2011-05-07

Reward, 100 euro

Duela oraintxe 54 ordu (eta 30 minutu), betaurrekoak desagertu zitzaizkidan. Ez kalean, baizik eta etxean.

Kendu nituen niki bat ipintzeko, eta handik hamar minutura, haiek hartzera jun nintzenean, ez zeuden.

Poltergeist.

Etxeko aplikeak ere desmontatu ditut haien bila. Guardia Zibilak ere ez luke hain bilatze-lan zorrotza egingo, erregistro batean.

Nere aldamenekoak ere mobilizatu ditut, ejerzitoa katastrofe batean nola. Haiek ere saiatu dira. Alper-alperrik.

Nun zaudete??

Bi pausu jarraian ez ditut egiten etxeko zokoren bat xehe-xehe miatu gabe. Amets ere egin det beraiekin.

Etsita nago. Eta, gauza paranormala dirudienez, soluzio paranormal bat erabiltzea erabaki det.





Bidentea zera? Irabazi 100 euro etxetik mugitu gabe. Konzentra zaitez, atera itzazu kartak, bola, tarota, kafe katilua… Nahi dezuna. Esaidazu nere betaurrekoak nun dauden, eta 100 euroko transferentzi bat egingo dizut.


Patxpitx@gmail.com


_________

Sem comentários:

Enviar um comentário