2011-10-12

Smartphone-ak, beste erabilpen posible batzuk

Hiru lagunetik batek smartphone bat omen dauka. Sakelako edo, mugikor inteligentea esaten zaiona. Traste miragarri bat. Ez bere jabea inteligenteago egiten duelako - alderantziz beharbada (dana berak egiten baitu, askoren burmuina kamusten ari ote dan…) -, baizik eta ehunka, milaka aukera eskeintzen dituelako. Bueno, zer kontatuko dizuet nik zuei, ez dakizuenik, smartphoneei buruz.

Bere abantailak ordea, ez dira publizitatean azaltzen diren ezaugarrietara mugatzen. Nik behintzat, beste 3 aurkitu dizkiot, txit probetxugarriak.


1.Pizgailu kardiobaskularra.


Dana eramaten det eta nik nere mugikorrean. Azken bi urtetako argazkiak. Diru kontuak, transferentziak egiteko bidetxidorrak. Nere postontzi guztia, azken hamar urtetako mezu sexual-sentsual-espiritualen bilduma… DANA eramaten baitet nere mugikorrean…

Egunero gertatzen zait. Eskua poltsikora eramaten det, mugikorra eraman ohi dedan poltsikora, egunean hirurogei aldiz bai, bertan dagoela ziurtatzeko – burukomin ederra, galduko balitz! Zeinen eskutan eroriko da? Desfalkoren bat egingo dit? - eta bertan somatzen ez dedanean… Ai!,Ai! Ia bihotzeko bat ematen dit. Gero, hamarretik hamarretan, hau da, beti, beste poltsiko batean, txaketako, motxilako edo danadalakoan utzi dedala gogoratzen naiz, eta nere bihotzak bere taupada-erritmoa berreskuratzen du.

Bua! Kafeina baino eraginkorragoa. Mini-elektro suspergarriak, logure egunetan eta hain mesedegarriak.


2. Endorfina dosis bat, astean behin (gehiagotan ere bai)


Maiz gertatzen zait. Ohean nagoela, mesanotxetik hartzen det, eta interneten sartzen naiz, posta, blogak, egunkariak… Zernahi irakurtzeko. Gero aspertu egiten naiz, eta mesanotxeraino luzatzeko perezaz, ohean bertan uzten det. Beranduago, ordea, askotan ez naiz gogoratzen nun utzi dedan, eta haztaka hasten naiz, edredoiaren tolesen artean. Ez det aurkitzen. Beraz? Edredoiaren azpian dago. Edredoia altxatzen det bortizki. Sorpresa! Edredoi azpian ez dago, nola ba, toles batean zegoen eta, katapultatu egin det mugikor gizarajoa pareko paretaraino.Zarata bildurgarria da. Hiru zati eginda - bateria-estalkia-gorputza -, lehen todouno trinkoa zana…

Ez dakit zenbat aldiz gertatu zaidan erosi nuenetik – duela bi urte -. Astean behin? Hor nunbait. Eta ez da oraindik puskatu!

Hainbestetan timatzen gaituzte; erosten ditugu ustez onak diren gauzak, asko pagatuta batzuk, zertarako eta, lehen erorikoan hondatuta ikusteko…

Nere Nokia honek ematen didan poza! Astero astero. Lurretik altxatu, pusketak josi eta erosi nuenean bezela ez dabil ba! Nere satisfazioa!


3.- Wonderbra

Hirugarrena, behar duenarentzako. Ezagutzen dituzue noski, Wonderbra famatuak. Gizakiak egin dituen asmakizunik garrantzitsuenen zerrendan bosgarren postuan omen dago. Ba, duela gutxi jakin nuen, gizonezkoentzako ere ba omen dagoela! Aumentador de pefil, esaten omen zaio.




Hankartean zer erakutsi askorik ez daukazu, eta kezkatu egiten zaitu? Eraman zure Smartphonea kantzontzilo azpira, wonderbra garestietan xentimorik gastatu gabe!. Sekulako paketea daukazula emango du. Eta ez dezu zalantzarik izango, inoiz, ze poltsikotan utzi dezun. Lasaitasunean irabaziko dezu!


(bibragailua desaktibatzea gomendatzen da – edo ez - )


(txoritxoen melodiak web-gune honetan eskuragarri)


_________

4 comentários:

  1. hi haiz hi!

    eta besteok, barre galantak hirekin.

    besarkada bat,

    x

    ResponderEliminar
  2. Neuk ere nahikoa parre egiten diat, askotan. Ondo banatuta zegok asuntoa.

    Estimatzen dek!

    Beste besarkada bat Eitzan behera, Xabier!

    ResponderEliminar
  3. Eta ni sakeleko telefonorik gabe... "NUN HAGOOOOOOOOOOOOOO"
    Ordularirik gabe, eta alarmarik gabe... atzo kabina batetik deitu nuen, pentsa!
    Ez dakit heriotza ala salbazioa den.

    ResponderEliminar
  4. Garai batean "zigarro bat?", eta eman egiten zizuten. Orain "dei bat?" esanez gero, seguru uzten dizutela deitzen. Telefonoa galdu dezula esanez gero, fijo, enpatia hutsez!

    Kabina bat! Ze retro! Zer moduzko esperientzia? ;-)

    ResponderEliminar