2012-01-05

Denbora ez dala hain azkar pasatzen


Aurrekoan, urtezahar egunean, kamara poltsikotik atera, eta artxiboetako argazkiak ikusiz, urtearen errepaso azkar bat egin nuen. Ez zan batere zehatza izan, baina bai oso lagungarria ia ahaztuta nituen momentu asko gogoratzeko garaian.


- Ze azkar pasatzen dan denbora! - Esaten degu maiz, eta egiaz, ez da horrela. Gogoratzen ditugun gauza guzti hoiek, danak batera momentuan gogoratzeko ezintasuna da gehiago. Patxada lagun, gertakizun bati tiraka hasten zeranean, horrek beste bat dakar, eta bigarren horrek hirugarren bat, eta hirugarren horrek... Halako batean esaten dezun arte: alajaina, ba ibili gera bai aurten, hara ta hona, eta gertatu zaigu gauza piloa.

Neu saltoka ibili naiz orain, ariketa horixe eginez, eta berreskuratu ditut momentu galdu batzuk, hementxe ipini nahi ditudanak.






















































2 comentários:

  1. Patxiiiii!!

    Zelako argazki polittak!! Batez be arboline eta hondartzaku!! Sinistu neuri negu amaittu bittartin behin baino gexauatan behatuko'tzetela euzkixan eta udin sensasiñoi zer dan akorda eraitteko.

    Batek esan ban ze (ez naz akordaten zeinek) denpori arin juten dala haintxuxen be gauza asko pasaten dizenin (eta onak dizenin), ixe ez balitxake pasako, oso astiro jungo litxakela. Asike ia aurtengo urtik be arin dun sensasiñoi emoten daben gustoko gauzak eitten gabizelako.

    Muso potolo-potolo bat eta urte barri on Helsinkitxik!!

    magali

    ResponderEliminar
  2. Joe, ze poza errege egun goizerako. Ordenagailua piztu, eta aiba! Helsinkitik opari bat!!

    Eguna hasteko modu hoberik!

    Oraintxe harrapatuko bazintut, zure inguruko izotz metro karratua baietz urtu! ;-)

    Urteberrion, Magali!

    ResponderEliminar