2011-10-21

New York Times eta nere alaba

Marka da gero, baina New York Times egunkaria...

- Basque Separatists Declare Halt to Violence - After nearly half a century of violence in its struggle for independence, the separatist group ETA declared a unilateral end to its campaign of bombings and shootings in Europe...

( Independentzia lortzeko borrokan berrogeitamar urtez biolentzia erabili duen ETA talde separatistak, aldebakarreko amaiera eman dio Europan burutzen ari zen bonba-jartze eta tiroketa jardunari...)
-

Eta nere alaba, bat etorri dira gaur arratsaldean, ETAren komunikatuaren berri izandakoan.

Biek INDEPENDENTZIA aipatu dute.

Oso adierazgarria da, Ney York Timesek "terrorist" hitzik ez erabiltzea; "unilateral" hitza erabiltzea bezela, inplizitoki "gatazka" onartuz; eta ETAren helburuetako bat, independentzia, nabarmentzea.

Alabak berriz - politikaz nik gizonezkoen kosmetikaz adina dakien horrek -, bere kezka azaldu dit:

- Joe, ze ondo, baina... Beste alde batetik, orain independentzia lortzetik urrutiago gaude, ezta?

Gora nere bi bekainak, alabaren ateraldiarekin harrituta, eta bapateko erantzuna segituan:

- Ez ez, bai zera... Gertuago gaudela esango nuke nik...

Txundituta utzi nau, zer eta independentziaz kezkatuta ibiltzeak. Ez baita, independentziaren aldeko sukarra, etxean jaso duen zerbait. Ez bada komentario solteren bat...

Baina bere hurrengo komentarioak utzi nau belarritik belarrirako irriparre batekin, albisteak oparitu didan pozari ginda ipiniz:

- A, ba hola baldin bada ondo... Hala ere, inoiz independentzia lortzen badegu, zer ikusiko degu, ETB eta Urola Telebista bakarrik? Tele5, Neox eta hoiek, ikusi ahal izango ditugu?

...

____

2 comentários:

  1. Batzuek dudak izango dituzte Erreala eta Atletik espainiako ligatik kanpo ez ikusteko beldurragatik.... eta hoik ez die umek izango tamalez....

    ResponderEliminar
  2. Arrazoi osoa! Makina bat badago bai, uste hori eta zoroagoak dituena.

    ResponderEliminar