2011-04-30

Leire Narbaiza, Buckinghamen!




Egunen batean, eskertuko al diogu Sustatuko “Zer erantzi” taldeari, esterotipoen kontra eta modaren ezagutzan zabaldutako bidea.

Batek pentsa bailezake, bah, modaz edozeinek idatz dezakeela, kriterio haundirik gabe, berdin da. Baina bai zera. Hori da, inolako zalantzarik gabe, ez geralako beharbezela jabetzen gaiak duen garrantziaz; horrelako langintza batek eskatzen duen sakrifizioaz, eta konpromezuaz.

Azken adibidea, - txapela esatera nijoan baina, kasu honetan, beste izen hau hobeto - "pamela" kentzeko modukoa da. Leire Narbaizaren gauzak ondo egiteko su horrek, Buckinghameraino eraman du! Presoen aldeko Giraldillarena gogoratzen? Ba berak ere asmatu du ospakizunaren bihotzerainoko bidea. Arraioa, nola lortu du? Emozionatu ere egiten gera irudiak ikusita.

Begira begira, gurdian lortu duen txoko pribilegiatua.

(Irudien gainean egin klik.)





Itzal bat bailitzan, andregaiaren ingurura ere iritsi da, honen eta bere sekitoaren jantzien nundik norakoak ondo-ondo ezagutzera (fundamentuzko telak dira, ala txinatar generoa?)!


Irudiaren gainean egin klik.






Eta andregaiaren lagunekin ere asmatu du bat egitea! (hellow darlings, pleased to meet you, i’m Catalina's best chilhood’s friend. I used to play txorro-morro-piko-tallo with her).


Irudiaren gainean egin klik.





Ez lehenago, hori bai, itxurazko txano bat Carol Middletoni lapurtu gabe, hura konturatu gabe (Ezta Txan magoa balitz ere), nahiz eta besteen tokadoekin oso ondo ematen ez duen, baina seguru bere hurrengo artikuluan aipatzen duela.

Eta honen ondoren, noraino helduko Leire eta, sukalde bertaraino, palkoraino!

Kokoriko jarrita, ze ondo kamuflatu dan, aldameneko aingerutxoen artean - hori bai, hauek baino irripartsuago, alajaina -)!

Klik irudiaren gainean.





Baina esandakoa, bere arriskuak hartuta. Hor jaso dute argazkilariek, soldadu batek lepotik heltzen dion momentua.

Eskerrikasko Leire! Zu lasai, pagatuko dizugu eta denon artean fidantza!

(langostino batzuk ekarri, serbiletan bilduta ;-)

_______

2011-04-29

HAMAR EGUN BARRU BLOG HAU AUTOSUNTSITU EGINGO DA

Txikitan, bazan gauza bat asko liluratzen ninduena. Espien filmetan autosuntsitzen ziren mezuak:

“Mezu hau 20 segundu barru autosuntsituko da”. Eta 20 segundu hoien ondoren, pof! Hartzen zuen sua eskutitzak, edo dana dalakoak.

Bai, mezuak ez ezik, bonbak ere izaten ziren, 20 segundura autolehertzen zirenak, baina ez ez, nik ez daukat blog hau suntsitzeko asmorik.

Osorik ez behintzat.

Aspalditik ordea, zalantza potolo batzuk neuzkan, nahikoa neurona mazpildu didatenak, eta orain nolabait ezabatu ditudanak…

Blog honetako mezuen iraunkortasunari buruzkoak.

______


IRITZIAK


- Zer egin behar du blogariak iritziz aldatzen badu?

Printzipioz, ez luke mezurik ezabatu behar. Hau filosofia kontu bat da. Nere ustetan, inork ez lioke beste bati, aspaldi idatzitako mezu bat dala ta, konturik eskatu behar. Iritzi hura, denbora hartan hartu zan, kontestu hartan, umore edo sentipen haien baitan, eta ez du zertan, inundik ere, gaurko iritziarekin bat etorri beharrik.

Aldakorrak gerala gizakiok – gizaki batzuk behintzat - .

Irakurleak blogetako mezuetako zatirik garrantzitsuari erreparatu beharko lioke, hau da, DATAri.

Nere jarrera behintzat, inork aspaldi emandako iritzi baten aurrean, zalantzazkoa da: “berdin pentsatzen segitzen ote du?” Ez behintzat kritikoa: “Duela bost urte hau eta hura bota zuen, tipo hau melokotoi hutsa da.”

Baina, printzipio gisa bikaina dirudiena, praktikan ez da hain bikaina. Inoren iritziek, aspaldikoak badira ere, gehiago edo gutxiago, komeni baino gehiago baldintzatzen gaituzte.

Zer egin, beraz? Beste mezu bat idatzi, hura baztertzeko? Edo matizatzeko, edo kontestu hartan justifikatzeko? Nahikoa lan ematen digu gaur eguneko iritzia osatu eta beharbezela adierazten saiatzeak. Egunak 24 ordu ditu.


BESTE BATI EGINDAKO ERREFERENTZIAK


Batzuk ez dute indar pittin bat ere galdu. Pertsona hoiek berdin ikusten ditugu. Izatekotan, dohai gehiagorekin.

Baina beste batzuetan, pertsona hoiek ere, kontestu hartan kokatu behar ditugu, berriz ere DATAren garrantzia. Ez da bakarrik beste modu batera ikusten ditugula, baizik eta beraiek ere, aldatu egin direla beharbada, eta iritziei buruz esandakoa aplikatu behar zaiela.

Ez dituzu betirakotu nahi. Garai hartan, hau pentsatzen zenuen hari buruz, hau edo hura esan zutelako, edo halakoak zirelako, baina gaur ez dituzu berdin ikusten, edo ez dakizu aldatu diren. Eta ez dezu zuk haiei buruz esandakoa, gaurkoarekin bat datorrela inork jasotzerik nahi.


MEZU KAXKARRAK


Egun guztiak ez ditugula berdinak. Mezu batzuekin, atzera begiratzen det batzuetan, eta pittin bat lotsagorritu ere egiten naiz (gehiegi ere ez, lotsagabe xamarra naiz -).

Bai, sanoa da nork bere akatsak onartzea, eta haiekin ikastea, baina alajaina, ez dezula zure terapiarekin inor sufriarazi nahi! Zure irakurleek kalitate minimo baterako eskubidea dute.


ERANTZUN BATZUK


Norberari egindako kritikak ez, baina beste batek izen eta abizenak dituen hirugarren bati esandako batzuk, anonimotasunetik… Hoiek nahikoa burukomin ekarri didate. Zer egin erantzun hoiekin? Sekula ez ditut ezabatu, baina uste det badala garaia. Aspaldi bazuela garaia..

____


Beraz, blog honetako irakurleok, mezu honen izenburu publizitarioa matizatuz, blog hau hamar egun barru, ez da autosuntsituko, baina bai autoentresakatuko da.


BLOG HONEN MUINA


Blogintzan hasi nintzenean, helburua horixe zan, konpartitzea. Neretzako ederra, edo mami pittin bat izan lezakeena, nola gordeko det ba neretzako? Nahiz eta printzipioz, erakusten dedan guztia, NERETZAKO IZAN.

Nik ezabatu, ez det ezer ezabatuko, zirriborro bihurtuko baizik. Bere horretan gordeko ditut, komarik aldatu gabe, beti eskura izango ditut desagertaraztera noan mezu hoiek, baina batzuk bai utziko ditudala, ezkutaturik.

Inork interes bibliografikorik edo kolekzionistarik balu, gorde dezala nahi duena, denbora batean gordetzeko moduan egongo da ta. Eta inor zezenak harrapatu badu, eska dezala nahi duena, gustora bidaliko diot eta.


AURRERANTZEAN


Galdera, derrigorra da. Eta aurrerantzean? Zenbatero egingo det entresaka? Ba, ez zait burutik pasa.

Baina tira, blog honetako mezuek, hemendik aurrera, denek ez dakit baina askok behintzat, iraungitze data izango dute.

(Blog honek duen kategoria, letra txikia ere baduela, aizue ;-)


____

2011-04-28

Momentu hark eskatzen zuena

Nunbait, amildegi bat dago, amildegi haundia gero, esaten degunaren eta adierazten degunaren artean, bestela ez baita posible Aitorrek neri atzo, jata muxu bat ematea nere onetik aterata nengoen momentu hartan, eman zidan bezelakoa gainera, bultza eginez paretaren kontra.

Lepoko zaina zeharo puztuta neu, eskuak jiraka, txistu zipriztinak boteaz aldika: “Athletikek! Athletikek ze kantera dauka ba? Bizkaitarrik gabe jokatzen du eta. Errealekooi jokalariak lapurtu, hori bai! Eta urtetan arbitroek egin dizkioten mesedeak? Villar txepel hori, Zer uste dezue ba? Amorebieta, euskalduna izango da? Eta Caparros? Caparrosek zer pint

Xxxxxxxxxxxxx…………..

