2011-07-10

San Ferminak 2011

Aurten ere, egin degu San Ferminetara jun-etorri azkar bat.

Zezen askorik ez degu ikusi, baina beste batzuk bai, gordetzeko modukoak. Besteak beste...

Jun dan mendeko eskaparateak, eta bertako xehetasun txikiak...





Ziudadelako paretan zehar irriparrea paseatzen duten emakume loredun bakartiak...





Alde zaharrera sartzeko gonbitea egiten duten eszena bukolikoak...





Eta ez sartzeko gomendioa ere egiten dutenak...






Garbitasunarekin obsesionatuak eta izotz-saltzaile zereginik gabekoak...





Glogo-buru asko saltzeko asmoa duten buru solteak...





Argako balkoiak Titanic-en proatzat hartzen dituztenak...





Baztango euskaraz hitzegiten duten eta paisaia sanfermineroarekin hain ondo nahasten diren edertasun gaupaseroak...





Eta, beren "zezen" partikularra noiz pasa zain dauden mozkor abailduak, zezenen zain adi-adi dauden jende multzo haundien ondoan...





... Baina, danetan ederrenak, momentu ederren jasotzaile amateur honentzako behintzat, San Ferminetan hain oparoa dan maitasun eta erotismoaren baratzetik hartutakoak.

Besteak beste...

Puzzle orijinalak osatzen dituztenak...




Egurrezko hesiaren gogortasuna probatu nahi duten maitale saiatuak...




Kajerotik dirua ez beste zeozer ateratzeko asmotan dabiltzanak...






Bikotea kate-motzean lotzeko ilusio xaloaren jabe direnak...





Eta danetan eder-ederrenak: iragarki premonitorioen ondoan, alkarri maitasunez betetako begiradak eskeintzen dizkioten amorante gazteak.



____

Sem comentários:

Enviar um comentário