2012-01-07

Pox



Hau da jun dan egunean aipatu nizuen untxia.



Pox.

Azkenean neronek asmatu behar izena. Ikusi nituen danak hain pozik, izen bat etorri zitzaidan burura:  "bizipoz".

Bizipoz luzeegi... Poz, egoki.

- Pox! ... Bota nuen.

Eta danak gustora.

Guztiz gustora ez dagoena, momentuz, neu. Etxean untxiak dituen adixkide batekin alkartu bainintzen atzo, eta zera esan zidan: kosk egin zaleak direla, eta, sofa, kortina eta antzekoez aparte, argi-indarraren kableak oso gogoko dituztela, euren, eta argi-indar instalazioaren kalterako.

Etxean libre, bere kasa uzterik ez, beraz. Atzetik ibili behar.

Baina ni bere atzetik baino, bera da nere atzetik dabilena. Maiteminduta edo, ba al dakit nik. Zapaltzeko, ostikoren bat emateko bildurrez nabil momentuoro. Aire kontrolatzailea dirudit. Beti erne, eta beti estresatuta.

Edonola ere, gauzak okerragora egingo du. Arra dalako. Haunditan, sekulako joera izaten omen dute, hala esan zidan adiskideak, harrapatzen duten lehenengoaren hankari atxiki, eta iztarteari eragiteko.

Ai, se eu te pego ai, Ai, se eu te pego.

.....

Ederra erori zait gainera...


___


6 comentários:

  1. jajajaja! Patxiiii!! Zemat barreeee!!
    Aire kontrolatzailine oso ona, eta "Ai, se eu te pego" ezin aproposaua.

    Neupai atako netzukela "se eu ti pegasse", holako barre algarak ata eraittearen eta pox-poxik ipintxearren.

    Muso mordo bat!!

    Magali

    ResponderEliminar
  2. Hori enbidixia! Izan be, guk oin dala 3-4 urte euki genduan "Xipi" etxian. Familixa guztia konfabulau zan untxia etxera ekartzeko. Nik baldintza bakarra ipini neban: "alkilerrian" eukiko gendula. Txikittan hartu, 3-4 hilabetez hazi, eta orduan basarrira itzuliko gendula. Eta halaxen egin genduan. Oroitzapen polittak dakaguz, etxeko guztiok. Eta bai, etxeko kable, kurtina, horma eta aulki-hanka guztiak jan zeskuzen. Hori bai, garbixa baiño garbixagua zan gure Xipi (zuen Pox horrek alproja arpegixa daka, ez dakit ba...).

    ResponderEliminar
  3. Hatoz hona, Magali :-)

    Asier: gaur goizean, hirurak gertatu zaizkit: 1.-Kalentadorea, gelditu egin da, dutxan nengoela. 2.- Hogei urtean lehenengo aldiz, simultaneoki, txanpua eta gela falta ziran. Kajoi eta apal guztiak miatu ditut, ale triste bat ere ez. Baina ikaragarriena, 3: Goizean, lanera jun aurretik, ez nuen Pox inundik ikusten. Bere bila jardun det zoro moduan. "honek, sukaldetik aldegin, eta elektrokutatu egin da iskinen batean, eta horregatik ez dator nere oin ondora" pentsatuz. Halako batean azaldu da, baina a ze estuasuna. Nola leike, etxean astebete, eta holako kariñoa.

    Klaro, kortina, horma eta aulki-hankak jaten hasten zaidanean, zure baserriaren izena eta koordenadak eskatuko dizkizut ;-)

    ResponderEliminar
    Respostas
    1. Kaixo!

      Zure untxia asko gustatzen zait. Peluxea dirudi. Guk inoiz ez dugu eduki untxirik, baina orain agian idea aldatuko dugu. Kableak, argiak, eta horrelako gauzak ez hondatzeko, beharbada, izango da jostailuren bat dendetan horietaz ahaztaraziko duena.

      Nik beste bat adoptatuko dut eta kontatuko dizuet nola moldatzen garen. Gaizki ateratzen bada, baserrira, eta orduan untxitegia antolatu genezake.

      Eliminar
    2. Animo Patxi!!

      Nik behin katu bat izan nuen eta etxeko txapinak jan zituen.
      Zure untxiak kableak janez gero, behintzat arropa wz du izorratuko.
      Eta kalte handiak eragiten badizkizu, badakizu, larrutu eta labera!!!

      Bejondeizula!!

      Eliminar
  4. Oso ona Patxitrapero!!!

    Nik ez dut eduki horrelako lagunik etxean, baina bai txakurkume bat eta esan dezaket antzekoak direla. Arrazoi duzu eta arreta jarri behar duzu etxeko kortinak, alnfonbrak, etab.babesteko.
    Gutxienez pentsatu zure Pox kutunak ez dituela jango zure barruko arropa eta estreinatu berri dituzun etxeko zapatilak.
    Hori bai! hurrengoan zure hankari atxikitzen zaionean opari iezaiozu peluxezko hartzatxo bat hustutzeko!!!

    ResponderEliminar