Bistan danez, nere erretolika guzti hura zelofan hutsa zan. Nere begiek beste mezu bat zeramaten barrenean: “Muxuka nazazu, muxuka nazazu, muxuka nazazu. Muxuka nazazu segituan”

Hortik, bere pisuraino, igurtzi batzuk. Tira, igurtzi asko, Loctitez jositako bi ezpain pare, eskilaretan gora itsumustuan. Eta Holliwoodeko gidoilari batek egina zirudien gidoi fantastikoa. Bost urtez festarik festa, oporrez opor konkistatutako lige guztiak, denekin lortutako plazer guztia, errauts pilatxo bat bihurtuta:

Behingoz, begiak denbora guztian itxita dituen gizon bat! Erropa kentzen didan bitartean disekzionatzen ez nauena. Geldialdiak egiten dakiena, eta ez gola kohete baten moduan sartzera dijoan Cristiano Ronaldoa. Ai, eskuak erabiltzen dakiena! Jakin-minez betetako esku batzuk, bi titi ta ipurdi bat baino harago ikusten dakitenak. Ez sinistekoa, bi minutu baino gehiago irauten duena! Eta berak bukatu ondoren, bere besoetan bilduta, bat zerura eramateko lana hartzen duena. Eta barealdian, natural portatzen dana, eta halako arretarekin! Tapatu egin baininduen, bera biluzik, ohearen gainean geratu zan bitartean, txinatarren sexu-ohiturak zerrendatzen nere parretxoen artean…

Eta halako poz batek hartu ninduen, halako betetasun batek eta negargure batek, momentu hartan…

Ikusi nuen bere Athletiken kamiseta, zabalik zegoen armairuko atearen gainean, salto batean hari heldu, balkoiraino iritsi, kanpora irten eta…

- Athleeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeetiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii!!!!!!!!!!!!

….

Bai, hura lehenengo pisu bat zan, Bilboko Gran Viaren erdian, larunbat arratsaldea, jendea zientoka Corte Inglesera bidean; probabilitate guztien arabera Zestoarren bat haien artean, eta ni erabat biluzik, artzai batzuen aurrean azaldutako birjina baten gisan, nere bi titiak dantzan nituela, zertan eta, hantxe, ero baten moduan “Athleeti Athleti” oihuka…

Baina, momentuak hori eskatzen baitzuen. Eskerroneko izatea.

_______

2011-04-27

Egun batean zerbait esan behar diot

Nik ez det esaten beharrik ez daukanik, baina gauza bat da beharra izatea, eta beste bat, oso diferentea, neri potroak ikutzea. Badirudi nere zain egoten dala. Nahiz eta, klaro, klaro egoten dala nere zain. Nik supermerkatuko botatzekoak noiz botako zain egoten da. Eta nik kadukatutakoak eta hondakinak edukiontzian sartu orduko, bera atzetik etortzen zait, ni hemen ez banengo bezela, edukiontziaren ondoan utzitako aulki puskatu bat banintz bezela. Ez dit ezer esaten, inoiz. Ez dit begietara begiratzen, inoiz. Nik edukiontziaren estalkia jetsi, hark jaso. Nik berriz zabaldu, bota beharrekoak bota, edukiontziaren estalkia jetsi, hark jaso. Sikiera, aprobetxatu behar dituenak eskatuko balizkit! Baina zain egoten da nik zer botako, bere gakodun makil luze horrekin, plastikoari heldu eta nik bota berri dedana jasotzeko. Eta gero, alde egiten duenean, erdia kanpoan uzten du, eta hurrengo bidaian, nik sartu behar ditut edukiontzian berak kanpoan utzitakoak! Egun batean zerbait esan behar diot!

Banoa! Bestela zeozer esan behar diot!

Klink!!

……..

Giltzak!

……..

Oso sakonean daude, estolda barrenean. Eta burni-sare hau, lurrari josita dago! Orain ez, lana atzeratuta daukat, eta aste honetan dagoeneko bi abisu jaso ditut. Ezin naiz nagusiarengana jun eta giltzak, supermerkatuko giltza guztiak zulo batera erori zaizkidala esan!

Puskatutako zati horretatik, hutsune horretatik igual… Sakonegi ordea, burni bat behar det, burni bat, edo… Makil bat, makil luze bat… ? ...

……

- Hola, me podrías…Me dejarías el palo un momento? Te lo devuelvo ahora, va a ser un momento...

…..

Belauniko, besoa sartu det barreneraino, aurpegia lurraren kontra, pilatutako lokatz beltzaren kontra erabat ipiniz. Lau edo bost ahalegin egin behar izan ditut.

Kakoarekin lagunduta giltzak jasotzea lortu det.

Gizonari makila itzuli diot. Belaunetako hautsa astindu, eta supermerkaturantz abiatu naiz, aurpegia garbitzera.


_________

2011-04-26

Eseki, txintxilikatu, kolgatu?

Telefonoaren aurikularra bere lekuan kokatu behar dedan bakoitzean sortzen zaidan galdera esistentziala.

Eskerrak Maite Goñiren "Gaurko hitzak" behar nuen lasaitasuna ekarri didan.

"Txintxilikatu" hemen.


Lapurra

Altsasun Urbasa aldera jo nuen, animoa hankapean nuela. Bertara daraman errepide estuan, ez nuen komeni bezainbat arreta ipini, eta gutxigatik ez nituen aurrez jo bi kotxe. Bozinaka erantzun zidaten biek, luze. Badakit animoa hain grixa izateko arrazoia, oraingo honetan, ez zala oso kabala. Ez zitzaidala gustatu ispiluan ikusi nuena, kontu erabat estetikoa, baina, sakoneko zerbait ere izango zan, beste arrazoiren bat, ba al dakit nik zer nuen jun dan ostegunean.

….

Eguraldi hotza zegoen, grixa. Iluntzera zihoan Pilatos-en balkoi ondoko aparkalekuan. Hiru kotxe baino ez zeuden, nereaz gainera. Gizon edadetu bat gogoratzen det, zakur bat Land-Rover barrenera sartzeko ahaleginetan, eta bikote gazte bat ere bai, kotxearen kontra, zirriak egiten – besterik ez nuen behar oraindik bakarrago sentitzeko, bikote zoriontsu bat -.

Aulkia etzan nuen, negargurea eztarrian gora etorri ahala; eta kotxearen sapaiari begira geratu nintzen, haizeak kotxea astintzen zuela. Loak segituan hartu ninduen, ez baitet lo geratu aurretiko ezer gogoratzen.

Esnatzea bai, hura ondo gogoratzen det.

Danbateko bat.

Kotxearen atzeko ateetako bat B A M.

Eta sudurrean gora abiatuta, nere burmuinaren bildur-neurona guztiak dardarez jarri zituen usain bat, oso sarkorra, sarkorregia. Ozpin usaina, baina ezta guztiz desatsegina ere; desodorante batez nahastuta bezela, edo…

Dana ilun. Kanpoan barruan baino ilunago. Eskuak dardar batean, arnasestu batean, giltza jartzea asmatu nuen, bigarrengoan hala ere. Asmatu beharko nuen, kotxearen ate guztiak itxiko banituen. Goazen, goazen! Ziztu bizian abiatu nintzen handik, zulo bat edo, muino bat joz. Ez dakit zer izan zan, argiak geroago piztu nituen.

Segundu batzu baino ez ziren pasa. Azeleragailua erabat zapalduta…

Zalantza, bapatean:

Eta kotxe barrenean badago?

Frenoa sakatu nuen nere indar guztiz. Irristatzen jun zan kotxea, okertuta, erabat gelditu zan arte.

Isilik geratu nintzen…

Ahal nuen isilen.

….

Han ez zegoen inor.

____


Aseguru-etxetik pasa behar det bazkal aurretik, galdetzera, arrisku orotako poliza daukat eta, ea lapurtu didaten lasaitasuna baloratzera, peritua noiz datorren.


_____

2011-04-25

Herrena, osoa baino hobea?

Anjel Lertxundik Adiskidetasun birtualaren "beroaz", idatzi zigun hemen.

Tristea, ezta?

Benetan gertatutakoa da? Hala bada, ez naiz ni izango harritzen lehena, gertuan ezagutzen ditut eta antzeko adibideak.

Zergaitik ezin izan zuten harremanik bideratu?

Ez dirudi gaurko gazteen kontu esklusiboa danik, gainera. "Lotsatien" eremua zabaldu egiten da nunbait beste adin-talde batzuetara:


"100 pertsona horietatik 62rentzat sare sozialak oinarrizkoak lirateke. Hain oinarrizkoak, ezen 36k denbora gehiago pasako lukete sarean lagunekin baino. "

....

36 zenbaki potoloa da. Ze arazo dute 36 hoiek? Nola izan leike harreman birtualak hobestea?

Ba, beharbada, aurrez-aurreko harreman askok ere, herrenetik asko dutelako.

Aurrez aurreko harreman askotan ere ematen baita uzkurtasuna; “informazioa” ezkutatzea, edo itxuratzea. Onartuak ez izateko bildurrak lagun asko mugatzen baititu. Eta ez naiz jende bakartiaz ari, itxuraz sozialki ondo txertatuta daudenez ere bai. Lagunak badituzte, koadrilak… Baina zein da harreman hoien kalitatea? Libre dira asko, beren buruak diren bezelakoak erakusteko? Ala itxura da garrantzitsuena? Konfidantzarik badute lagun talde horretako inorekin? Eroso, babestuak, maitatuak sentitzen dira lagun hoiekin? Talde horren barruan?

