2011-05-30
Pipermina eta mikro-uhin labea
Inola ere egin behar ez dezuen bat. Edo, alderantziz! Egoera larri jakin batean (aitzakia bat erabiliz zuen etxea bisita desegoki-desatseginez despejatzeko premia bizia sentitzen dezuenean) sekulakoa dan gauza bat.
Sartu pipermin gorri ale txiki bat mikro uhin labean, hamar segunduz.
Etxeko leiho guztiak zabaldu beharko dituzue, itoko ez bazerate, eta ezin izango zerate bertan sartu ordulaurden batean. Hor ez dago arnas hartzerik! Izugarria benetan.
( Nik susto ederra hartu nuen, argi ibili gero, ez erabili metodo hau piperminak beste mundura eramango zaituzten segurantzarik gabe.)
Tentaldiari ezin eutsi, eta proba egiten badezue, ez gero neri konturik eskatu gero! Abisatuta zaudete!
___________
Hainbeste behar eta desio degun hura
Oso gauza zaila da ezartzea zer zaigun beharrezkoa. Ustez, oso gutxi da behar-beharrezko zaiguna, baina ez da egia. Osasun arazo larri bat badaukagu, adibidez, tratamentua, - denon artean ordaintzen deguna -, oso garesti ateratzen da. Eta diru hori ez da lortzen gutako bakoitza pixkabatekin biziz. Errezago BMWak eginez (BMWa, gure gizarte kontsumistaren ikono gisa hartuta).
Baina, heriotzatik, edo oinazetik libratzen gaituen gure bizi-maila airoso hau, tranpa hutsa ere bada. Izan ere, kenketa egitea derrigorrezkoa da. Zenbat ematen digun bai, baina zenbat kentzen digun ere ikusi behar da. BMWak egiteak - gure bizimodu presati eta esijenteak - gaisotu ere egiten baikaitu, eta ez neurri txikian.

Bideo hau ikusten badezue…
Ipuin hutsa irudituko zaizue beharbada, neri ere bai neurri batean, baina erreza izan daiteke aldi berean nolabaiteko lilura sentitzea, Carmelak bai baitirudi lortzen duela gutako askok hainbeste behar eta desio degun hura.
Lasai bizitzea.
____
( Twiterreko Garbiñe Larreari eskerronez, bere bi tuitek bultzatu bezela egin bainaute, aspalditik idazteko neukan hau idaztera. )

2011-05-27
2011-05-26
Teknologian berde oraindik?
Sustatun hauxe kargatu nuen aurrekoan.
Nahieran, “bazen garaia?”
Irakurtzeko perezaz bazaude, laburtu egingo dizut. Ez det ulertzen nolatan tardatu dan hainbeste telebista eta irratiko edukien itxurazko gordailu publiko bat egiten, teknikoki egitea, aspaldi (bost urte gutxienez bai) posible zanean.
Hori oso harrigarria egiten zaidan bezela, beste batzuk ere egiten zaizkit harrigarri. Esate baterako, nolatan oraindik, euskal telebista eta irrati saio batzuk, bizkarra ematen dioten beren produktuaren berri zuzenean emateko aukerari.
Zergaitik ez duten Twitter erabiltzen, ez dakit. Zentzua baduela, garbi dago. Adibide bat aipatzearren, oso gogoko ditudan batzuk, Maite Goñik, edo Juan Kruz Lakastak, bai erabiltzen dute horretarako, eta ez alperrik. Twitterrek txibatzen badit, egiten ari naizena utzita, irratia pizten det tuita jaso orduko.

Galdera da, zergaitik ez duten telebista edo irrati saio askok momentu horretan egiten ari direna, edo orduantxe egitera dijoazena publizitatzen. Gerora bai, ematen du audioen berri @euskadi_irratiak, edo @euskaltelebistak, baina zuzenean ez. Eta, ondoren zentzua badu emateak, aurretik emateak askozaz ere zentzu haundiagoa ez al du? Irratira edo telebistara jartzen danak, sofatik altxatzeko ahalegin titanikoa egin behar baitu. Edo bestela ere, erreza da konektatuta jarraitzea.
Ez da matxaka talde bat behar. Soilik, kazetari bat, eta 140 karaktere orduerdiro. Ez da asko, ezta?
Badu buru edo hankarik esaten ari naizenak, ala ez hanka ez buru nabil?
______

