2013-02-25

2016, Seek The Truth



Hemezortzi ordu pasa direnean lehen informazioa zabaldu denetik, honez gero inork zalantzarik ez du, mundua hankaz gora jarri duen gertakizun honek gizateri osoaren destinua baldintzatuko duela, modu ikaragarrian.

Europa Press albiste agentziak aditzera eman berri duenez, SEEK-THE-TRUTH (bilatu egia) izeneko talde ezezaguna izan da, mundua dantzan ipini duen ekintza bere gain hartu duena, hainbat egunkaritara helerazitako mezu elektronikoen bidez.

Munduko hainbat inteligentzia zerbitzu dabil taldearen atzetik, baina ez dute lortu oraindik ustezko laboratorio edo ordenagailu-sarearen kokapen fisikoa. Munduko edozein tokitan izan daitekeela aditzera eman dute hainbat jakitunek, hala nola hainbat gobernutako bozeramailek. Itxura denez, sistima ezezagun bat erabiltzen dute detektatutak ez izateko, eta hain zuzen, detektaezinak direlako, ezin da euren aurkako inolako neurririk hartu. Inpotentzia eta zalantza haundiak nabari dira erabakiak hartzeko mundu osoan zeharreko erakunde eta gobernu desberdinetan.

Internet sarea mundu osoan bertan behera uztea baloratu zen hasieran, eta ari dira eskatzen hainbat eta hainbat tokitan, baina halakorik egiteko, baldin eta egitea posible bada, hainbat arrazoirengatik, ekonomikoak, militarrak, e.a., egun batzuk beharko direla adierazi dute munduko hainbat mandatarik, euren herritarrei eskeinitako mezuen bidez.

Dakizuen bezala, SEEK-THE TRUTH taldeak munduko posta elektronikoko kontu guztien pasahitzak lortu ditu, mezu guztiak gorde, eta edonoren eskura ipini ditu. Nahikoa da interneten SEEK idaztea edozein bilatzailetan, nahi adina helbide azaltzeko erabiltzearen pantailan, konexioa duen edozein ordenagailutan. Edonork, edozein tokitan, nahi adina bilaketa egin ditzake, edozein posta elektronikoko konturen barruan, aldaketak egiteko inolako modurik gabe. Dena, norberaren kontua, zein beste edonorena, edonoren eskura dago.





______

2 comentários:

  1. Eta, inoren postontzia arakatu beharrean, bakoitzak berea ikuskatuko balu zer aurkituko zuen "the truth" horretan? Seguruenik bihotzez idatzitako mailak, nagikeriz idatzitakoak edo gezurrezkoak besteak, sorpresaren bat, arrotza zaion bestea, lotsa eragiten dion bestea eta,noski, ahaztuak zituen hainbat.

    Argazki zaharrak begiratzean edo ordenagailuan gordetzen dugun musikari errepaso egitean sortzen diren sentimenduak bezala.

    Tira, astelehena edo ezer aldatu ez den sentsazioaren eguna da.

    Ondo izan.

    http://www.youtube.com/watch?v=UmTKS-Vhwh8

    ResponderEliminar
  2. Joseba, ahaztu egin zaizkizu, sekretuak! ;-)

    Oso polita melodia, oheratzeko erabat aproposa...

    ResponderEliminar