Gizakiak
maiz egindu amets etorkizunera bidaiatzearekin. Eta azken mende hau bizitzeko
zortea izan duten askok, bai izan dute aukera etorkizunera salto erraldoi bat
egiteko, mende baten barruan bi "planeta" guztiz desberdin ezagutzeko.
Gabonetako tertulia etxean:
Nere
anaia-arrebak, txikitako oporrak kontatzen. Rufina izebaren baserrian, Alegian.
Arrebak, hamaika urte, anaiak hamar. Hiruzpalau urtez, eskola bukatu bezain pronto, baserrian laguntzera. Ekainetik, irailerarte. Goizeko seietan jaiki, eta iluntzerarte.
Lau behi,
eta bost oilo. Baserrian ur edangarririk ez, herriraino jeitsi
behar ur bila, egunero. Belarra mozteko, betiko sega, eta zamak ekarri-eramateko,
behor bakar bat, “Ttotto Motto”...
Gogoan batipat geratu zaizkidanak, hiru hauek:
ZELAIAN
DANTZAN
Ikaztegietan festak, eta umeak zain, igande arratsaldean musika noiz hasiko, han bailaran behean. Musika ozta-ozta iristen da baserrira,
baina nahikoa bada zelaian dantzan aritzeko…
ASTEKO BIZIOAK
Igandero, Alegira. Paretako zulo batean abarkak utzi, eta zapatak
jantzita, mezetara. Pastelerian pastelen bat, eta astebeteko alokairuan
hartzeko, komiki pare bat: “Tintin” eta “Sisi”.
BIZIKLETARIK EZEAN…
Anaiak, - hamar urterekin - igande arratsalde askotan,
Ttotto Mottoren gainean jarri, ez aulki, ez brida, eta Larraitzeraino…
….
Beste planeta bat zan:
Gure gaurko planeta honetan, umeek, aurikularrak jarrita, musika
belarri zuloetan barruraino sartua dute, egunero, urrutitik urtean behin datorrena baino. Pastel solteren bat astean behin ez, tripako
minez jartzerainoko litxarkeri bete poltsa, ia egunero; eta alokairuan hartutako marrazki
sorta bat baino, Psp, Nintendo, edo mobilean, 8, edo 32 gigatako joku bilduma, 18
urteak bete bitartean koadrila oso bat entretenitzeko ….
Eta, baldin gaur egun, behor baten gainean, hamar urteko
umeren batek, ez aulki, ez brida, Alegitik Larraitzerainoko bidea egiten badu…
Ibilaldi lasai eta paketsu bat baino, beste hau ezagutuko du: Sos-Deiaki
egindako berrogei telefono dei. Eta Diputazioaren Gizarte laguntzailearen
notifikazio bat, babesik gabe utzitako ume baten gurasoei kargu hartzeko…
Beste planeta bat.
____
________




0 erantzun:
Enviar um comentário