2011-05-25
Inspirazioa elikatzeko behar diren biak

Markos Zapiain Bob Dylanen zale haundia da. Eta sortzaileei oso ondo datorkiekeen informazio bat eman zuen atzo, Faktorian:
Abesti onak sortzeko, - pentsatzen det, edozer gauza sortzeko - Dylanen esanetan, bi gauza behar dira: bata, oinarri filosofiko sendoak. Eta bigarrena, askoz sinpleagoa, eta egingarriagoa: mugitzea.
Euskal sortzaileok. Utzi tuitak, feizbukak, blogak eta antzekoak. Itzali ordenagailua, eta atera ipurdia paseatzera.
Elikatu inspirazioa.
____
Ikusezina, ukiezina, usainezina
Galdera zan, zergaitik desagertu dan Fukushima hedabideetatik. Zergaitik ez dan lehen mailako albiste izan azken asteotan, duela bi hilabete bai izan zan bezela.

Euskadi Irratiko Faktorian, galdera horri erantzuna bilatzen saiatu ziren atzo goizean...
"Hedabideen logika", erantzun zuten bi adituek, Igor Peñalva, EHko Unibertsitateko injeniaritza irakasleak eta Iñaki Barcena, EHko unibertsitateko zientzia politikoetako irakasleak: albiste berriagoek zaharrak esaltzen dituzte. Baina galderaren mamiari ez zioten heldu modu zuzenean.
Galderaren zentzua, nere iritziz behintzat, garbia zan:
- Alajaina, ez al zan ba, Fukushimakoa, oso kontu larria? Egiguzue argi pixka bat, aditu ez geranontzat: bada, edo ez da oso larria, Fukushimarena?
Iñaki Barcenaren ustetan, bai, baina Igor Peñalvari kasu egiten badiogu, ez. Aztoratuta bazabiltza kontuarekin, entzun behin eta berriz elkarrizketa hau. Entzun Igor Peñalvari. Bai da larria, baina tira. Guretzat, inola ere ez, eta Japoniarrentzat – zentralaren ondo-ondoan bizi direnentzat ezik -, hoientzat ere ez, ez die eragingo kutsadurak. Ufala.
Igor Peñalvaren lasaitasunak, beste batzuen iritziarekin egiten du talka, ordea, modu bortitzean. Lurrikara gertatu zanetik bazter guztiak informazio egarriz arakatu dituen Pello Zubiriari kasu egiten badiogu, lasaitasuna transmititzen duten aditu askoren hitzak, “arinkeriaz” beterikoak dira. Arazoa, oso, oso larria da.
Pellok ematen dituen datuak behintzat, oso kezkagarriak dira. Oso ondo lotzen direnak gainera, mundu mailako hainbat albiste berrirekin. Esanguratsuenak, Japoniarren zentral nuklear batzuk isteko erabakia; edo alemaniarren azkena, 2022 urterako zentral nuklear guztiak, guzti-guztiak istekoa.
Alajaina, arriskua hain haundia ez bada, Peñalvaren esanetan, eta dagoen energia merkeena bada, nola leike herrialde batek holako erabaki bat hartzea? Ez da logikoa.
Kontua, oso labainkorra da ordea. Hain zuzen, Barcenak esaten zuen bezela, erradiaktibitatea oso alua dalako. Ikusezina, ukiezina, usainezina.
Eta okerrena dana: matematikak erabili ezin direlako. Ezin esan bi eta bi lau dira. Ezin jakin, modu zehatzez, ze neurritan egingo digun kalte. Hor dago koxkarik haundiena.
_________

