2011-10-09

Sentsual

Zer ote da, erakargarri baino, sentsual egiten duena?

Ez da beste munduko emakumea. Ez da bere ondotik pasatzean jiratzea beste erremediorik geratzen ez zaizun hoietakoa, baina zerbait du, eta susmatu ere ez det egiten, zer izan daitekeen.

Ez naiz bere bila ibiltzen, baina aldamenean tokatzen danean, asko gozatzen det. Inungo asmorik edo helbururik gabe; ez det nerekin eramaten inora – buruan, gogoan esan nahi det–, ezta nere ametsetara sikiera, baina nere ondoan suertatzen danean, zentzuak esnatzen zaizkit, banan-bana.

Eta, kontua da, bera ere sumatzen dedala nerekiko… Nola esan, “interesatuta”. Baina ez dakit esker on hutsa ez ote dan. Alegia, egunen batean somatuko ninduen ezustean begira; nabarituko zuen begi-niniak asko zabaltzen zitzaizkidala bere ondoan, eta ondo sentitu zan.

Jeneroa ematen didanean, begiratu egiten diot, eta berak ere begiratu egiten dit, eta segundu-erdi bat baino ez du irauten, baina neurria ez da sistema metrikoarena. Minarekin gertatzen dan bezela, plazerrarekin halaxe: segunduak dilatatu egiten dira.





_____

5 comentários:

  1. hor asko esan duk: jeneroa.
    beraz, zer jenero klase saltzen duen asmatu behar orain: arraina, fruta, ogia, okela...

    ResponderEliminar
  2. Ederra, Patxi! Eskerrak holako pertsonekin egitten dogun tope egunero! Ze onak diren segundo dilatau hórrek! Umm!

    ResponderEliminar
  3. Gehiago zabaldu behar dek abanikoa, Xabier ;-)

    Egunero topo egiten dezu holakoekin? Bat baino gehiagorekin? Zorionekoa zu, Leire.

    ResponderEliminar
  4. Orain bertan gogoratu dut gaztetako pasadizo bat:
    Bazen fruta dendan neska bat zerbitzen zera ospetsuak zituena... oraintxe jakingo duzue zer.
    Bialdu ninduen amak fruta erostera, tartean madariak, eta ez nitzala oso helduak erosi esan zidan, udan erraz usteltzen dira-eta.
    Ba hara joan zen Jozulin gazte guria eta neskari galdetu: -¿Tienes peras duras? Eta milisegundu baten ondoren konturatu... eta zeharo gorritu, zer bestela?
    Eskerrak neska jatorra zen eta barre batekin erantzun zidan!
    Hura jeneroa fruta denda hartakoa! ;-)

    ResponderEliminar
  5. Joe Jozu, milisegundu hori, noraino dilatatu dan ;-)

    Komentario honek salatzen zaitu: Fellini gustatzen zaizu! Bagera bi :-)

    ResponderEliminar