2011-05-10

Internetek duen – zuen? - gauzarik onena

Bizitzan ez zait askotan gertatu, baina inoiz, lortu izan det konexio ikaragarri ona ezezagun batekin, ezagutu berritan. Denbora izan berriketan egiteko eta, somatu, oso denbora laburrean, bestea fidatzekoa dala, eta utzi diezaiokedala nere etxeko giltza lasai asko, ez duelako kajoi bat ere zabalduko. Betidaniko lagunak gerala, sentsazio atsegin harrigarri hori.

Interneten ere gertatu zait, behin baino gehiagotan. Somatu det, hariaren bestaldean, bestea fidatzeko modukoa dala, eta interneten izaerak berak, hasierako konfidantza hori sendotzen lagundu du: bestea aurrean ez izateak, eta berezko anbienteak (bakardadea, foko baten argi leuna, isiltasuna…) asko erraztu du lotsa eta kezka guztiak uxatzea, eta, libre, bestela beharbada esango ez nituzkeen batzuk lasaitasunez kontatzea.

Besteak ere, neurri haundi edo txikiagoan, jasotzen du konfidantza hori, eta itzuli egiten du. Plazer haundia da. Internetek duen gauzarik onena da.

Baina, bakarrik ote gaude benetan?

Pribatutasuna hauts dezaketen aukera guztien zerrenda haunditu baino ez da egin urteak aurrera egin ahala. Nahikoa da fede txar pixka bat izatea, eta ordu batzuk horretan ematea, inoren “etxean sartu eta kajoi guztiak irikitzeko”. Hala diote askok behintzat, eta inork esan gabe ere, hori egiteko erremita asko, edonoren eskura daudela, kontu jakina da.

Nahiz nere disko gogorrean deliturik ez dedan gordetzen, ez estatu kolpe diseinurik, ez Seichelles irletan konturik, ez harreman sexual zirraragarririk inorekin – bueno, ia inorekin ;-) kezkatu egiten nau inork nere konturik ezagutzea. Nere lagun batzuk neri kontatutakoa inork jakitea adina.

Internet, itxuraz oso segurua, praktikan zuloz betetako koladorea da. Hola sentitzen naiz aspaldi honetan behintzat, eta gero eta uzkurrago nabil, arrazoi horrexegatik.

Inork lehorrago antzeman banau, barka bekit. (eta nik kontatutakoak ondo-ondo gordetzeko faborea egingo al dit!)


___________

2 comentários:

  1. Internet, munstro hori! da komunikabidiak zabaltzen daben irudixa. Ez dala segurua? Gidatzia askoz insegurua da, eta hortxe gabiz millaka kilometro egiten, eta millaka milloi euro errepidetan gastatzen :-)
    Internet leku goxua eta samurra izan leike, jakin ezkero nora begiratu. Euskaldunori mesede handixa egin deskulakuan nago, errezagua dalako laztanak, musuak, patxuak eta besarkadak bialtzia, gure takartasunetik etaratzia; baitta ezezagunekin berba egitteko be! Twitterren adibidez!
    Lagunak eta jente jatorra.
    horregaittik, zuretako, Patxi Trapero, laztanak, musuak, patxuak eta besarkadak. Munnn!!!

    ResponderEliminar
  2. Leire, ez naiz internetez ari orokorrean, hor bat gatoz, pribatutasunaz baizik. Ez ditut adibideak ipini nahi inori pistarik ez ematearren, baina ustez seguru eta babestuta dabilela uste duen asko, erabat erratuta dabil.

    Laztanak, muxuak, patxuak eta besarkadak, beti ongietorriak, ta Leirerenak, ikutu Eibartar exotiko horrekin... ;-)

    Nik ere badaukat, e? Bi masailetan banatzeko, tori muxu takar bi! ;-)

    ResponderEliminar