Internet bidez erositako gauzek badute
aparteko xarma bat. Argazki makina zaharrek zuten berbera. Ezin,
orain teknologia digitalarekin bezela, emaitza momentuan ikusi, zain
egon behar argazkiak dendara iritsi arte; zain egon behar mezularia etxera
etorri arte.
Kasu honetan gainera, irrika biderkatu egin da,
- bi-derkatu ez, hamabi-derkatu - argitaletxeak arazo bat izan
baitzuen eskatu nizkion hiru liburuetako bat lortzeko, eta ia bi aste
kostatu baitzaio nere eskaria etxera ekartzea...
Baina, azkenean bai, azkenean, hemen
da!
Erregalu paperarekin bildu nuen iritsi
bezain pronto, eta gordetako kajoitik atera, eta nere zapataren
ondoan ipini nuen atzo.
Zain nago orain, familia noiz esnatuko.
Ez dakit erregeek aurten ekarritakoa gustokoa izango dedan – hain naiz
petrala eta esijentea – Baina nik nere
buruarentzako erregeei "eskatutako" honekin, inolako zalantzarik ez.
Gustatu egingo zaidala, seguro!!
____




Hor najabik ni be, irakortzen.
ResponderEliminarGero blogian komentauko juat.
Inplakablia izango nok.
Inplakablia heu? Bai zera! Ez diat sinisten ;-)
ResponderEliminarHire kronikaren zain. Neuk ere botako diat nerea.
Aupa Oier!
Aita Barri Euskaldunen ohorezko lehendakaria da Gabiria, eta adi egongo naz zeuen komentario implakabliei. Aupa zuek!
ResponderEliminarAste honetan egin behar diot haginka, Patxilurra. Asteburu honetan nahikoa lan izan det, etxeko gailu teknologiko berriak (eta zahar batzuk kere bai) konfiguratzen eta ulertzen. Denok berdintsu gabiltza, ezta? ;-)
ResponderEliminarZuen inplakabilitateak ezagutzeko irrikaz nago. Eskerrik asko hiruroi!
ResponderEliminaraitapuntakoak ere ikusezinak izaten gara baina, ni behintzat gogoz, ogrosabelen filipikak eta traperoaren pitxiak irakurtzeko.
ResponderEliminarAitapuntakoak ikusezinak? Paga ematen dutenak ez behintzat !
ResponderEliminarJulen, nun zaude? Somatzen zaitut, baina ez zaitut ikusten ;-)
Niri paga polita eman dit ba, aitapuntako honek: "Sari x(u)me bat", alajaina!! Atzo irakurri nuen artikulu hori, Xabier, lagun batek bidalita.
ResponderEliminarPatxi: irakurri liburua, hortxe aurkituko nauzu erdi kukuka.