2011-05-26

Teknologian berde oraindik?

Sustatun hauxe kargatu nuen aurrekoan.

Nahieran, “bazen garaia?”

Irakurtzeko perezaz bazaude, laburtu egingo dizut. Ez det ulertzen nolatan tardatu dan hainbeste telebista eta irratiko edukien itxurazko gordailu publiko bat egiten, teknikoki egitea, aspaldi (bost urte gutxienez bai) posible zanean.

Hori oso harrigarria egiten zaidan bezela, beste batzuk ere egiten zaizkit harrigarri. Esate baterako, nolatan oraindik, euskal telebista eta irrati saio batzuk, bizkarra ematen dioten beren produktuaren berri zuzenean emateko aukerari.

Zergaitik ez duten Twitter erabiltzen, ez dakit. Zentzua baduela, garbi dago. Adibide bat aipatzearren, oso gogoko ditudan batzuk, Maite Goñik, edo Juan Kruz Lakastak, bai erabiltzen dute horretarako, eta ez alperrik. Twitterrek txibatzen badit, egiten ari naizena utzita, irratia pizten det tuita jaso orduko.








Galdera da, zergaitik ez duten telebista edo irrati saio askok momentu horretan egiten ari direna, edo orduantxe egitera dijoazena publizitatzen. Gerora bai, ematen du audioen berri @euskadi_irratiak, edo @euskaltelebistak, baina zuzenean ez. Eta, ondoren zentzua badu emateak, aurretik emateak askozaz ere zentzu haundiagoa ez al du? Irratira edo telebistara jartzen danak, sofatik altxatzeko ahalegin titanikoa egin behar baitu. Edo bestela ere, erreza da konektatuta jarraitzea.

Ez da matxaka talde bat behar. Soilik, kazetari bat, eta 140 karaktere orduerdiro. Ez da asko, ezta?

Badu buru edo hankarik esaten ari naizenak, ala ez hanka ez buru nabil?


______

1 comentário: