2011-05-02

Munilla Merchandising

Ez nuen berehala pentsatuko...





Gipuzkoako gotzai dan Jose Ignacio Munillari egindako alkarrizketa batek hainbeste beteko ninduenik, baina aurrekoan Euskadi Irratiko Faktorian Manu Etxezortuk egin zion alkarrizketa, ez zait berehalakoan ahaztuko.

Tira, ez zait ahaztuko, beste arrazoi batzuren artean, sarean dagoelako! Esku-eskura:





Baina, zer du ba, zer du ba? Patxi? Alkarrizketa horrek?

Bueno, alkarrizketan ez saiatu urrezko esklusibarik aurkitzen: teknikoki perfektua: Jone Larrañagak emandako informazio historikoa, borobila; eta Manuren galderak, zorrotzak, argi eragingarriak, eta ertzak aurkitzera bidaliak, ondo!

Baina, Munilla ez baita zezen plaza batera irtetzen dan betizu haixeburu bat. Munilla beteranoa baita horrelako plazetan, luze hitzegingo dizu; eramango du diskurtsoa berak nahi duen tokira; jantziko du komeni duen modura; eta aspertuko zaitu zuk fundamentuzko zatira iristerako, baldin eta fundamentuzko ezer esatera iristen bada…

….

ZERBAIT egon zan, ordea, alkarrizketa horretan, ni zeharo ZUT ipini ninduena, eta zeharo harrigarria egin zitzaidana; atejoka oraintxe Angelica Jolie gatz bila etorriko balitzait bezela.

Munilla, parrezka!

Munilla pozik, Munilla halako… Nola esan… Urduritasun nerabe batekin!

Berari buruz nuen, eta betidanik ikusi izan diodan irudi ILUN (negro sotana) horretatik hain urruti, hainnnnnnnn biziz betea gizona…

BUENO BUENO BUENO!

Zergaitik ote? Beharbada, 3,30 minututik aurrera datorren informazio “garrantzigabeko” horregatik?

(Entzun entzun, 3,30tik 4,05era bitarteko tartea )

BIEN BIEN BIEN, Jose Ignacio, beraz, autobusez Bartzelonara, eta gero handik Ferryz Erromara… 110 gazterekin!!

Alegría alegría!

Pozik egongo ez da ba! Zerikusi gutxi, honek, Fatimara bidean errosarioa errezatuz marmarrean eta eztulka dijoazen jubilatuz betetako autobusekin, susmo txiki bat daukat ;-)

Eta halako POZA eman dit, Munillaren fazeta berri honek, laguntzatxo bat eman nahi diodala.

Komunikazioaren mundua baita bizi gaituen hau, hori dio alkarrizketan, onartzen baitio berebiziko garrantzia…

Jose Ignacio: dohatsu izendatu berri dezuen Karol Wojtyła bezela, teknologia berrien munduan aitzindari, zeu ere, izan zaitez berritzaile, eta zabal ezazu mundu osoan zehar, luze bezain zabal, ZURE POZA!

Merchandising egoki batek lortuko ez duena!






Gure sukaldeetan garai batean San Pancraciok betetzen zuen tokia.... (nun ote daude? Ze larretan, gure sukalde guztiak esperantzaz betetzen zuten San Pancracio haiek?)

Zeuk bete dezaula!

Sukalde guztietan bat!

Ikastetxe guztietan! Bulego guztietan!

Triste dagoela giroa? Saka ezazue botoia!

Hemen botoirik ez eta, altabozak piztu, eta jarri xagua bere gainean!






Joxe Arregi berari ere gustatu zaiola!

Nik probatu det eta, zeuek ere probatu. Ikusiko dezue ikusiko, ze kutsagarria!

Munillaren (eta Batikanoaren) laguntzaz…

Gora biyotzak!! Zabal bedi zabal, Jainkoaren grazia!


_____

3 comentários:

  1. Zuk bai fedea zuk patxi!!!
    Aspaldiko!!

    ResponderEliminar
  2. Aze aingeru parea jozulin eta biok. Eskutik helduta zerura bidean ikusten zaituzten biok. Aspaldian lurreko gauzek biontzat garrantzia galdu balute bezala... Edo, jesuita edo praille sartzea pentsatuta zabiltzate?

    ResponderEliminar
  3. Matx! Fede pittin bat gehiago banu, hobeto, baina, dagoenarekin konformatu behar.

    Aspaldiko bai! Zer moduz bidimodu hori, "sobre ruedas"? ;-) Gaur ere ibili naiz patinetan, ta bi aldiz bakarrik erori naiz ;-) Zeu ba al zabiltza?

    Jaio, egia esan, Jozulin Jaungoikoarengandik ni baino askozzzz gertuago dago. Hori bai, nik berak baino fraile aurpegi haundiagoa daukat ;-)

    ResponderEliminar