2011-11-29

Danak geldiu, pintxaso!!!





Bodako tarta bat dirudien eliza hau, Azkoitian dago.

Urrategi izeneko toki batean.

Oraingoan ere, beste toki batera juteko asmoa nuen, baina hemen lur hartu det. Eta, oraingoan ere, 
harritu naiz zeozerekin.         
                                 

                                                                                                                                                                                                                                                                                                                         


Bertako eliza arduradunen erreklamo publizitario bikaina. Zer ipiniko eliza-atarian eta:

ONGI ETORRI AMAREN ETXERA





Gero, publizitatearekin maiz gertatzen dan bezela, usteak erdi ustel. Bertara sartuta, Amak ez baitizu paga ematen. Eskatu baizik! 

(bai, borondatezko lismosna, baina konpromiso galanta, poltsa pasatzen dutenean, txanda-pasa egitea)

Polita eliza. Polita tokia. Eta polita, bertako igoeran errepidean aurkitu ditudan pintadak. Inoiz ikusi ditudan orijinalenak, eta mundialenak. 


Hasierakoa, estandarra.





Bigarrena, melodramatikoa:

Hil edo bizi!





Hirugarrena, katxondoa, egilearen senaren araberakoa:






Laugarrena, aukerazkoa:

Lehertu, O, jun katia puskatzeke.

(txirrindulariaren indarraren arabera, pentsa daiteke)





Eta azkena, ironiaz betea. Idatzi  zuenak esperantza haundirik ez nunbait, txirrindularia iritsiko ote zan...

Ailau bai?





_____


Beste txikikeria mundial bat ere ikusi det Urrategin: nola twitter indarrean zegoen, XVII. mendean, baina frogarik ezin erakutsi, teknologiak huts egin baitu erabat ustekabean...

Ea ba. Erakutsiko dizuet, hurrena bertaratzen naizenean.

____


3 comentários:

  1. Ederrak erretratuak, Trapero! Hunkitu egin nauk! Ba al dakik zein den, mundu osoan, Urrategira bizikletan hanka lurrean jarri gabe beste inor baino gehiagotan igo den pertsona, dela gizon dela emakume, dela zuri dela beltz, dela pobre dela aberats, dela ergel dela adimen harrigarri handiko? Ni. "Lasterketa hasiera" dioen pintadaren pareko etxeko bigarren pisuko eskubiko etxean jaio eta hazitako mutiko dagoeneko ez hain gazte hau. Orain Mohamed biziko duk hor, bere familia handiarekin. Ikusten dituk arropak balkoian zintzilik. Atari horretan futbolean jokatzen genian, karretera ere futbolkanpoko parte zela, hain kotxe gutxi pasatzen zenez. Jose Luis Ribera Deporreko libero historikoaren aurreneko futbolkanpo "serioa" horixe izan zuan, zer uste duk ba! Hura Pia-nekoa duk, "Hil edo bizi" dioen pintadaren ondoko kurbaren ondoko etxekoa... Joe, Trapero! Barka nire jarioa, baina... eske... nire haurtzaroaren lekurik sakratuenak jarri dituk denen bistan!

    ResponderEliminar
  2. Ba, kasualitate galanta badek ba, Juan Luis. Izan ere, nere ermiten ibilbide turistiko honetan, ermitak ateratzea bai, gauza jakina, baina juxtu hire jaiotetxe ondoa, ermitatik bi kilometrora... Zaila gero! Pozten nauk horratio, kasualitateak horixe baitituk, loteria, ta guri polita tokatu.

    Errotondan, berriz ere jo nian laguntza eske, ta amona hitzontzi bat suertatu parean, CIAk baino informazio gehiago biltzen zuena, orokorrean eta baita inguruko ermitei buruz ere. Hari kaso eginez jun netuan, ta gustatu!

    Gauza gehiago ere jaso nian bertan, kontatzeko modukoak, baina "Urrategi IIn" kontatuko dizkiat. Ea udaberria baino lehen!

    Aupa Juan Luis!

    ResponderEliminar