2011-05-24
Hauteskunde emaitza negargarriak

_____
Bi plazer konparaezin bizitzan
(Batzuk futbolarekin, edo gizon-emakumeekin, edo bizioekin, edo kaloriekin, edo bestea izorratzeko moduarekin, edo… Halakoekin entretenitzen dira beren baitara biltzen direnean, eta ni halako enigmak argitzen ibiltzen naiz. Bakoitza bere zoroak bizi du)
"Bi plazer konparaezin daude bizitzan. Bata irabaztea da, bestea galtzea"
Agustina Oterok esan zuen.
Galtzea, plazer konparaezina? Noiztik?
Dana galdutakoan, bere edertasuna behera egiten hasi zan garai beretsuan, pentsio batean bakartu zan, eta han bizi izan zan, 97 urterekin hil zan arte, bere miresleengandik urrutian.
ENIGMAREN BI HARIAK
- Hain estimatua eta idolatratua izanik, zergaitik gorde zan halako batez pentsio batean, bakarturik? Zein izan zan arrazoia?
- Zer zan, galtzean zein irabaztean, neurri berean betetzen zuen hura?
Ba, bi galderentzako erantzun berbera:
Bere dibismoa.
Bere altxorrik haundiena, ez ziren bere ondasunak, ez bere edertasuna, ez bere historia, baizik eta besteek BERATAZ ZUTEN IRUDIA. Eta bakartu zanean, horixe egin zuen, hainbeste betetzen zuen irudi hori izoztu, munduak beti, bere onenean zegoen hura - gaztea-ederra-boteretsua- gogora zezan.
____
Kasinoan milaka miloi jokatzen imajinatzen det. Sekulako dirutzak irabaztean, danak euren traje eta soinekoetan kabitu ezinik, hura idolatratzen…
Baina modu beretsuan dana galtzean. Milaka miloi, jokaldi batean. Eta galtzean, denek ikusten dute pasiloan aurrera doala, atea zabaldu eta desagertzen, tente burua, barrua gustoz lehertzen, hauxe ari dala pentsatzen:

Asteak, honi zentzuren bat bilatzen.
________
Gogoratu, Otero ederra.

Galizian jaio zan, abere artean. Ederra eta talentuduna, fortuna baten jabe egin zan, bere garaiko agintarien oheak ezagutu ondoren (Belgikako Leopoldo, Alfonso XIII, Monacoko Alberto I, Nicolas II zar-a, Gillerno Kaiserra, Eduardo VII Galesko printzea… ).
Ez zion betirako iraun fortunak. Milaka miloi, kasinoetan jokatzen galdu zituen.

“orain ere miresten naute, nere ausardiagatik, eta beti izango naute gogoan”
________
Beraz, hori zan, - hala uste behintzat – betetzen zuen hura.
Hau zaputza.
Nik beste zentzu bat bilatzen bainion.
Bi plazer konparaezin, bai: bata, irabaztea. Zoriak nahi izan du zu aukeratua eta estimatua izatea, beste guztien artean.
Eta bestea, galtzea. Galtzen duenari zabaltzen baitzaio bapatean, - dana daukanaren betetasun geldoaren beste muturrean - bizitzaren hasieran jartzeko aukera.

Aukera kilikagarria. Abenturarena.
__________
2011-05-22
Pilulak nola irentsi

"Gauza politak" blogaren ganbara, ari da gauza politez betetzen-betetzen, eta azkena, gerezietan eskua sartzearen plazerra gogorarazi digu.
Aprobetxatu nahi dedana, pilulak eztarrian behera pasa ezin dituzuen errukarrioi, beharbada lagun diezazuekeen truko bat erakusteko.
Gereziak gustoko dituzue? Sartu lau gerezi ahoan, pilularekin batera, eta dena batera irentsi, hezur eta guzti. Miragarria da. Ur litro baten laguntzaz ere irentsi ezin dituen nik dakidan batek, horrela behintzat lortzen du.
Beste batek aldiz, zera egiten omen zuen, aspaldi: Lacasitos mordo bat sartu ahoan, pilularekin batera. Eta ez omen zion funtzionatzen! Lacasitosak bai, denak barrura, baina pilula mingainean, setati-setati.
____
Beste mugarri bat, hop!
Bizitzan pasa beharrekoak dira hainbat mugarri, eta gaur tokatu da bat pasatzea. Alaba zaharrena emakumetu egin zait, erabat. Berarekin eztabaidan, 50 urteko heldu askori somatzen ez diodan heldutasuna antzeman diot. Lehenengo aldiz.
Ironia garatu du, pikardia, eta arrazoitzeko gaitasuna. Moralari buruzko eztabaida batean, aurrea hartu dit momentu batzuetan, eta bere independentzia ozen aldarrikatu du. Lehenengo aldiz.
Lehenago ere pasa izan zait, ilobekin. Halako batez, egun batean, ez zaituzte behetik gora begiratzen, berdinetik berdinera baizik.
Sentipen arraroa da. Pena sentitzen dezu, bapatean maite zenuen umea ez dagoelako zure aurrean (bere xamurtasun guztiarekin); eta aldi berean poza, lehen ez zegoen heldu bat azaldu dalako (helduok ditugun abantaila guztiekin).
Zein dan indartsuago, poza, pena… Pozagatik ez gera kejatuko, noski, penarekin akordatzea errexena. Baina tira, gauzak atzean uzteak ere, bere abantaila haundiak ditu. Txarrak, ahaztu egiten dituzu, edo lausotu behinik-behin, eta onak berriz… Nostalgiaz begiratzen dituzu, eta halako kutsu ederrez jazten dira…
Ondo-ondo busti naiz gaur behintzat, nostalgiaz. Google Videok, bertan zeharo ahaztuta nituen bideoak Youtubera pasatzeko ultimatuma jo zidan aurrekoan, eta horretan aritu naiz gaur, bideo hauek ikusten, gozo-gozo.
Hona bat, adibiderako:

2011-05-21
Mimetismoan maisu
.
Zientzia.net webgunean aurkitutako perla bat. Intsektu hauek gai dira ingurunetik kamuflatzeko edo agresibitate handiagoa duen itxura egiteko. Harrigarria, hartzen dituzten formak. Eta hemen ni, George Clooneyren antza pixkat, pixka-pixkat hartu nahiean bakarrik, eta ezinean.

2011-05-20
Gizakia jaioberri bat da...
Stephen Hawking

Esan du, ez dagoela zerurik, maitagarrien ipuina dala paradisuaren, beste bizitza baten ustea.
Zuzen ote dabil?
Hummm...
Deskartes askozaz ere zentzudunagoa zan. Hark ezer ez zekiela zekien, eta Hawking-ek aldiz, zenbait gauzatan, ez dio zalantzari txirrikiturik uzten.
.
GAUZAK ASKOTAN EZ DIRA EMATEN DUTENA
Poesia hutsa, maitagarrien ipuinak, aurrekoan Redes saioan, fisika kuantikoan aditu den batek Eduard Punseti esandakoak.
(irakurri adi-adi, merezi du eta)
“Unibertsoaren eskalarik txikiena – fisika kuantikoaren legen araberakoa – ez dirudi inondik ere zentzuzkoa. Atomoaren azpiobjetuak, bi tokitan egon daitezke aldi berean; galaxia batean, bakoitza mutur batean egon daiteke, eta hala ere, biak informazio beraren jabe izan. Eta, fenomeno kuantiko bati begira egoteak berak, hauen portaera alda dezake erabat. Baina harrigarriena hauxe da: unibertsoa bera, ez litzateke ez materia, ez energia, baizik eta INFORMAZIOA.”
Harrapazak.
ZER DA ERREALITATEA?
“Nere hipotesia da, ERREALITATEA ez dutela materia edo energia unitateek sortzen, baizik eta INFORMAZIO UNITATEEK.”
Zer esan nahi duen, susmatzen hasi baino ez; imajinazioa borborka, geiser baten gisan. Eta susmo bat: ez bakarrik beste bizitza bat, baizik eta imajinatu ahala bizitza egon daitekeela!
Gizakia jaioberri bat da ezagutzaren unibertsoan.
(Ez naiz Stephen Hawking prezisamente, baina ze itxura oneko esaldiak erditzen ditudan)
Hala ere, bere teoriei funts pixkat aitortu, aitortu behar zaie. Begira gizona nola inspiratzen dan.

______________

Zeinek jan dion zeini
.
Itsasoak lurrari, ala lurrak itsasoari? Zeinek jan dio terrenua zeini?
Donostia lehen eta orain.
#Spanishrevolution evolution
Inork ez zuen espero tamainako fenomenoa. Hasi, danok ikusi degu nola hasi dan, eta misterio bat da edozeinentzako, noruntz zuzenduko dan...

Honuntz beharbada?

Esango nuke, baten batzuren belaunak hasi direla pittin bat dantzan...
(Iparraldeko lagunentzako itzulpena:
Felipe: #monarkiakanpora mundu mailako trending topic bihurtu da!
Sofía: #Zarzuelacamp bat sumatzen dut
Leticia: Zmmmur btt attra zzzzait, Arrrgghhh! )
____
2011-05-10
Aro digitalaren seme-alabak

Ez da bakarrik nere alabaren kontua izan. Bere ikaskide bati ere gauza bera gertatu zaio, beraz, "aro digitalari" egotzi behar errua.
Udalekuetan izena emateko inprimakia bete; ordainagiria, gizarte segurantzako fotokopia, eta bi argazki erantsi, dana kartazalean sartu, eta ala, alabari eman, korreoz bidal dezan.
Eta alabak, zer egingo eta, ez destinatzailerik ez helbiderik kartazalean idatzi gabe, buzoian sartu!
Handik hilabetera - gaur hain zuzen - telefonoz deitu antolatzaileei, erantzunik jaso ez degulako harrituta, eta haien erantzuna, ez dutela ezer jaso. Nola jasoko zuten ba!
Lehen besterik ez zegoen eta, gaur egun ordea, zenbat eskutitz bidaltzen ditugu? Guk, bakarren bat, eta gure txikiek, batere ez! Hala iruditzen zaie, destinatzailerik ipini gabe ere berdin dala, ez zigilurik, ez ezer. Korreosen zabalduko dituztela eskutitzak edo... Nik ba al dakit, zer pasatzen zaien burutik aro digitalaren gure seme-alabei??
Parre egiteko balio izan digu behintzat.
____
Internetek duen – zuen? - gauzarik onena
Bizitzan ez zait askotan gertatu, baina inoiz, lortu izan det konexio ikaragarri ona ezezagun batekin, ezagutu berritan. Denbora izan berriketan egiteko eta, somatu, oso denbora laburrean, bestea fidatzekoa dala, eta utzi diezaiokedala nere etxeko giltza lasai asko, ez duelako kajoi bat ere zabalduko. Betidaniko lagunak gerala, sentsazio atsegin harrigarri hori.
Interneten ere gertatu zait, behin baino gehiagotan. Somatu det, hariaren bestaldean, bestea fidatzeko modukoa dala, eta interneten izaerak berak, hasierako konfidantza hori sendotzen lagundu du: bestea aurrean ez izateak, eta berezko anbienteak (bakardadea, foko baten argi leuna, isiltasuna…) asko erraztu du lotsa eta kezka guztiak uxatzea, eta, libre, bestela beharbada esango ez nituzkeen batzuk lasaitasunez kontatzea.
Besteak ere, neurri haundi edo txikiagoan, jasotzen du konfidantza hori, eta itzuli egiten du. Plazer haundia da. Internetek duen gauzarik onena da.
Baina, bakarrik ote gaude benetan?
Pribatutasuna hauts dezaketen aukera guztien zerrenda haunditu baino ez da egin urteak aurrera egin ahala. Nahikoa da fede txar pixka bat izatea, eta ordu batzuk horretan ematea, inoren “etxean sartu eta kajoi guztiak irikitzeko”. Hala diote askok behintzat, eta inork esan gabe ere, hori egiteko erremita asko, edonoren eskura daudela, kontu jakina da.
Nahiz nere disko gogorrean deliturik ez dedan gordetzen, ez estatu kolpe diseinurik, ez Seichelles irletan konturik, ez harreman sexual zirraragarririk inorekin – bueno, ia inorekin ;-) kezkatu egiten nau inork nere konturik ezagutzea. Nere lagun batzuk neri kontatutakoa inork jakitea adina.
Internet, itxuraz oso segurua, praktikan zuloz betetako koladorea da. Hola sentitzen naiz aspaldi honetan behintzat, eta gero eta uzkurrago nabil, arrazoi horrexegatik.
Inork lehorrago antzeman banau, barka bekit. (eta nik kontatutakoak ondo-ondo gordetzeko faborea egingo al dit!)

2011-05-09
Xaguxahar maiteak

Ez dirudien arren, goiko xelebre hau xaguxahar bat da. Papua-Ginea berrian duela gutxi aurkitu zuten espezie bat. Guk ezagutzen ditugunak, askozaz ere bildurgarriagoak dira, gertutik ikusiz gero erabat bildurgarriak, baina uste baino baliotsuagoak zaizkigu.
Estatu Batuetan energia eolikoa indartzekotan omen dira. Ez dute aurreikusi ordea, animalia hauek traste hauekiko sentitzen duten erakarpen harrigarria.
Anton Uriartek ondo esplikatzen du eta, hari irakurtzea onena.
Co2: Aves y murciélagos
_____
Azaldu dira!

Thomisus Onustus: lorearen arabera kolorez aldatzen dan armiarma. Kamuflajearen erregina.
Horixe, teknika horixe aukeratu zuten nere betaurrekoek, ordenagailuaren atzekaldean ezkutatzeko, hiru egunez kolore bereko kableen artean, guztiz ikusezinak!
Aurkitu ditut!
Noiz eta... Urko Aristiren tuit hau jaso eta segituan, handik bost minutura.

Nunbait, Urkoren tuitek ahalmen paranormalak dituzte, edo “Estitxu” hitza entzuteak berak, nere zentzuak pizkortzen ditu modu miragarrian, hogei aldiz begiratutako tokian gauzak ikusteko ahalmena irabazteko neurrian!
Kasualitatea? Benetan ahalmen ezkutuak?
Edonola ere, hara nun aurkitu dedan, zure aldamenekoa – senarra-emaztea-neska-mutila-aita-ama-anaia-arreba-lankidea... – ZORIONTSU, BENETAN ZORIONTSU sentiarazteko modu bat.
Ezkutaiozu hiru egunez asko maite duen gauza bat. Erotu dadila gauza horren bila.Eta gero, etsipenak hartuta dagoenean, egin bedi miraria. Jarriozu begien parean.
Bai, pittin bat kabroi izatea, bada, baina ...Emaitzak espektakularrak dira. Ez neukan nik halako irriparre zabal bat... Noiztik!
Benetan, merezi du sufritzea.
;-)
______
2011-05-07
Reward, 100 euro
Duela oraintxe 54 ordu (eta 30 minutu), betaurrekoak desagertu zitzaizkidan. Ez kalean, baizik eta etxean.
Kendu nituen niki bat ipintzeko, eta handik hamar minutura, haiek hartzera jun nintzenean, ez zeuden.
Poltergeist.
Etxeko aplikeak ere desmontatu ditut haien bila. Guardia Zibilak ere ez luke hain bilatze-lan zorrotza egingo, erregistro batean.
Nere aldamenekoak ere mobilizatu ditut, ejerzitoa katastrofe batean nola. Haiek ere saiatu dira. Alper-alperrik.
Nun zaudete??
Bi pausu jarraian ez ditut egiten etxeko zokoren bat xehe-xehe miatu gabe. Amets ere egin det beraiekin.
Etsita nago. Eta, gauza paranormala dirudienez, soluzio paranormal bat erabiltzea erabaki det.

Bidentea zera? Irabazi 100 euro etxetik mugitu gabe. Konzentra zaitez, atera itzazu kartak, bola, tarota, kafe katilua… Nahi dezuna. Esaidazu nere betaurrekoak nun dauden, eta 100 euroko transferentzi bat egingo dizut.
Patxpitx@gmail.com

2011-05-05
Aral itsasoko "altxorrak"

Internetek zer duen...
Xaguxahar baten irudi bila nenbilela, nun bukatuko eta, Aral itsasoan. Desbideratu egin zituzten nunbait itsaso honi "jaten ematen zioten" ibaiak, eta iharturik, aspaldi hondoa jotako itsasontzi herdoilduak erakusten ditu.
Txundigarria!
____
Lorea Agirre
Nere etxean Berria zaharrak dantzan ibiltzen dira. Hemen bat, han beste bat...
Tarteka bati heltzen diot, eta zabaldu egiten det punteriarik egin gabe, tokatzen dan moduan, ea zerekin topo egiten dedan.
Gaur Lorea Agirrerekin egin det topo. Artikulu zoragarri honekin.

"Aktore baten bakarrizketa ikusi nuen udazken bukaeran. Bakarrizketa hasi aurretik, begiak itxi, arnasa sakon hartu, kokotsa goratu eta geldi-geldi geratu zen aktorea. Minutu bat, bi minutu, lau. Sei. Zaratak, soinuak eta begiradak entzuten. Errealitatetik fikziora sartu aurreko ariketa. Eten hau egin eta gero, beste leku batean sartuko gara, esan nahiko balu bezala. Izan badena, baina berez ez dena. Bi munduren arteko pasabidea. Eta ikuslea, isiltasunaren pisuaz jabetuta, ordura arte entzun gabeko soinuak entzuten hasten da, gero eta ozenago. Non dagoen jabetzen. Eta horixe izan zen, arauak eta konbentzioak kontrakoa badio ere, bakarrizketaren zatirik eder eta adierazkorrena: atariko isilunea.
Urteko azken kontzertuan ere isiltasunak zaratak bezain ozen hitz egin du. Ornitorrinko baten jantziz etorri ziren Maialen Lujanbio, Judith Montero eta Xabi Erkizia: bertso-hitza, konpas kanpoko saxo soinua, eta hots-zarata manipulatuak. Zati desberdinekin osatutako musika baten arnasaldia.
Eta horretan ere isiluneak. Tarteka. Luzeegiak, deserosoegiak, agian. Isilpe, musika, hitza edo ozentasuna. Zaratarik txikiena egiteko beldurrez, baina zaratarik txikienean babesa bilatu nahian. Eztula. Aulkiaren kirrinka. Joan badoan kotxe baten bozina totela. Ume baten negar urruna. Itzali den berogailuak utzi duen isiltasun burrunba. Begi kliska baten danbada. Lepoaren hezur kraka. Bi pentsamenduren arteko talka. Hazkura besoan. Jertsearen igurtzia. Esku baten ukitua. Irribarre baten dilinda urduria. Listua eztarritik behera marranta. Euli bat sikiera, tipula azaleko hegotxoen zarata. Arnasa. Ornitorrinko baten arnasaldia. Arnasaldi zaratatsua.
Zer da ornitorrinko hori. Adabakika eraikitako animalia zantar hori. Barrerik eragiten ez duen txiste txar hori. Aldarean santurik ez duen eliza hori. Eboluzioaren bidean ez batera ez bestera erabakirik hartu ezinik geratu den izaki amorfo hori. Edo, okerrago dena, bide bakar bat aukeratu nahi ez eta guztiak bateratzen, zatika bada ere, saiatu den piztia hori. Zein kategoriatan sailkatu ezin asmatu uzten zaituen hori. Zoologo, soziologo, antropologo, kazetari, historialari, filosofo, politikari, polizia, irakasle, mediku, epaile eta auzokoen amets gaizto hori. Ezinezkoak diren baldintzak gorputz batean biltzera ausartzen den deabru hori. Sailkapen guztiak hausten dituen ez-gutar hori. Itolarriak jotako saxo baten gisan arnasa hartzen duen hori. Hitzak jaten, hausnartzen, konpost bihurtzen, eta jaulkitzen dabilen hori.
Ornitorrinko bat galdera ikur bat da: nor, non eta nola. Zu. Zu zeu. Kezka, zalantza, duda, muda, guda, ardura. Eta zu zer zara ba? Zalantza zaku bat ez bada? Arauak ez betetzeak eta desberdin izateak sortzen duen beldurraren beldurrez, zeure burua sailkatzen, lerrotzen, lerratzen, taldetzen, gutartzen, besterentzen, berdintzen, normaltzen dabilen ornitorrinko kamuflatu bat baino?
Isiltasunak galdera handiak, garrantzirik gabeko galderak, egin ditzake, arauz eta konbentzioz kanpo sortzen denean."

2011-05-04
Adinean aurrera egin ahala...

"...Izan ere, adinean aurrera egin ahala, perbertsioak findu egiten ditugu, gaiztoago bihurtzen gara gauza batzuetarako. Denborarekin gauza agerikoekin bainoago gozatzen dugu ia oharkabean eman nahi zaizkigunekin. Gurutzegrama errazegiak ez zaizkigu laket izaten, adin batetik aurrera. Letra larritan idatzitako ahoberokeria agerikoen ehizan ibili baino, nahiago izaten dugu, askozaz ere, lerro artekoak harrapatu, oharkabean pasatzeko egiten diren horietakoak atzeman."
Alua Mundua! Zeharkako informazioaz.
____
Blogik politena
Aurrekoan euskal blogosferako blogik politenarekin topo egin nuen, ezustean harritxo honekin estropezu egin bainuen, Apa!
Gauza politak.
Xumeak ez du zertan ederra izan beharrik, baina xumea eta ederra, bi aldiz ederra da.
Ez da oso langilea, blog honen betetzailea, baina orain arte, ze gauza politak billdu dituen!
Esaterako, oso politak direla krokodiloak, oihanean edo ohe azpian; edo kafe usaia goizetan; edo galtzen jakitea; edo euria, edo...
Tira, hurrengoak, zeuek deskubritu.
Bat ezik! Neri gehien gustatu zaidana:
Mandarina usaina, atzamarretan: "ya has vuelto a fumar mandarinas", esaten omen zion lagun batek.

