2012-01-01

Urteberrion


Joxe Mari Iparragirreren herrian, Urretxun, urtearen lehenengo egunean, Irimo mendira juteko ohitura dago. Txoixoa ta salda banatzen dute, eta, nola debalde dan ;-) jende dexente inguratzen da, tontorrerainoko aldapa kabroi xamarra dan arren.

Neu, behin uste det juna naizela Irimora urteberri egunean, nere bizi guztian zehar, eta halako oroipena daukat, ni iritsi nintzenerako txoixoa bukatuta zegoela, edo oso hotza bestela, eta, noski, esperientzia latzek asko markatzen zaituzte. Ez naiz gehiago bueltatu.

Aurten ere ez naiz arrimatuko, baina bai hasi nahi det urtea bertan. Duela gutxi izan nintzen, eguzkia gordetzen ari zan batean, eta argazki hau atera nuen.

Argi zoragarria zegoen.




Urteberrion danoi. Ondo hasi urtea, eta hobeto bukatu.

(eta ez gero komeni baino gehio kezkatu)


__________________

Sem comentários:

Enviar um comentário