2011-11-18

Xabier Mendiguren eta Maite Goñirekin, afari baten kronika

Afari baten kronika? Bai friboloa.

Ai, ezin eutsi prentsa arrosaren hatzaparretan erori gabe!

Noruntz doa euskal tribua? Ze bidetxidor gaizto hartzen ari da? Modak eta erraiek gidatutako norantza burugabea!

Bai, baina, tira: komeni baino burutsuagoa dalakoan, esandako tribua; egin daigun ahalegin txolin bat. Ahalegin terapeutikoa:

Goazen Maite Goñiren eta Xabier Mendigurenen sekretu batzuk ezagutzera!!!!!

_______


Tira, ez gehiegi emozionatu. Nere asmoak kutsu erabat didaktikoa du:

Imajinatzen baititut, Euskal-Herriko edozein herritan, ikasle gazte batzuk, hemendik puska batera:

      -         XX-XI mendeko idazleak? Bihar azterketa? No me jodas! Zein tokatzen da?
-         Xabier Mendiguren Elizegi.  
-         Zein, ehun eta berrogeitamar liburu idatzi zituen hori? Zer nahi dezu, atake bat ematea???

Edo/eta:

-         Lan bat egiten badegu, ez digula azterketarik egingo, hori esan du.
      -         Bua, tio, eskerrak! Ta zeri buruzkoa izan behar du?
      -         Maite Goñi. Interneten eragina XXI mende hasieran.  
      -         Sokorro! Emakume horrek ez zeukan neurririk! Zer egin behar degu, egin zuen guztia  laburtzea? Asteazkenerako?? Ezinezkoa!!


Holako “hezurrak” tokatuko baitzaizkie, gure etorkizuneko gaztetxo euskaldunei, izan dezatela hauen ikuspegi hurbilago-beroago bat, lurtarragoa, haien begietara atsegin bihurtuko dituena:

Xehetasun txiki batzuk baino ez.

(Benetan kontatzen dutenak, inor benetan nolakoa dan ezagutzeko garaian)


Xabier:

Orduari begiratu, eta, zortzi t’erdiak. Eta han nun ikusten dedan urrutian, bera sartzen, puntual!

Hau gizon fundamentuzkoa. Ni ia fundamentuzkoa. Bera baino bi minutu beranduago sartu nintzen. (Nere estiloan.)  

Tabernara sartu eta… Hantxe parean! Pozik neu! Agurtzera nijoan, haren eskua estutzera…

Ez zidan aukerarik eman:

-         Ze hartu behar dek?

Lehenengo, lehenengoa. Gorputz-espirituarentzako alimentua. Estutuak, irriparreak eta zermoduzak, gero etorri ziran.

Xabier Mendiguren, literato puntual eta praktiko hura!


Maite:

Nere artean… Joe, ba pittin bat tardatzen ari da. Puntual ez dator behintzat. Nun da??

Han azaldu zan. Gorri peligrosoz jantzita. A ze inpresioa.

Musika ze lagungarri suertatzen dan sentipen batzuk adierazteko garaian: horra, nola sentitu nintzan, hura ikusitakoan.


Maite Goñi, ikasleei -nunbait- puntualtasuna eskatzen ez dien irakasle eredugarria. Komunikazioaren esparruan, lehenengo inpresioaren garrantziaz ondo jabetzen dana.


Xabier-Maite:

Pote pare bat. Ze ardo hartuko degu? Hau, hura… Veronia zeragoa da… Maques de eztakit zer-ek beste puntu bat dauka… Hau-da-hau-mingain-sibarita parea!

Plazer selektuen zaleak, bi-biak.


Xabier:

Eseri gera, eta eskatu ditugu zizka-mizkak. Ze hartuko degu? Biak ados etorri dira, eta neu, notarioa, edozerekin konformatzen dan hoietakoa.

Nola gozatzen duen Xabierrek jateko garaian! Ikustekoa zan. Neuk, bereziki egun hartan. Egia esan behar bada, antsioso xamarra bainaiz jateko (jateko, definiziorik zabalena) garaian, eta majo erreprimitu nintzan. Jan gutxi… Eta begiratu asko.

Begiratu, Xabierri, jaten. Zenbat disfrutatzen duen! Bada, zalantzarik gabe, zerbaiten seinalea. Baina badaki baita ere, aldamenekoez gogoratzen.

