2011-11-14

Zer da baina, sexy izatea?


Oso sexya da. Baina zer da sexy izatea?

Ederra izateak dexente laguntzen du. Baina izan daiteke erdipurdikoa (erdipurdikoa, euskaldun hauek, ze gauzak erabiltzen dituzten segun zer gauza adierazteko), eta guztiz erogarria izan. Iman bat bezela funtzionatu. Ezin harengandik begiak apartatu, zelula guztiak soka-saltoan izan.

Ze ezaugarri izan behar du orduan norbaitek, “sexy” izendapena irabazteko?

Ba, zure zelulak zerk ipintzen dituen dantzan, horren arabera:

Neri adibidez, berdin zait ze emakume mota dan. Argala ala mardula. Ile motxa ala luzea. Motxa, ala oso altua. Punkya ala Barby-a…

Baina hizketan jakin behar du; begiratzen adina. Azkarra izan behar du. Horrek erakartzen nau, ezerk erakartzekotan.  

Alaia bada, erantsiozu plus bat. Umorea badu, beste dozena bat. Eta, guzti hori izanda… Bere gustokoa naizela jakiten badet… Orduan bai sexya. Ez baitago norbaiten zelulak dantzan jartzeko erregai hoberik, bete daitezkeen espektatiba itxaropentsu batzuk baino.

Eta, berea naiz guztiz, jakina! Egin dezake nerekin nahi duena.

(tira, hitzegiteko modu bat da, ez naiz literalki ari, nola ba ;-).

Badakit gehienontzako beste neurri batzuk funtziontzen dutela, askoz lorterrezagoak: Askorentzat, ederra bada, planto. Ederra eta jatorra, zeozer gehiago eskatzekotan…

Baina ni holako sofistikatu eta esijentea naiz, “zoritxar” hori daukat.


_____

3 comentários:

  1. Jo, Patxi, atzera be zurekin ados egon bihar! Horretaz aparte, nik beste kualidade pare bat be gustatzen jata: inteligentzia eta kultura. Neretako oso-oso sexyak dira!!! Itzelak!!
    Niri neuri beti gustatau izan jataz wapo-wapuak baiño interesantiak, zeozer esateko dakenak, begirada sakonekuak, edota begirada bihurrikuak.
    Hainbeste dago aukeratzeko!!1
    Ale, ondo segi, Patxi!!!

    ResponderEliminar
  2. Jo Leire, baina ze ondo deskribatu nazun! ;-)

    Sexyenen zerrendan dagoen baten iritziak asko balio du ;-)

    ResponderEliminar
  3. EZ zaittue sartu! Ezin dot siñestu! EZ dake kriterixorik ;-)

    ResponderEliminar