2011-05-03
Legazpin bueltaka
Mobil batekin, argirik gabe, eta hala ere, argazki txukunak ateratzen, gaur Legazpin. Bi hauekin bereziki gustora geratu naiz behintzat.

2011-05-02
Munilla Merchandising
Ez nuen berehala pentsatuko...

Gipuzkoako gotzai dan Jose Ignacio Munillari egindako alkarrizketa batek hainbeste beteko ninduenik, baina aurrekoan Euskadi Irratiko Faktorian Manu Etxezortuk egin zion alkarrizketa, ez zait berehalakoan ahaztuko.
Tira, ez zait ahaztuko, beste arrazoi batzuren artean, sarean dagoelako! Esku-eskura:
Baina, zer du ba, zer du ba? Patxi? Alkarrizketa horrek?
Bueno, alkarrizketan ez saiatu urrezko esklusibarik aurkitzen: teknikoki perfektua: Jone Larrañagak emandako informazio historikoa, borobila; eta Manuren galderak, zorrotzak, argi eragingarriak, eta ertzak aurkitzera bidaliak, ondo!
Baina, Munilla ez baita zezen plaza batera irtetzen dan betizu haixeburu bat. Munilla beteranoa baita horrelako plazetan, luze hitzegingo dizu; eramango du diskurtsoa berak nahi duen tokira; jantziko du komeni duen modura; eta aspertuko zaitu zuk fundamentuzko zatira iristerako, baldin eta fundamentuzko ezer esatera iristen bada…
….
ZERBAIT egon zan, ordea, alkarrizketa horretan, ni zeharo ZUT ipini ninduena, eta zeharo harrigarria egin zitzaidana; atejoka oraintxe Angelica Jolie gatz bila etorriko balitzait bezela.
Munilla, parrezka!
Munilla pozik, Munilla halako… Nola esan… Urduritasun nerabe batekin!
Berari buruz nuen, eta betidanik ikusi izan diodan irudi ILUN (negro sotana) horretatik hain urruti, hainnnnnnnn biziz betea gizona…
BUENO BUENO BUENO!
Zergaitik ote? Beharbada, 3,30 minututik aurrera datorren informazio “garrantzigabeko” horregatik?
(Entzun entzun, 3,30tik 4,05era bitarteko tartea )
BIEN BIEN BIEN, Jose Ignacio, beraz, autobusez Bartzelonara, eta gero handik Ferryz Erromara… 110 gazterekin!!
Alegría alegría!
Pozik egongo ez da ba! Zerikusi gutxi, honek, Fatimara bidean errosarioa errezatuz marmarrean eta eztulka dijoazen jubilatuz betetako autobusekin, susmo txiki bat daukat ;-)
Eta halako POZA eman dit, Munillaren fazeta berri honek, laguntzatxo bat eman nahi diodala.
Komunikazioaren mundua baita bizi gaituen hau, hori dio alkarrizketan, onartzen baitio berebiziko garrantzia…
Jose Ignacio: dohatsu izendatu berri dezuen Karol Wojtyła bezela, teknologia berrien munduan aitzindari, zeu ere, izan zaitez berritzaile, eta zabal ezazu mundu osoan zehar, luze bezain zabal, ZURE POZA!
Merchandising egoki batek lortuko ez duena!

Gure sukaldeetan garai batean San Pancraciok betetzen zuen tokia.... (nun ote daude? Ze larretan, gure sukalde guztiak esperantzaz betetzen zuten San Pancracio haiek?)
Zeuk bete dezaula!
Sukalde guztietan bat!
Ikastetxe guztietan! Bulego guztietan!
Triste dagoela giroa? Saka ezazue botoia!
Hemen botoirik ez eta, altabozak piztu, eta jarri xagua bere gainean!

Joxe Arregi berari ere gustatu zaiola!
Nik probatu det eta, zeuek ere probatu. Ikusiko dezue ikusiko, ze kutsagarria!
Munillaren (eta Batikanoaren) laguntzaz…
Gora biyotzak!! Zabal bedi zabal, Jainkoaren grazia!

Ezetz asmatu...
... Zer egin duen Tribunal Gorenak Bildurekin?
Xagua irudian ipini, eta erantzuna topatu.

2011-05-01
Subscrever:
Mensagens (Atom)