Kroketa bat zegoen han, hiruron esku-eskura. Inork hartu gabe geratzen dan azkena. Eta, neuk eskatu gabe, Maiteri eskeini eta honek uko egin ondoren, nere platertxora bota zuen. Bai detallista-eskuzabala.


Maite:

Bukatu ditugu bukatu beharrekoak… Eta bistan da, motz geratu gera. Beste zerbait eskatzeko tenorea da. Hara, zer irten zan, bere ahotik:

-         Bueno… Beste zerbait eskatu beharko degu, ala? Ez dakit ba, “txerrikeri” batzuk edo…

Egia esan, naturaletik gehiago du lizunetik baino; ez naiz berataz ari, nitaz baino. Baina plazerra izan zan, Maite “txerrikeri” haiek (oilasko-hego enpanatu goxo haiek) jaten ikustea.

Xabierrek ere jan zituen ala? Ez dakit. Ez daukat gogoan!


Argazkien momentua

Momentua inmortalizatu egin beharko da ba? Kamarero prestu-prestu bat tokatu zaigu, eta atera digu bilduma paregabea. Hemen, Maitek txintxilikatutako adibidea. Argazki ofiziala.




Argazkilari on batek ordea, beste asmo bat bilatzen du. Erretratoan azaltzekoa dana, ahalik eta naturalen azaltzea. Ez da izaten kontu erreza, baina saiatu gabe, nola geratuko gera ba:




"- Xabier, pajaro, etzazu argi guztia zutzako hartu. Ba dakizu zenbat kostatu zitzaidan soineko hau dendan aukeratzea?"



"- Maite, ez nekien hain gerrialde sentsiblea zeneukanik. Baina ondo dago jakitea." 




" - Patxi, hobe dezu, blogean ezer argiraratu behar badezu, argazki formal xamar bat aukeratzea. Bestela, badakizu zein izango dan hurrengo Gaurko hitza:  "Txilibitu-mozketa"

...

Ez esan, ofizialaren aldean, askoz egiatiagoa ez danik, nere bilduma.

Etorkizuneko ikasleek, argazki hauek ikusi, eta burua liburutik (e-book-etik) kendu gabe ikasiko dituzte danak. Xabier Mendigurenen eragina Euskal Literaturan eta Maite Goñiren iraultza interneten bilakaeran!



____


Aipa nitzake beste xehetasun batzuk, txit interesgarriak, esaterako, zientzia ezkutuen arlokoak:

-  Zer du Maite Goñik bere poltsa barruan, hogei kilotik gora pisatzen duena? (altxatzea tokatu zitzaidan: Iñaki Perurena, bapateko pentsakizun automatikoa)

-         Ezer ikusten al du Xabierrek betaurrekorik gabe? (edozein betaurrekodunen aurrean bati pizten zaion galdera, betaurrekoak kentzen dituenean)

Baina asko luzatzen ari naiz eta...

Asko hitzegin genuen, oso giro ederrean, toki paregabean. Gozatu genuen merezi adina. Eta aipatu genuen hirugarren hitzordu baterako asmoa, neska peligrosoaren terrenoan, Ordizian.

Kronika gustatu zaizuelakoan.;-)


_____

4 comentários:

  1. Xabier, beste zirriborro bat ere egin nuen, zergaitik egon nintzen hain gustora zuekin, baina eskerrak ez nuen argitaratu! Holako zerbait irakurri beharko nuen bestela

    Aitor dut, kronika hau ganberroagoa da ;-)


    Eta ze ederra dagoen Maite, argazki hauetan. Gaur Berrian ere bai, tira, baina nik ateratakoetan, naturalago dagoela, ez neri ukatu!


    Esandakoa, hurrengoaren zain :-)

    ResponderEliminar
  2. Joeeeeeeeeeeeeeeeee, Patxi!!!! Zalantzan nago: ez dakit inoiz gehiago ez joan zurekin afaltzera edo egunero... Ni holakoxekoa naiz: zuria ala beltza. Bueno, eta batzuetan (osooo gutxitan, okasioak merezi duenean baino ez), gorrikoa... :-)

    Aaa!! Portzierto, 3. batzar ofiziala egiteko irrikaz nago. Muxu handi bat.

    ResponderEliminar
  3. Hurrengora ere, berandu iritsi! ;-)

    Muxu Maite :-)

    ResponderEliminar