2011-05-30

Pipermina eta mikro-uhin labea


Inola ere egin behar ez dezuen bat. Edo, alderantziz! Egoera larri jakin batean (aitzakia bat erabiliz zuen etxea bisita desegoki-desatseginez despejatzeko premia bizia sentitzen dezuenean) sekulakoa dan gauza bat.

Sartu pipermin gorri ale txiki bat mikro uhin labean, hamar segunduz.

Etxeko leiho guztiak zabaldu beharko dituzue, itoko ez bazerate, eta ezin izango zerate bertan sartu ordulaurden batean. Hor ez dago arnas hartzerik! Izugarria benetan.

( Nik susto ederra hartu nuen, argi ibili gero, ez erabili metodo hau piperminak beste mundura eramango zaituzten segurantzarik gabe.)

Tentaldiari ezin eutsi, eta proba egiten badezue, ez gero neri konturik eskatu gero! Abisatuta zaudete!


___________

Sem comentários:

Enviar um comentário