2011-05-30

Hainbeste behar eta desio degun hura

Oso gauza zaila da ezartzea zer zaigun beharrezkoa. Ustez, oso gutxi da behar-beharrezko zaiguna, baina ez da egia. Osasun arazo larri bat badaukagu, adibidez, tratamentua, - denon artean ordaintzen deguna -, oso garesti ateratzen da. Eta diru hori ez da lortzen gutako bakoitza pixkabatekin biziz. Errezago BMWak eginez (BMWa, gure gizarte kontsumistaren ikono gisa hartuta).

Baina, heriotzatik, edo oinazetik libratzen gaituen gure bizi-maila airoso hau, tranpa hutsa ere bada. Izan ere, kenketa egitea derrigorrezkoa da. Zenbat ematen digun bai, baina zenbat kentzen digun ere ikusi behar da. BMWak egiteak - gure bizimodu presati eta esijenteak - gaisotu ere egiten baikaitu, eta ez neurri txikian.





Bideo hau ikusten badezue…





Ipuin hutsa irudituko zaizue beharbada, neri ere bai neurri batean, baina erreza izan daiteke aldi berean nolabaiteko lilura sentitzea, Carmelak bai baitirudi lortzen duela gutako askok hainbeste behar eta desio degun hura.


Lasai bizitzea.


____


( Twiterreko Garbiñe Larreari eskerronez, bere bi tuitek bultzatu bezela egin bainaute, aspalditik idazteko neukan hau idaztera. )






____

Sem comentários:

Enviar um comentário