Harreman birtual askok, herrenak izanagatik, abantaila haundiak dituzte. Interneten fenomenoak, askori mesede ikaragarria egin dio. Ez bakarrik kalitateko harreman osoak bideratzeko garaian; “bigarren mailako” harreman batzuri esker, askori, harreman osoen bidez sekula sentituko diren baino hobeto sentitzen, zoriontsuago izaten ere lagundu die.

Izan ere, harreman birtualekin, ezagutzen ez dezun pertsona batekin maitemintzen zeranean bezela gertatzen da. Datu batzuk bakarrik dituzu, asko betetzen zaituztenak, eta ezagutzen ez dituzun hoiek… Zeuk ipintzen dituzu. Zeuk osatzen dezu puzlea, zure intereseko osagaiekin, edukirik ederrenekin. Eta, etxeko intimitateari esker, konfidantza, beharbada eguneroko lagunekin falta dan hori, errez mamitzen da, eta zeran bezelakoa azaltzeak ere egiatasun bat erakusten du, hariaren bestaldekoak jasotzen duena, eta berak ere erraz itzultzen duena.


Herrena hala ere


Zati potolo bat falta zaizu ordea: erraiak. Deituiozu kimika, edo nahi dezun bezela. Aurrez-aurreko harremanetan funtsezkoa dan soka hori, beste pertsonarekin lotzen zaituena. Hori, ez daukazu. Eta lehenago edo beranduago, iritsi egingo da.

Zapuztea, askotan, kontu derrigorra da. Guk zati ederrenekin osatu genuen puzzle hori, desitxuratu egin baitzaigu, oso haundiak baitziren gure espektatibak. Aurrez-aurreko harremanetan ez bezela, sorpresak ugariak dira. Batzuetan, galdera ere egiten da: internetengatik ez balitz, hain estua izango ote zan gure harremana?

Alderantziz ere gertatzen da, bai. Erraiek txispak aterako dituzte, aurkitutakoa, oraindik hobea da.

Aurrez-aurreko harremanetan, erraiek lehenengo filtroa egiten dute, eta gero dator harremana; interneten ordena aldatzen da.

Herrena, osoa baino hobea izan daiteke? Jakina baietz. Bolara batean behintzat, herrenak osoa gaindi dezake, modu erabatekoan.

Anjel Lertxundiren adibidean, zerk galerazi zien harremanetan hastea? Bildurrak noski. Bestea zapuzteko, eta norbera zapuzteko bildurrak.

Hutsetik hasi balira, gehiago hurbilduko ziren seguruasko, erraiek azkar egiten baitute lehenengo filtroa, zapuzteko aukera erabat ezabatzen baita alkar ezagutu eta segituan.


____

2011-04-24

Futbola, beste horretarako aitzakia

Iturriri pusketa hau kendu diot, eta aldaketatxo bat egin diot


“…Uste dut gurean jende asko gezurretan ari dela esaten duenean kultura, musika, pintura, literatura, eta abar maite dituela. Ez, normalean gehiago gustatzen zaigu trago batzuk hartzea, mokau bat jatea edo txortan egitea.”


…Uste dut gurean jende asko gezurretan ari dela esaten duenean FUTBOLA maite duela. Ez, normalean gehiago gustatzen zaigu trago batzuk hartzea, mokau bat jatea edo txortan egitea.




Atzo Athletic eta Errealaren arteko derbian izan nintzen. Ez lapikoan, San Mamesen alegia, baizik eta aldirietan, bertako giroa ikusten. Esandakoa, “aste santu pobreak”. Zer egin hoberik ez eta, ea ba, guazen Bilbora, buelta bat ematera, giro polita egongo da eta.

GPSa “Anaiak” tabernan kokatu. Kalera ematen duen telebista haundi bat dauka, eta jende mordoa bildu da inguruan. Ez da nahaste natural bat ordea. Ez dago, nereak ezik, umerik; ez gaztetxorik, ez gizon-emakume edadeturik, jubilaturik. Soilik 25-45 bitarteko gazteak. Koadrilak eta ale bakartiren bat.

Eskopeta-zorrotik nere fusil “eskaneatzailea” atera det, holako okasio berezietan hain etekin ona ateratzen diodana: hain dago jendea bere horretan konzentratuta, zu han ez bazeunde bezela da.

Neri futbolak kilima haundirik ez. Baina, ene bada, badago han nun gozatua. Ez emakume ederrez beteta dagoelako, - ene bada, Patxi, gogor jo duela aurten udaberriak - baizik eta emakume hoiek oraindik ederrago egiten dituen halo berezi batez jantzita daudelako. Zer dala ta? Han mundu guztia “enre” dago. Emakumeak, eta gizonak. Futbolaren aitzakian, hura kortejorako zelai bat da. Bakoitza bere adarrak erakusten, oreinak nola, pieza on bat eskuratu nahian.

Nere inguruko alkarrizketa gehienak ez dira futbolari buruzkoak. Hain justu gehienak Errealaren eta Athletiken kamisetaz jantzita egon eta futbolari begira dauden arren! Etengabe objetiboez ari dira. Hau guapoa da, ze ondo ematen dion alkandora horrek, Athletiken kamisetarekin. Bere laguna ez zait gustatzen, preparatuegi dago. Ikusi al dezu errubia hori? Hor ez dago wonder Brarik, ipurdi hori berea da. Begira ari zait! Goazen pittin bat aurrerago, uste baino miopeago nago… Bultzaka ari zaizu, esaiozu zerbait, desiatzen dago eta…

Adi egotea besterik ez dago, eta irudimena pittin bat estutu, “ezkutuan” dagoen hori ikusteko.

- Bikote bat, bakoitza alde batera begira, bila, bila. Fidelitatea gauza gogorra da.
- Badakit itsusia naizela. Zertarako sufrimentua luzatu? Lehenbailehen mozkortzea onena.
- Batekin ez daukat nahikoa. Nere “quorum”a, hiru da, eta inola ere ez bakarka, hiruekin batera.
- Badakit neri begira zaudela, eta ezin zaitut begiratu, baina segi, segi ezazu horrela.
- Ordubete eman det preparatzen, eta zertarako? Nun dago?
- Azkenean norbait neri begira! Lastima, hain altua eta hain hortera izatea. Eta errealekoa!
- Zergaitik jun behar izan dezu komunera? Bakarrik nago, plastikoan bildutako nere botila honekin, buelta zaitez lehenbailehen! (babesgabe nago, ezer esaten badit ez det jakingo zer esan)
- Banua komunera. Badakit txupa beltz honekin, kulote zuri hauek izugarri ondo geratzen zaizkidala, ea zortea dagoen, eta ez dan gol-okasiorik suertatzen bidean nagoela…
- Sekula ez det eman futbolaz hainbeste denbora diskutitzen. Ea behingoz partidua bukatzen dan, errealeko zoragarri honi penaltiren bat edo beste sartzen uzteko.

Irabazlearentzako premioa

Grazia gehien egin zidana, hogeitamar bat urteko pajaro bat. Guapoa, bere buruarekin gustora dagoena.

Neri begira somatu det, baina klaro, ezin zan izan (gay-a balitz, eta neu guapoantxea, orduan bai, baina ez zan kasua). Nere aurrean zegoen neska ilekixkurrarekin ari zan, jakina Hari begira-begira, lehenengo zati guztian, eta bigarren zatian, saludatu ere egin dio. Bost minuturo saludatzen dio. Eta ukondo-dantza nere aurrean, eta irriparretxoak, eta feromona dantza, izugarria da.

Baina gizona ez dago denbora galtzeko. Eserita dagoen neska bati ere, zirika ari zaio. Eta aldamenean duen beste bati konbersazioa ematen dio, begiekin maitasuna egiten ari zaion bitartean.

________________

2011-04-23

Aste santu “pobreak”

IKEAren iragarkiak mundialak dira. Beste batzuk ahaztu gabe, azken kanpainarako erabili duten leloa ere, izugarri ona da:

“Ez da aberatsago gehien duena, gutxien behar duena baizik”

Eta ni, aurten, ondo gogoan hartu beharrean izan naiz, nere poltsikoak ez baitabiltz oso pozik. Ezin ba, ohi bezela, urruti xamarrera aldegin.

Gertuan, ba al dago ordea, ondo pasatzerik?

Egongo ez da ba.

Suitzaraino arrimatu gera gaur. Hala iruditu zait behintzat, hain ikusi det Urkuluko ingurua ondo zainduta. Eguraldiak ere laguntzen zuen, benetan zoragarri.






Umeak gurpilen gainean ipini eta... Guazen ba!










Txinaraino jun bagina bezela, berdin-berdin ;-)






____

2011-04-22

Globalizazioa

Atzo Eginoko Lezean izan ginen





Bidean, eskalatzaileak ikusi genituen bertako paretetan, - euskal tradizioarekin bete-betean bat datorren estanpa - eta lezera iritsita, bertako zuhaitz miragarriak ikusi, lezearen barrunbeetara begirada eraman, begiak itxi eta errekaren hotsarekin bat egin… Ezinbestean datorkizu gogora euskal mitologiako giro isil eta magikoa, gogora datorkizu hegaka Mari, leze barruan karraxika Tartalo…

Eta horren ordez, zer aurkituko, hantxe, lezearen atarian, beste zurrumurru bat, oso, oso bestelakoa.

Gazte musulman batzuk belauniko, Mahomari gur egiten.

Mundua aldatu egin dala, arraiua.

Baina ez guztiz aldatu ere, lamiak bai somatu bainituen errekaren bazter batean, hori bai, txokante xamarra, opereta moduko bat dantzatzen. Hauek ere bizi izan dutela, nunbait, nolabaiteko eboluzioa:





Badirudi ez direla lamiak, oinak ez baitituzte deformaturik, baina hori da ez zeratelako haien aldamenean egon zapatilak kentzen dituztenean.

____

2011-04-21

Jon Gotzonengandik Mourinhorengana

Oraintxe bukatu da Barca-Madrid partidua. Emozionantea, gozagarria, berealdikoa.

Ez naiz oso futbolzalea. Kasi, Gazteako Jon Gotzonengandik hurbilago nago, beste edozeinengandik baino.





Galdetu egin diote JonGotzoni, gaur goizean, irratsaioan, ea partidua ikusi behar al zuen:

Ez

“Ez” lehor bat, haizkoraz ebakitako bat. Esanez bezela bere lakonikotasunean “baina ez al zerate konturatzen futbolak egiten dizuen kalteaz, futbolzale ez danari egiten dion kalteaz, landaretza eta faunari, are ozono geruzari egiten dion kalteaz? Inguruko guztia xurgatzen du, ur gabe uzten du, munduko bidegabekeriak estaltzen ditu, pertsona alienatu eta buruestutzen du...”

Parre algara ederra atera dit goizeko zortzietan.

Baina...

Ezin zaizkio futbolari merezi dituen baino kulpa gehiago egotzi. Futbolak mesede ikaragarria ere egiten baitu.






Punseti irakurria diot berriki zati hau:

"Etniak garrantzi txikiagoa izan dezake, bati jarri dioten kamisetak baino: frogatu egin da, talde baten kamiseta jantzita daraman pertsonak, bere azalaren koloreak eragin lezakeen sentimentu arrazista ezabatzen duela, erabat."

Bai horixe. Gaurko bi taldeetako azal-kolore eta jatorri aberastasuna ikustea baino ez dago, horretaz jabetzeko. Zaleak, berdin aupatuko du bertako zuri ilehoria eta Togon jaiotako beltz hankaluzea.

Gora futbola!

Beste abantaila batzuk ere baditu: ohizko irabazleak umiltzen ditu. Ikasgai garrantzitsu bat ere gogorarazten du: harro azaltzen danak, bere ordaina jasotzen duela, beti.





Onen-onenak ere, lokatza ezagutuko du.

Eta txarragoa denari ere, aukera emango dio, onen-onena dan batek sekula ezagutuko ez duen gloria ezagutzeko.

Athleticek duela bi urteko kopa finala irabazi balu, Athletic zaleak oraindik gabarratik jetsi nahi gabe zeuden, Nerbioi ibaian gora eta behera.

Eta tira, luzatu gabe, eta ur sakonetan ibili gabe, futbolak odola mugiarazten dizula, eta azken minuturarte askotan, emozioa eskeintzen dizula... Nahiz eta futbola ez gustatu! Izan ere, zeinek ez du aurrean duen taldeetako bat bere faborito bihurtzen?

“Nere” taldeak galdu egin du gaur, baina tira, lo berdin egingo dedala.

Eta lo egiteaz ari gerala...





Mourinhorengatik pozten naiz. Ez naiz sekula oso adi egoten hitzegiten duenean, baina duela gutxi bota zuen esaldi batek, horrek bai erauzi zidan txalo-zaparrada bat, eta erabaki nuen, bere itxura harroaren atzean, jakituriaz betetako tipo bat dagoela:

Hau esan zuen:

“Nere loa sakratua da”

Bai jauna.

Gizon hau, irabazle izango da beti... Nahiz eta partidu guztiak galdu. Nere eredua ere bihurtu zan, esaldi horretatik aurrera. Nik ere nahi nuke egunen batean esan:

“Nere loa sakratua da”.

Momentuz, bastante ondo dominatzen det, - nere loa, alegia – baina ez det beharbezela garaitzea lortu, Mourinhok bezela.

Ea egunen batean.


_____________



2011-04-17

Makurtu gabeko zuhaitz lerdena

Gaur goizean, Amarauna irratsaioan, Xabier Leteren “Altzateko jaun” kanta ipini du Arantxa Artzak.

Esan ere egin du, ez dala maiz ipintzen dan kanta, Xabier Leteren hau. Neuk ere, nere bilduma pertsonalean, ez da aurre-aurrean nuen hoietako bat, eta pentsatu det nere artean, seguruasko letra arrotza zaidalako izango dala. Zer dio kanta honek?

Letraren esanahiari kasu egiten jarri naiz, eta hara nun, ulergaitz egin zaizkidan lerroen artean - Ez naiz aklaratu Altzateko jaunaren istorioaz, Pio Barojaren atea jo beharko det halako batean - oso ederra egin zaidan zati bat bai aurkitu dedan:

“Makurtu gabeko zuhaitz lerdena,
Desertuko haizeak lehortu ez zuen lorea.
Itsasoaren kolorea... Hor zaude zu.







Arratsaldean, Irrintzi dantza taldearen aurtengo jaialdian izan naiz. Eta kanta honekin akordatu naiz. Bi arrazoiengatik. Bata, nahikoa miresgarria dalako, mundua nundik nora dijoan ikusita, zuhaitz honek (dantza tradizionalak) lerden segitzea, makurtu gabe. Kantak berak beste zati batan dioen bezela, “Merkatarien aldamenera” erori gabe.

Eta bestea, argazki kamararekin esperimentuak egiten ibili naizelako, eta hauek atera zaizkidalako, erabat nahi gabe.

“Sorgindutako” argazkiak.






“Larrun gainean sorginen dantzak
nabaitzen ditut arratsaldean
Lurrak badaki kontu hoien berri
Eta hor dago, isil-isilik. “


____


Zaharrak bereziki hunkitzen dira holako jaialdietan. Ez bilobak oholtza gainean ikusteagatik bakarrik, bestela ere bai.

Eta ni, gaur, zahar baten modura hunkitu naiz.

Eta ez da zahartzen ari naizelako, baizik eta jaialdia, ossso ederra iruditu zaidalako.

(oholtza gainean nere bi satelite zeudela aparte utzita, baaai ;-)


__________


2011-04-16

Tabakoa, hiru soslai

Kolore kolorea


- Atera al dituzte argazkidun paketeak? Ala oraindik ez?


Tabako pakete bat hartu du esku artean. Argazkian bi birika azaltzen dira, tamainaz eta itxuraz berdin xamarrak, mediku ez dan edozeinentzako behintzat. Alde nabarmen bat bien artean: Kolorea. Bata zuria ageri da, betza bestea. Ei! Zertarako hainbeste esplikazio, argazkia hemen daukat eta.





Galdetzaileak, ezagutzen ez dedan emakumeak, jatorra dirudi oso, eta konplizitate pixkat irabazi nahi izan det berarekin.

- Bildurtu egin nahi zaituztete erretzaileak, baina… Zer erakusten du ba argazki honek? Bata bestea baino beltzago dagoela. Eta? Begira Afrikan zenbat beltz dagoen, eta osasuntsuak dirudite.


Gustoa


Konplizitate bila, bigarren urratsa:


- Edonola ere, lasai egon zaitezke, datorren urterako tabakoa uzteko txertoa ateratzekotan dira. Hala ere… Esan omen dute, txertoa hartzen duenak, gauza bakarra ez duela jasoko tabakotik: gustoa, plazerra. Eta, nik ez det esaten tabakoa txarra ez danik, baina txar-txarra ere ez da, gustoa eta plazerra, gauza on eta mesedegarri askoak, bai ematen baititu!

Eta berak erantzun, begiak erdi-itxiz, plazerez:

- Bai hoixe. Nik zigarro bat erretzean, horixe sentitzen det ba. Sekulako gustoa…

Eta hain modu sinesgarrian bota du esaldia, erretzen berehala hasteko tentazioa jarri zaidala.

(Daukan gusto nazkagarriarengatik ez balitz…)


Zeinek irabazi


Beste lagun batekin:

- Motel motel, tabakoa utzi dedan ezkero, gorputz guztiko mina daukat. Alde batetik hobeto sentitzen naiz, ondo hartzen det arnasa, gutxiago nekatzen naiz, apetito haundiagoa daukat, hobeto lo egiten det… Baina hori ere bai, mina alde guztietan!

Nere erantzuna:

- Ba hori… Zure gorputza izango da, hainbeste denboran eman diozun eta orain ukatzen diozun nikotina eske. Ez didazula nikotinarik eman nahi? Izurrai!!

Eta bere errematea:

- A, ba egotea asko du pentsatzen badu emango diodala! Jai dauka!!

....

Zein burugogorrago? Zeinek irabazi? Bai emozionantea.


____

2011-04-15

Xabier Gereñoren entresaka txiki bat




Xabier Gereñori 81 urte zituenean egin zioten elkarrizketa hau, luzea da, baina zer erauzi ugari dauka. Irakurri dedanean, maiz marraztu zait irriparre bat, – han, nere moduko bat – pentsatu dedalako, edo bere argitasunarekin poztu naizelako.

Eta esan det nere kolkorako: hau gordetzera noa. Sorta txiki bat behintzat.

Berak idatzitakoak gorde ohi zituen moduan, paper zati txikietan, klip batez alkartuta:





Ilusioaren argia, beti piztuta



Goizetan idazten dut. Gero, arratsaldeetan, zuzentzen aritzen naiz, baina sekulan ez segituan. Beratzen uzten ditut egun batzuetan idatzitakoak. Ondo pasatzen det horrela.

Zigilu bilduma bat daukat, oso ona, posta bidez lortutakoa.

Bidaiatzen nuenean ohar ugari hartzen nuen, nobeletan txertatzeko.






Ikasteko, inoiz ez da berandu


Literarioki gazteleraz trebatzen ari naiz orain (81 urterekin!)







Bakarka, erosoago, zoriontsuago


Batzuetan taldeka egin behar dira gauzak, baina oso etsigarria zan neretzako, bilerak izugarri luzatzen baitziren, ordu asko galtzen genituen. Bakarka lanean sentitu naiz zoriontsuen.






Adi, beti adi.


Bizitzan adi egonez, sekulako jakituriaren jabe egiten zera.






Egia errenta beti


Nere akatsez garaiz ez konturatu izana, pena horixe daukat, ez bainintzen hain luzaroan galduta ibiliko, ibili naizen bezala.

Egia bilatzeko grina daukat, izan ere, gezurra oso oinarri txarra da bizitzan aurrera egiteko.






Bakardadean, lotsarik ez


Ohe gainean etzateko ohitura daukat, eta ahoskatze ariketak egiten ditut. Gai bat ateratzen det, eta gogoetan hasten naiz, boz goraz. Bakarrik nagoenez, ez det lotsarik sentitzen.


(Goian esandakoa. Guztiz nere - eta blogari askoren - antzera. Etxeko intimitateak mirariak egiten ditu)


_____



Begorekin (bere emaztearekin) bego. Gero arte Xabier, eta eskerrik asko.


_____



________

2011-04-14

Ongizatea

"Kajoian" gordetzeko moduko bi:



"Independentismo atomikoa" izenburu duen artikuluan, zati hau:

"Japoniako krisi nuklearrak eta krisi ekonomikoak oro har ataka estuan jarri gaituzte, latza baita erabaki behar izatea zer maite dugun gehiago, gure labadora, plater garbigailua, xurgagailua -euskaldun zintzook hala esan behar omen diogu aspiradoreari- telebista, bideoa, musika katea, ordenagailu finkoa, ordenagailu eramangarria, sakelako telefonoa eta gainontzeko tramankulu energia xahutzaile guztiak, ala gure burua."


Eta Anjel Lertxundiren beste hau:

"Ongizatearen gizarteaz ari ginelarik, ez ginen ohartzen bizitza materialari deitzen geniola ongizatea. Ongizatea neurtzeko parametro guztiak materialak ziren: etxea, diru-sarrerak, lanaren nolakoa, bestelako baliabide naturalak… Eta bide horretatik, ez zegoen beste tunelik: ongizatea eta zoriona gauza bera balira bezala pentsarazten duen tunela, ulertu beharrean ongizatea, izatekotan, zoriona lortzeko baliabide bat dela, eta ez alderantziz."

Korrikan, patinetan




Korrika, gaur goizean pasatzen zan nere herritik, ZORTZIRAK LAURDEN GUTXITAN. Esan nahi zuena atzo, hurrengo egunean, hau da, gaur, goizeko zazpietan esnatu beharko nuela; zertarako eta, korrika egiteko, nere hezurdurak bereziki gogoko ez duen ariketa bortitza.

Baina nere azpikontzientea, ni neroni baino espabilatuagoa da, eta ideia bat eman dit, hor, goizeko sei t’erdiak aldera:

- Eta patinetan?

Nere hezurrak, baietz. Aupa!

Semearen hezurdura ere bat etorri da. Esnatu dedanean, poz-pozik jaiki da, gosaldu du Cola-caoa, jantzi ditu patinak eta kaskoa, eta hor abiatu gera biok, pozarren, Korrikaren ibilbidera.

Gaurko momentua jasotzeko, duela hilabete batzuk erosi nuen kamara txarra, amorragarria, markaren dizdira hutsagatik erosi nuena, marka honek, NIKONek, huts egingo ez zidalakoan: NIKON S203 (Ez erosi kamara hau sekula. Ezta bigarren eskukoa, ezta prezio laurdenean ere!)

Edonola ere, bideoa grabatzen du, eta zeu Korrikan parte hartu ezinda geratu bazera, malkoz eta negarrez, gustatuko zaizu. Zer sentitzen da Korrikaren barrenean?

Eta inoiz lurrikara bat bizi izan ez badezu eta zer dan jakin nahi badezu ere bai, gustatuko zaizu.

Barruan, gaurko Korrikako giroa Zumarraga-Urretxun: jende mordoxka, neska guapa irripartsuak, neska guapa irripartsuak ikustean bozina jotzen duten tren gidariak, gazte jende ugari, zahar jende ez hain ugari (esandakoa, hezurdura arazoak), eta tira, antzerako parezido bizi-pozgarriak.

Korrika baino gauza polit eta zirraragarriagorik, ba al da ba?


Min bat jun, beste bat etorri

Egun batzuk eman ditut bizkarreko minez.

Bizkarreko mina eta biok aspaldiko lagunak gera; harreman guztietan bezela, hurbiltasun eta hoztasun bolarak ezagutu ditugu. Baina min klase hau, toki jakin horretan, alde batean, hor behean, eskubian, hori berria zan.

Zergaitik zatoz? Nundik zatoz? Zeinek bidali zaitu? Beste zerbaiten sintoma zera, ala bakarrik zatoz? Zergaitik ni? Zergaitik orain?

Egin gabe egiten diren ohizko galderak.

Egun asko pasa dira, eta minak hor iraun du... Atzo arte…. Halako batean, harrapatu egin dedan arte.

Bapatean, banekien nundik zetorren. Banekien ez zala beste zerbaiten sintoma. Banekien zergaitik orain.

Burukoa (almohada, alegia) tolestuta nuela loak hartzeko kapritxoa jarri zitzaidan duela egun batzuk. Postura horrek bizkarra behartzen zidan. Loak hartzeko garaian ez zidan molestatzen, baina ordu batzuk postura berean, horrek bai.

Burukoa beharbezela ipini, eta gaur goizean batere minik gabe esnatu naiz. Mundial.

Erantzuna erreza zan. Begi-bistakoa. Eta hala ere, ez nuen ikusten. Konturatu ez banintz, auskalo noiz arte egongo nintzen min horren konpainian.

Min hori jun da, eta beste min bat etorri da: jakin-mina.

Jakinmina, zenbat gauza ote dauden nere bizitzan, bista-bistakoak diren arren, ikusten ez ditudanak... Eta mina ekartzen didatenak.



___________

2011-04-13

Zirrara, goizeko hiruretan





Atzo Felix Linaresek zera iragarri zuen, “El Ilusionista” filmak ezusteko bukaera zuela; eta ezusteko bukaerak ez direnez askotan ematen zineman, sinistu egin nahi izan nion, eta sofaren besoetara amildu nintzen, pelikula ikusteko.

Adi-adi egon nintzen bukaera arte, baina adi-adi dagoen atezainari hankapetik gol bat sartzen diotenean bezela, ni ere, deskuido batean, lo geratu nintzen. Eta film honen bukaera ezagutu gabe geratu nintzen.

Ez okurritu bukaera kontatzea, mesedez. Egunen batean ezagutuko det, ez dago presarik. Ordurarteko irrikak, susmoa daukat, film honen bukaerak baino gehiago bete nazake.

___________


Esnatu ondoren, amesgaiztoa. Filma bukatu ondoren jasotzeko asmoa nuen sukaldeak jaso gabe segitzen zuen.

Nagiak atera, begiak igurtzi, hankak luzatu, eta goazen.

Sukaldeko telebista martxan jarri nuen. Beste filma bat. Emakume ilekixkur eder bat, gizonezko eder bat, ezinezko maitasun bat…

Ontzigarbigailuak, erratzak, sukaldeko trapuak eta abarrekoek, bereziki mailatzen dute film bat fundamentuz ikusteak eskatzen duen arreta, eta halaxe, estropuzka, filmaren bukaeraraino iritsi nintzen.

Filmaren bukaeran, esaldi bat, idatzita:

“bi plazer konparaezin daude bizitzan: bata, irabaztea da. Bestea, galtzea”

Zirrara batek zeharkatu zuen nere bizkarrezurra.

Zirrara, esaldiaren ederrarengatik.

Zeinen ahotik atera zan, aspaldiko ezagun bat, Agustina Otero, emakume miragarria.


(Zergaitik ederra? Beste batean. Felix Linaresen teknika: jendea erdizka utzi, irrikaren “sofan” murgil dadin, bukaera on baten esperantzan)


_________

2011-04-08

Batzuen amorrazioa, besteen poza

Gezurra dirudi kakanarro horrek, eta bere antzekoek ,gure ume eta gaztetxoengan halako eragina izatea, baina izan, badu, bistan danez.

Lauhankako errukarri hoiek sentituko duten amorrazioa, ipintzen dietenean, eta bihankako askok berriz, eramateko desiatzen.





Lo dagoela, guraizeak hartu eta kopeta libre uzten badiot, inoiz barkatuko dit? / Mendeku hartuta, lo nagoela neri triskantzaren bat egingo dit?

Dagoen horretan uztea onena...

Ilea begien paretik kentzeko burua astintzen duen bakoitzean, ideiak ordenatuko al zaizkio sikiera!

P.D. 1: Bai, nola ez ba. Inbidia pixka bat ere ematen dit ;-)
P.D. 2: Iñaki Olideni galdetu behar edonola ere, bere idiak (Txikito eta Kastaño) Justin Bieber zaleak diren.

_____

2011-04-07

Mendia eta ni









Energia aurrezteko modu eraginkor-eraginkorra

Gauza jakina da, kontukorrentea lodi daukanari, asko-asko kostatzen zaiola piztuta geratu den argia itzaltzeko, sofatik altxatzea.

Energia xahutzen badegu, xahutzeko aukera daukagulako da. Luxuan bizi gera.

Umeek ez daukate perzepzio hori. Besterik gabe, uste dute, dirua kutxazain automatikoetan jaiotzen dala, eta haiek ere, ez dute sofatik altxatzeko intentziorik inoiz erakusten.

Nere umek bereziki.

Kontua da, azkenaldi honetan, ez gizarte-ardura eta kontzientzia arrazoiengatik bakarrik, gastuak ere ugaritu egin direlako gurean izugarri, erabaki irmoak hartzeko garaia etorri zala.

Etxeko argiak itzaltzen hasteko, argi-indarraren faktura apaltzen hasteko garaia.

Erronka zitala. Nundik, zeinekin hasi? Energia gehien xahutzen dutenekin, noski:

- Ea. Dekretu berria. Argia piztuta alper-alperrik uzten dezuen bakoitzean, berdin dit zeinek uzten duen, HIRUROK jetsi beharko dezue atariraino. Tinbrea jo, eta eskilaretan gora etxeraino igo. Eskilaretan gora gero, ez det inor igogailuan igotzen ikusi nahi.

LAU PISU.

88 eskilara-maila eskilara-maila asko dira.

Azken asteotan ezagutu ditugu, hasieran batipat, hamaika purrustada, hamaika keja, hamaila bultzada, biolentzia zantzuren bat, derrigorrezko katxondeoa, pikareska saio ugari...

Baina azkenean, etorri dira etorri, emaitzak. Inori ez zaio okurritzen argi bat piztuta uztea. Eta Argi-indarraren faktura iritsi da!

Sinistezina. Martxoko zutabea, abuztukoa baino motzagoa!!!!!!






(Ez ditut sekula fakturak zehatz-mehatz irakurtzen, beharbada egongo da beste arrazoiren bat kontsumoa hain txikia izateko, baina hala eta guztiz ere, grafiko honek ematen duen poza!

Hasierako zutabeak ez du kontatzen. Energia konpainia batzuk zenbait errezibo batera pasatzeko ohitura bidegabea dute)

Zeuenean ere egin aproba! Kirola eta energia aurreztea, uztargarri, eta bihotz-pozgarri!!

____

2011-04-06

Uda gertuan da

Abdominalak egiteko sistemarik onena aurkitu det sarean, eta asko bilatu det gero.



Atzo probatu nuen 8 minutuko sistema hau, eta tira, hiru minutu jarraian egiteko gauza izan nintzen. Ea urtea bukatu baino lehen 5 minutu egitera iristen naizen. (zaila, baño...)

________

Haurrak ondo hezitzeko sekretua zein dan

Guraso guztion kezka da, gai izango ote geran gure seme-alabei ondo erakusteko. Bide onetik jungo al dira, ez al dira okertuko; zentzuzkoak eta indartsuak izango al dira haunditan...

Frakasoaren itzala, haundiagoa edo txikiagoa, beti hor dago. Aperrik izango dira damuak, aukera guztiak galdutakoan. Ez seme-alabarengatik bakarrik, baita norberarengatik ere, ez baitago aita edo ama batentzako sufrimentu txarragorik, bere semea, bere alaba, galduta, sufritzen ikustea baino.

Zein eredu erakutsi? Zer erakutsi? Noraino aplikatu disziplina? Noraino babestu? Umea bideratu, noruntz? Askatasuna eman, ze punturaino?

Azken uzta honetako gogoeta bat daukat, nahi duenarentzako. Hilabete batzuk baditu, eta ez da batere aldatu siesta baten hondarretik jaso nuenetik. Fundamentu zatiren bat izango du.

Ondo ari geran ala ez, neurriz ari geran, asmatzen ari ote geran... Ez estutu. Gaizki ari bagera ere, ez dio gehiegi inportik. Baina zaindu gauza bat, beste guztien gainetik: izan zoriontsu.

Umeak, gazteak, ereduak behar ditu, eta aita-ama zoriontsu baten irudia gaindituko duenik, mundu honetan ez dago. Zure berdina izan nahiko du, ez du izango helburu hoberik.

Bai, klaro, formula aber zein dan. Zoriontsu izatea erreza balitz...

Saiatu, demonio!


______

2011-04-05

Iparragirrek gogoko izango ez zuen ardoa

Bitxia da bizio batzuk nigan egiten duten ibilbidea. Esate baterako, zerbeza lehenengo aldiz probatu nuenean, umetan, munduko edaririk txarrena iruditu zitzaidan. Urteak eta urteak pasa nituen zerbezari txisparik aurkitu ezinean, eta nik ba al dakit zergaitik edo nola, halako batez zaletu egin nintzan; eta gaur da eguna, kaña batek pintxo batek zahar-etxe baten inaugurazioan adina irauten duela nere basoaren barrenean.

Kafearekin ere, halatsu. Aspaldi, nahikoa zan kafe motx bati txurrut labur bat egitea, goizeko bostetan sapaiari begira pinturaren tonalidadeak atzematen egoteko. Duela urte batzutatik hona, ordea, ez daukat gogoan aldaketa zehazki noiz etorri zan, egunean litro bat kafe hartzeko gai naiz orain; hanka bat ohe barruan sartu orduko, bestea kanpoan geratzen zait, lo seko.

Ardoa izan da “etxeratzen” azkena. Beti iruditu zait garratza, bortitza, botika fuerte baten antzekoa. Ba zeozer aldatu da nigan egunotan. Egunero, bi baxoerdi bai hartzen ditut, bai bazkari garaian, bai afari garaian, eta “hegan” egiten det pixkat. Erlatibizatu egiten ditut munduko arazoak, umeen zarata ez da hain zarata, eta sentsibilitatea, sentsibleago daukat. Dana da ederragoa alkohola zainetatik desitsatsi bitartean.


_____



Gaur Iparragirrerekin akordatu naiz, parean nuen ardo botilari begira. Ez bere kanta harengatik bakarrik…

“Biba Rioja, biba Naparra,
Arkume onaren iztarra,
Hemen guztiok, anaiak gera,
Bete dezagun pitxarra!”

Baizik eta beste xehetasun bategatik.

Iparragirrek ez zuen batere gogoko izango ardo hau.

Botoiaren gainean egin Klik.


derecha







Bardoa, arlotea, poeta, artista… Lan egin zalea ez behintzat ;-)


________

2011-04-04

Berdinik ez

Liz Taylor biluzik ageri dan argazki bat famatu dute egunotan. Ezin ukatu ederra danik, baina beste milaka eta milaka artean, berdina.

Zeinek berdindu ordea, haren begiak?

Konparazion konparando

Denbora pasatzeko toki on bat: zenbait udalen aurrekontuak, datu nagusienak. Eta konparagailu bat ere badakar.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsetik, Grand Theft Autora

Aurrekoan dilema galantak hartu ninduen nere etxeko egongelan, bertan bilduta zegoen publiko talde potolo baten aurrean.

Jar zaitezte nere tokian:

Semearen urtebetetzea. Dozena bat gonbidatu, metro ta laurden eskasekoak. Jan dituzte sukaldean jan beharrekoak, triskisak eta sanwitxak, eta han jun dira danak, zuzen-zuzen, etxeko bi sofak okupatzera. Aurrean zer?

