2012-01-10

Hitza bera baino garrantzitsuago


Nere ordenagailuak, tonto-tonto, bost urte egin ditu. Eta badirudi, bere azkenetan dagoela, aldiro-aldiro konortea galtzen duelako. Batzuetan hogei minutu egiten ditu bizirik, beste batzuetan berrogei, eta kapritxoak ematen dionean bakarrik, ordubete baino zeozer gehiago.

Baina hutsik egin gabe, pott! Itzaltzen da, batere abisatu gabe, traizioz. Pantaila beltz baten aurrean geratzen naiz, nere juramentuen konpainia soilarekin.

Kablea ateratzen det, atzera sartu, eta ea ba, beste bizialdi motx bat; ea oraingoan zenbat irauten duen…

Konparazioa, derrigorra da. Bai, geuk ere beste hainbeste egitea bagenu… Azkena eman, eta hala ere, aukera berri bat izan, esan ez genituen hoiek esateko; bizirik ginela bidali ez genituen “informazio-bit” hoiek bidaltzeko…

...

Baina, ez al ditugu adierazten, beste hamaika modu erabiliz, esaten ez ditugun hoiek? Baita guk konturatu gabe ere?

Nik uste baietz.

Beharbada, hitzari, merezi duena baino garrantzi haundiagoa ematen zaio.


____


2 comentários:

  1. Garbitu al diozu bentiladorea? Niri ere hori gertatzen zitzaidan, eta zabaldu nuenean konturatu nintzen zergatik, koittadua, hautsez beteta zegoen!!!

    ResponderEliminar
  2. Eraman gasolindegira ta gurpilak puxteko haizea pasatu iezaiozu, Oierrek dioen bezala, "kotoituta" egongo da barrutik.

    ResponderEliminar