2011-12-01

Araotz, toki misteriotsua



Hemen Patxi trapero ermitazalea. Azkenaldi honetan, ermita gida-turistikoa dirudit. Gaur, bat nuen buruan: Araotzen, Santa Kruz edo Ugastegiko baseliza, baina, egia gero, hori bisitatzera jun, eta ahaztu egin zait bisitatzea! Hainbeste murgildu naiz nere pentsakizunetan…

 Lope Agirreren kulpa?




(Erretrato hau izugarria da benetan. Bukatu berritan, Lope Agirre berak ikusi, eta gustora geratu zan nunbait. Neuk nere burua erretrato horretan ezagutuko banu, erretratoari su eman, eta erretratatzaileari demanda bat ipiniko nioke).

Araotzen sortua omen. “Eroa” ezizenduna. Ikusi al dezue berari buruzko filmeren bat? Bildurgarria.

Araotz bera ere, neguan behintzat, bada Stanley Kubricken “The Shining” (el resplandor) filmaren bigarren zatia grabatzeko ezaugarri guztiak dituen toki bat. Oso polita da, baina aldi berean, guztiz zinematografikoa: bertako paretak, errekazuloak, bide estuak, presa, baserri bakartiak… Uaaaaaa….

Nere irudimena, oso thrillerbera, gaur arratsaldean. Barkatuko didazue, Araoztarrak.

Araoztarrez ari gerala, aitona jator batekin egin det topo, ta hor aritu gera berriketan. Hark, 85 bat urte, sena okerrak baino, kezka zintzoaskoak zituen buruan. Bere baratzari begira:

“Lana bai, sobran, baina laguntza falta!”

Lope Agirreren oso bestelakoa. Hark lanerako gogo gutxi, ta dirugose galanta.

____


Araozko kaskoa: eliza, frontoia, bolatokia (oso aldapaduna, bai xelebrea) eta etxe suelto batzuk. Baina, bustitzeko bildur askorik ez behintzat. Aterpez josita dago Araozko eliza ingurua.







Aterpez, eta… Ate misteriotsuz.

Ilun zegoen. Ezin ikusi barruan zer gordetzen dan. Baina baliotsu edo, gauza ikaragarriren behar du izan. Hori da hori... Itxura bildurgarria…




Erori naiz berriz, gaurko etorri laiotzera! Kronika gelditzera noa, ez al dezue ameskaiztoren bat izango, nere kontura… Antidoto bat bihoa.

Carlos Sauraren “El Dorado” filmeko protagonistetako bat.

Ines Sastre. Ederra gero...

Bildurgarria!



____


2 comentários:

  1. Ate misteriotsuaren atzean kanposantu txikia baina ederra dago. Araotzera lantzean behin juten gara autokarabanagaz, han ezagunak baditut-eta, batik bat Txomena etxekoak. Izatez pazienteak ditut, lanean ezagututakoak, baina harreman polita egin dogu.

    ResponderEliminar
  2. Gauza bildurgarriren bat ekartzen zidan gogora ate horrek... Oraintxe konturatu naiz: burka! Eta, barruan zer eta...

    Bakar-bakarrik ibili nintzan, elizako aterpe luze hoietan, eta, egun argiz bazan ere, eta batere bildurtia ez naizen arren... Ene ene, Hollywoodek nola markatu gaituen!

    Arrikrutzeko aldapa ere igo nuen, eta, inguru hura ere, oso berezia somatu nuen, sorginen bat edo, etengabe bi begi begira banitu bezela...

    Esandakoa, irudimena oso ernea nuela atzo ;-)

    Baina bueltatu behar det. Ermita zoragarri hori ezagutzeko, eta urrutitik ikusi nuen fenomeno natural bat ere gertutik ikusteko. Hurrengoan oinez, eta argazki makina eskuan.

    Egingo det kronika!

    Eskerrikasko Patxilurra, informazioagatik :-)

    ____

    ResponderEliminar