Umeak osabari eskatutako moda-modako bideojokoa:

Grand Theft Auto.



(Aita arduragabea ni, osabak umeari ze bideojoko ekarri dion, ikusi ere ez, interesatu ere ez. Umea txoratzen dagoela eta, pozik.

Goizean iloba egon zan ordea, eta galdera bota zidan, ea ba al nekien joko hori 18 urtez gorakoentzakoa zala.

- “Bai zera” -)

….

Hogeitalau begi telebistari begira. Semeak dauka momentu honetan mandoa: matoi itxurako morroia darabil hona eta hara. Halako batez, semeak – morroiak -, kotxe baten gidaria kotxe barrenetik ateratzen du bortizki, eta lurrera botatzen du.

- Autoan sartzen da eta abiada hartzen du.
- Espaloian sartzen da eta bi emakume aurretik eramaten ditu. Oihuak eta odola.
- Kotxetik ateratzen da, eta bazooka bat hartzen du.
- Booom!! Martxan zijoan kotxe bat lehertzen du. Eztanda. Oihuak eta odola…

(Jokoa ondo eginda dago alajaina. Hori da egiazko itxura, hori detailea)

Izutu egin naiz, eta akordatu naiz bapatean, neu, momentu hartan, hamabi txiki hoien behin-behineko zaindari eta arduraduna naizela.

- Baina ze joku da hau??

(Nere aurpegiaren deskribapena falta da: kajerotik dirua atera berritan kartera lapurtu dioen batena)

- Aber aber aber… Zuetako zenbaitek dauka joku hau?

Sei esku gora. (Sei!)

- Eta zuek – altxatu ez dutenei begira - , ezagutzen dezue joku hau?

- Hombre!

- Baina ez daukazue?

- Neri gurasoek ez didate uzten! Neri ere ez! Ya, neri ere ez!

- Se akabó!. Bukatu da bideojokua.

Nere dilema:

Danak hain adi eta “gustora” daudela, jokua DEBEKATZEN badiet, zein izango da lortuko dedan ondorioa? Umeek estimatu egingo dute nere haiekiko ardura, eta eskerroneko, joku hori ez dala egokia ulertu eta betirako baztertuko dute? Ala… SEKULAKO IRRIKA piztuko zaie jokuarekiko????

- Bueno, ez, ez… Ibili zaitezte, baina pixkatean bakarrik e? Gero danak kalera…



Sukaldera abiatu naiz, zalantzaz beteta, umeak jolasteko txanda-eske dabiltzala. Ondo egin det? Ume hauen gurasoek demanda egingo didate? Salaketa jarriko didate arduragabe hutsa izateagatik?

Nere zalantzekin sukaldean nagoela, han nun entzuten dedan bapatean, egongelatik datorren ume-ahots zerutiar bat:

- PUTO VAGABUNDO!

(kalean dabilen pertsonaia batek traba egin dio nunbait, mandoa daukanari, auskalo zertarako)

Suak hartu nau, eta berriz ere, egongelan sokamuturrako zezena bezela sartu, x-box-a itzali, eta bigarren aldiz umeak kalera bidaltzekotan egon naiz. Baina azken momentuan berriz ere, hotz jokatu det:

“Berriz “puto vagabundo” inori esaten entzuten badiot, konponduta zaudete! Aitu?

Eta sukaldean sartu naiz berriz, nere dilema-bola potoloa eztarrian lodi-lodi dedala.

…..

Hamar minuturen ondoren, kalera bidali ditut, ezer debekatu gabe, eguraldi ona egiten zuelako aitzakia ipinita.


Arnasa berreskuratu det.


________


Gauean, nere dilema oraindik eztarrian, semearekin jarri naiz jolasten.

- Begira aita, honekin fusilarekin apuntatzen dezu, eta honekin jendea hiltzen dezu.

- Jendea hiltzen dezula? Nola jendea hiltzen dezula? Gaiztoak ala?

- Gaiztoak? Ez, edozein.



Morroia anbulategi baten barrenera bideratu det, eta medikuaren txandaren zain zeuden bi lagunen gainean ipini det mira. PUM, PUM. Biak akabatu ditut…



Izutu egin naiz.

- Seme, joku hau astakeria hutsa da. Ez umeentzako bakarrik, edozeinentzako da astakeria. Pentsatu egin behar det jolasten uzten dizudan. Hitzegingo degu.


_________


Nere semeak 10 urte ditu. Oraindik Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kontzertuetara juteko garaian dago.

Burura, Euzkitzek haiei buruz idatzitakoa:

“Kantu zoragarriak, istorio landuak, gizarte eta elkartasun eredu aurrerakoi eta egokiak, giza-balio garrantzitsuak… Hori guztia eta gehiago jasotzen dugu Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi bakoitzean. Euskal Irria lurralde zabal eta erakargarria izatea lortu dute, eredu paregabea ezarri digute.”

Eta hara nun orain, nere semeak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots baino, edo hauekin batera, bazooka batekin New Yorken barrena jendea egurtzen – eta akatzen – duen morroi bat daukan egun guztia gogoan, zeharo engantxatuta baitago.

...

- Aita, baina nik bakarrik gaiztoak hiltzen ditut e?? –


______________

2011-04-03

Dirua bera baino kilikarriagoa

Fukushimako voragine guzti honetan, zenbait gauza betirako iltzatuta geratu zaizkit, eta hoien artean, zenbait fisikari nuklear jakitunen iritziak, ezbeharra gertatu berritan:

Mezu lasaigarriak bota zituztenak – gerora desagertu egingo zirenak - , hoiek ahaztu egingo zaizkit seguruasko, baina bildurtu nindutenak, nekez ezabatuko ditut burutik.

Batipat, bildurraren erdian ere, irriparrea atera zidatelako: gutxitan topatuko baitituzu telebista aurkezleak, eta gonbidatuak, mutu, zurbil, zer esan asmatu ezinik.

Diplomaziarik gabe, baselinarik gabe, gordin. Honek ez dauka erremediorik.

Bata, Julio Gutierrez izeneko bat, Hitlerren antza pittin bat duena. Izutu xamar ikusi nuen, bi egunetan lorik egin gabe egon balitz bezela. Beltz ipini zuen asuntoa. Antologikoa, ura botatzen jardun zuten helikopteroei eskeinia:

“hori sute bat botijo batekin itzaltzea bezela da”

Bestea, bere diagnostiko ilunaren erdian ere, lehenengoa baino animosoago ageri zana, hala ere despetxatu ikutu batekin, esanez bezela, “Ikusten? Ikusten?”, Antonio Ruiz Elvira izenekoa.

“Nos mienten todos, el negocio es mentir” dio gizon honek (bere burua salbuespen gisa azaldurik), eta neuk, bat egiten det neurri haundi batean bere baieztapen honekin… Baina bera ere barruan sarturik (badaezbadako buru-higiene arrazoiengatik, ez beste ezergaitik)…

Baina batak ez baitu bestea kentzen, asko gustatu zitzaidan aurrekoan diruzaleei buruz idatzi zuen bat: nik inoiz gauza bera pentsatu izan dedalako, seguruasko horregatik:

“Neuk dirua gustoko dedan arren, ez naiz gauza ulertzeko diruarekiko batzuk daukaten antsia. Neretzako dirua erreminta bat da, nahi dedan hura egiteko balio didana. Ez ditut gauza asko egin nahi, eta benetan nahi ditudanak egiteko, hoietarako ez da diru askorik behar.

Baina gauza asko nahi banitu ere, ez nuke dirutza askoren beharrik izango. Hiru janaldi baino ezin dira egin egunean, eta asko desiatuta ere, berdin dio errepublika bateko lehendakaria bazera ere, sexuaz egunean 24 ordu baino ezin dezu gozatu: egunak ez dauzka gehiago.

Batek yate bat izan dezake, eta hegazkin pribatu bat. Baina hori guztia mugatua da. Eta diruarekin lor daiteke, baina ez dituzu milaka miloi behar hoiek asetzeko. Miloi euro gutxi batzurekin nahikoa dezu imajina dezakezun luxu guzti hori izateko.

Diruarekiko antsia, beste gauza bat da: guri, gizaki hilkor arruntoi eskapatzen zaigun gauza bat. Donald ahatearen Gilito osabaren antsia. Diruarekiko antsia, zertarakorik gabe, helbururik gabe, diruarekiko bakarrik”


Egia… Eta hala ere, beharbada ez hain borobila (nere ustetan). Dirutza haundiak pilatzeko antsia duten askorentzat ere, dirutza bai baita erreminta; bai baitute helburu garbi bat, asmo haundiago bat, diruak baino ezin eman diena:

Zein da?

derecha


B O T E R E A

2011-04-02

Lehen lerroan

Txikitan gerrako pelikulen nahikoa zalea nintzen, (ez gerren aldekoa izateagatik, sortarazten zidaten ikaragatik gehiago), eta bazan bereziki harritzen ninduen gauza bat: frontean, lehen lerroan zihoazenak, ze esanekoak ziren.

Bazekiten hiltzera zijoazela zalantzarik gabe, edo ia zalantzarik gabe, baina hala ere bazijoazen.

