2011-10-10

Kateter bat txilibituan barrena

Norbait muturrez aurrera erortzen danean, parre egiten zaio askotan. Eta hainbati, parre egiteko joera hau, gaizki iruditzen zaio. Neri lehen ere bai. Parre egin nuen, adibidez, elurretan emakume hura hankaz gora erori eta “mis huevos, mis huevos” esanez apatx eginda geratu zanean, arraultzez betetako poltsak eskuetan zituela; baina gero gaizki sentitu nintzen.

Orain ordea, ez naiz gehiegi saiatzen nere parrea gordetzen. Duela gutxi fundamentuzko teoria bat entzun nuelako:

Nunbait, garai batean, pertsona baino gehiago Australopitecus ginenean, norbait erortzen zanean, tribua parrezka hasten zitzaion; baina ez iseka egiteko asmotan, baizik eta hartutako mina leuntzeko helburuarekin, adieraziz: “lasai egon: muturra puskatu dezu, baina ez da larria, ondo jarriko zera. Larria izango balitz, ez ginateke egongo parrezka”.

Horixe litzateke jatorria.

….

Zalantzaz geratu zera?

Irakurri beste hau, goiko teoria indartu baino egiten ez duen pasadizoa, jun dan astekoa:

- Ospitalean izan zera, Patxi? Aitari laguntzen?
- Bai… ITVa pasatzen. Kateter bat sartu diote txilibitutik.

Hiru gizonkote nere aurrean, triangelu bat osatuz. 1,85tik gora bai, bakoitza: “Kateter” eta “txilibitu” hitzak entzun orduko, hirurei ipurdiak atzera egin die 20 zentimetro. Aldi berean hiruei. Dantza sinkronizatua zirudien.

- Ostiaaaaaaaaaa….

Izua hiruen begietan, eta simultaneoki, hirurak parretxoak egiten. Txisteak egiten. Jakina, nolabait neutralizatu behar izu atabiko hori! Asuntoari ertzak leunduz, umoreari toki eginez, nola bestela!

Animatuta zeudenez, kontatu egin nien beste hura: kateterra sartu ezinda, aurrera eta atzera, tximinia garbitzen balebil bezela ibili zan erizain ajolagabe harena; gaixoak, minez akatzen, saladesperan zain zegoen koinatari sartzeko erregutu zion arte, hura xuabeago ibiliko zan esperantzan…

(Irakurle maitea, faborez, eraman ipurdi hori aurrera ;-)

Australopitecusaren teoria hark arrazoi du: desgrazia segurua danean, parrerik ez zaigu ateratzen, baina oinazea segurua izanik ere, emaitza positiboa danean, parrezka hasten gera. Zenbat eta oinaze haundiagoa, katxondeo haundiagoa.

Izua tapatzea da helburua.


Bildurra eta odolaren joerak


Hau ere, igual jakingo dezue, baina badaezbadaere:

Kontua da, bildurtzen geranean, gure gorputzak modu jakin batean erreakzionatzen duela, beti: odola oinetara juten zaigu – korrika ihes egitea errazteko -, gainerantzeko zatiak suministrorik gabe utziz, hoztuta… Zenbat eta izu haundiagoa, pentsa liteke, orduan eta hotz haundiagoa…

Nere kasuan, bi lan-talde beharko dira, kateterra sartzeko: kateterra sartzeko lana hartuko duena, eta….Prospekzio ekipo espezializatua.

Ea lortzen duten figura hoiek txilibitua aurkitzea.


___________

2 comentários:

  1. Egun on Patxi,

    Hendaian bizi den herrikidea nauk, eskerrik asko bizitza alaitzeagatik. Eskumuinak aita eta amari, nire amaren aldetik hasteko. Ez dituk berehalakoan akordatuko... Emaizkiok arrebari nire nondik norakoak, goraintziak ere bai, eta hark arrastoan sartuko gaitik...
    Erran bezala, estimu handiz, eta ikusi arte. Goraintziak ere Romero-ri...
    mkl

    ResponderEliminar
  2. Aupa Mikel!

    Poz galanta, nunbaiten alaitasun pittin bat banatzeko gai banauk! Eskuminak banatzen hasi nauk, bihar egingo diat bigarren saio bat. Romerorengana ere iritsiko nauk. Harengana albiste gehiagorekin ere bai. Atzo Korosti puntan izan netuan, eta txabolatxoan, "Romero" izenpea, bi neska izenen ondoan. Akordatuko ote dek gizona?? ;-)

    Zaindu asko Mikel!

    ResponderEliminar