, geiser baten gisan. Eta susmo bat: ez bakarrik beste bizitza bat, baizik eta imajinatu ahala bizitza egon daitekeela!

Gizakia jaioberri bat da ezagutzaren unibertsoan.

(Ez naiz Stephen Hawking prezisamente, baina ze itxura oneko esaldiak erditzen ditudan)

Hala ere, bere teoriei funts pixkat aitortu, aitortu behar zaie. Begira gizona nola inspiratzen dan.




______________

Sem comentários:

Enviar um comentário