2011-07-01

Berriz Faktorian

Egun batzuk daramazkit zeharo nere baitatik kanpora. Izaten dira ba, bolara batzuk, ez dakizunak nun bizi zeran ere, ze herrialdetan, ze garaitan. Berdin zaizunak kantzontziloekin edo gabe ibili, zorretan utzi edo zordunak izan. Pittin bat, haizearen baitan bazenbiltza bezela, inungo obligaziorik gabe, buruhausterik gabe, asmo sendorik gabe. Hain zure baitatik kanpora, nun, emakumeak ere ez dituzu gogoan, ezta patata prijituak ere. Mundua poltsikoan kabitzen zaizun pelotatxoa da.

Fija zaitezte ze punturaino nabilen aztoratuta, Shakiraren abesti bat itsatsi zaidala burmuin sapaian, eta ezin dedala atera. Baina, are urrutiago, ez dedala ateratzea nahi!

“Soy loca por mi tigreeeeeeeee, loca loca looooca….”

Pozik nabil. PO-ZIK!

Uztaila eta abuztuan, blog honek sukurtsal bat izango baitu, Euskadi Irratiko Faktorian.

Asteartero, goizeko hamaiketan.

Atzera ere gonbidatu naute Etxezortuk eta konpainiak, eta Juan Carlosek ondo dioen bezela (tira, ondo-ondo… berak nahi bai ondo esan)


“Me llena de odgullo y zatizfación”.

Nere lana, aurreko astean bizi edo ikusi izandakoak kontatzea izango da. Kronika moduko bat egitea. Gauza txikiak, oso hurbilak, edozeini gerta dakizkiokeenak…

Arrunta, erakargarri bihurtu? Hortxe erronka polita!

Bloga ere jungo naiz betetzen, udaran beharbezela aterrizatu ahala, baina jakin dezazuela, zuzenekoaren soka-gainean ere, nahi izanez gero, hortxe izango nauzuela.

Lehen saioan, nere bizitza zeharo hankaz-gora jarri duen baten aipamena, eta honi buruzkoak.

Aber zer ateratzen dan!

“Y eso que tu tienes to' Y yo ni un Kiki”

“Loca loca locaaaaaaaaa….”


____

Sem comentários:

Enviar um comentário