2011-05-22

Pilulak nola irentsi



"Gauza politak" blogaren ganbara, ari da gauza politez betetzen-betetzen, eta azkena, gerezietan eskua sartzearen plazerra gogorarazi digu.

Aprobetxatu nahi dedana, pilulak eztarrian behera pasa ezin dituzuen errukarrioi, beharbada lagun diezazuekeen truko bat erakusteko.

Gereziak gustoko dituzue? Sartu lau gerezi ahoan, pilularekin batera, eta dena batera irentsi, hezur eta guzti. Miragarria da. Ur litro baten laguntzaz ere irentsi ezin dituen nik dakidan batek, horrela behintzat lortzen du.

Beste batek aldiz, zera egiten omen zuen, aspaldi: Lacasitos mordo bat sartu ahoan, pilularekin batera. Eta ez omen zion funtzionatzen! Lacasitosak bai, denak barrura, baina pilula mingainean, setati-setati.

____

Sem comentários:

Enviar um comentário