Fukushiman ere, horretxek harritzen nau gehien. Klaro, zentrala itzali beharra dago. Suhiltzaileak, teknikariak behar dira… Baina zein dijoa, hor barrenera?

______


Energia nuklearraren aldekoak, energia honen arriskuak onargarri ikusi, eta hauek jartzeko erabakiak hartzen dituztenak, politikariak, enpresaburuak… Haiek ere ulertzen dute, noski, beharko direla "likidadoreak", norbaitek jun behar duela labe ondora, istripu bat izatekotan…

Baina zein dijoa?

Haietako inor ez behintzat.

Sinatu behar balute istripu bat izatekotan, buzoa jantzi eta lehen lerroan ibili beharra, orduan bai, energia nuklearraren bukaera.


_______



Garoñako zentrala lehertuko balitz, Bilbora ere deituko lukete? Derrigortuta leudeke, hemengo suhiltzaileak?


Dizdira urdin-horiska

Bere link bati esker ikasitako beste bat:

Zein dira zentralean lanean ari direnen arriskuak?

“Zentral nuklear bateko langileentzako, kritikotasun-istripu bat baino gauza latzagorik ez dago. Materiale fisionagarria bapateko kate-erreakzio batek hartzen du: dizdira urdin-horiska bat dario neutroizko erradiazio jarioari; inguruko langile guztiak hil ditzake bapateko jario honek, segundu erdi batean”

Best liars have...

Edu Lartzanguren...



Nere moduan dabil, Fukushiman gora eta behera. Eta bere Twiterrean, esaldi hauxe bota du:

"Best liars have trusty faces"

"Zeinek aurpegi zintzoena, hura gezurtirik onena", gutxi gora behera.


____

Hiru eguneko atzerapenez

Tiobibo batean jiraka zabiltzanean, zorabiatu egiten zera, baldin eta arreta puntu jakin batean ipintzen saiatzen ez bazera...

Ba, jun dan asteko ostegunean, horixe egin nuen: Urbileko zoramenean, hainbeste jende eta interes puntu artean, begirada eskilara mekanikoen goikaldean finkatu nuen, bertako jatetxe batean eserita nengoela; eta inspirazioak ikututako idazle bertutetsu izatera jolastu nintzen:

………

Ez dakit jolasak motibatuta izango zan, edo berak merezimendu guztiak irabazita, baina piztu egin nintzan, nola piztu eta tentetu gainera, eskilaretan gora azaldu zanean.

Harritu egin nintzen goitik behera, hura ikustean hartu ninduen pozaz. Urruti zegoen; nola eragin zituen nere zelulak hain modu bortitzean? Zer zuen?

Ibilera? Izan leike zati haundi bat. Begiak? Beste zati haundi bat. Oso ondo jantzita zijoan, grixez. Ile lisoa, melenatxoa… Eta pausua… Urduria ez dakit, bai behintzat presati xamarra…

Nere su horrek erakarri ote zuen, ala kasualitate hutsak, misterioa da, baina zuzen zuzen etorri zan ni eserita nengoen tokirantz…

Eta pasa zan nere aldamenetik…Ondo ondotik… Eta esango nuke, begiratu ez bazidan ere, ondo jabetu zala nere berekiko arreta miresleaz…

Etorri zan bidetik jun zan; atzetik ere ederra zan…

Baina tira, segituan desagertu zan, ohitura dan betiko tokira, gauzak betirako desagertzen diren eremu haundira.

...


Ordulaurdena ere ez zan pasa, nere begien parean atzera ipini zanean, Forumen. Orduan ere presati.

Atzetik ibili nintzaion, noski; ematen zuen pausu bakoitzeko gozamen mokadu bat irabaziz…



Bizikleta zuri baten gainean ipini zan. Bertako langileekin solastu zan, hau eta beste galdetu zien.

“Ez zaitu ezagutzen, eta antzeztea, hemen, gauza erreza da. Pasa zaitez bere ondotik. Ze ahots ote dauka? “

Geldi-geldi geratu nintzen bere atzean, berarengandik hamar bat metrora. Txaketa luzea behartuta zeukan silinaren azpian, asko nabarmentzen zitzaion emakume irudia…

Bere aldamenetik pasa nintzen… Begiratu nion… Begiratu zidan…

Eta gogoratu nintzen, bapatean, aspaldi moztua behar zuen nere ile ez-txukunaz, eta bere jazkera dotorearekin batere ondo ematen ez zuten nere praka bakeroez eta sudadera gorriaz; eta nere kirol-zapatilez, bere bota luzeekin batere ondo ematen ez zutenak, eta aurrera egin nuen, ahal nuen despistatu aurpegi zintzoena ipiniz.

Handik ere jun zan, oraingoan bai…

Ohitura dan betiko tokira, gauzak betirako desagertzen diren eremu haundira.

….

Ordulaurden beranduago.

Badago Zararen kanpokaldean, zutabe borobil baten inguruan josita dagoen aulki bat. Hantxe nengoen eserita, auskalo zertan pentsatzen.



Han!



Baina ze ibilera dotorea… Zer du, ez bada magia? Ez bat, eta ez bi, baizik eta hiru aldiz suertatu zait begien parean… Hau zortea nerea. Baina oraingoan bai, azkena da, badijoa. Merkatal zentruko ate zabaletik galtzera doa…

Agur ba… Eder hori…



Ez ba. Eseri egin da kanpoan. Eta poltsatik tabakoa atera du. Eta erretzen jarri da. Eta erretzen ere badaki alajaina, bai estilo polita.

Bere pausuaren abiadan erretzen du, presaz. Eta galdezka hasten da nere barrua, zein ote dan bere presaren arrazoia. Zein ote daukan zain hemendik orduerdira. Nagusi zital bat? Edo larruzko bota beltzak jazten dituen gizonezko apaina; edo pekaz betetako neskatxa ilegorria, arratsaldero zaindu eta matematikak erakusten dizkiona…

….

Altxatu da, eta nere pareko dendan sartu da. Erropa artean dabil…

Inor begira duenik ezin susmatuta…

Eta orduan jabetu naiz, bapatean:

Hau dek hau. Martxoak 24 a…

Hiru eguneko atzerapenarekin etorri dala aurten…

Udaberria.

_________

2011-04-01

Iritsi da

Badaezbadaere. Ni bezela, azkenaldi honetan hemen baino Japonian gehiago bizi zeraten hoientzako...

Nere balkoira behintzat, udaberria iritsi da.




Nahiz eta iritsi, teknikoki iritsi, jun dan ostegunean iritsi zan...

____

Abanikoa

Gezurra dirudi, baina halaxe da. Bi aste gehiago pasa dira, eta abanikoak hortxe dirau:

“Zenbat eta gehiago informatu, orduan eta harrituago nabil. Abanikoa oso zabala da: zientzilari eta jakitun batzuk diote ez dagoela zertan larritu, edo ia ia. Beste batzuk diote, kontua asko-asko oker daitekeela... “

Martxoaren 17an idatzi nuen hau, eta ez du indar pittin bat ere galdu, apirilaren lehenengo egunean.

Gauza bildurgarriak irakurtzen ditut hemen, lasaigarriak han.

Edonola ere, panorama ez da, hiru asteren ondoren, nik espero nuen hura; haizea aldakorrago ibiliko zala pentsatzen bainuen, hegoaldera ere joko zuela, miloika lagun bizi diren Tokyora lainoa eramanez… Baina ez ba. Nunbait, haizeak Fukushiman itsaso aldera jotzeko joera du.

Eskerrak!

Eskerrak?

Julio Gutierrez maiz jarraitu dedan adituetako bat da, hasieratik gauzak beltz ikusi zituena. Denborak arrazoia eman dio, eta hara, zer esan duen berriki:

“… Análogamente, la contaminación del océano dependerá de cuánto se disperse la nube radiactiva sobre el agua, antes de caer, como lo hacen las cenizas de un incendio forestal. Habrá especies más afectadas que otras, dependerá de si son propias de un lugar o simplemente van de paso. Algunas, que migran largas distancias, contaminaran, a su vez, a sus depredadores a miles de kilómetros de distancia. El grado de contaminación real será imposible determinarlo hasta que se analicen capturas en diferentes partes del océano pacífico, al menos.”


Maritxu arraindegia
(Geiger irakurgailuduna)
Lasai erosi zure makailua.

_____


Baina esandakoa, bildurtzeko adina lasaitzeko, badegula informazio nahikoa:


“…Teniendo en cuenta el dato anterior y la distancia a que se encuentra Norteamérica es prácticamente imposible que se contaminen los productos agrícolas o ganaderos, tendrían que darse muchas casualidades como para que unos vientos fortísimos laminares y muy homogéneos en tiempo y espacio se dieran cita para llevar toda un nube al otro lado del Pacífico.

España se encuentra demasiado alejada como para que este accidente represente algún problema, según las experiencias anteriores, incluidas las explosiones nucleares experimentales. No obstante, con el tiempo, dependiendo de la meteorología, detectaremos un incremento de materiales radiactivos, pues los detectores son muy sensibles, pero sin que supongan riesgo para la salud.”


____