2013-02-23

Anita, la "desmejorada"


Atzo entzun nuen telebistan, lau emakumetatik hiruk, zahartzea mantsoagotzeko tratamentuak hartzen dituztela.

Esajerazioa iruditu zitzaidan, baina gaur aurkitu dedan albiste hau irakurri ondoren, ez dakit ba…

Nola liteke, kazetari batek holako artikulu bat idaztea, eta bere zuzendariak ontzat ematea?

“Anita Ekberg. Sex-symbol baten gainbehera”.  Dio izenburuak, eta justu azpian:

La protagonista de 'La Dolce Vita', reaparece muy desmejorada

Pixka bat beherago:

la actriz sueca muestra una imagen muy diferente a la que muchos recuerdan

Alajainkoa. Kontuan hartzen badegu, momentu labur-labur batez bada ere, “La Dolce Vita”ren garaitik BERROGEITAMAR urte pasa direla…

Zaila da, pittin bat besterik ez bada ere “desmejorada”, eta “muy diferente” ez azaltzea.

Idatz zitekeen artikulu hau, emakumeari gorazarre eginez, edo maitekiro gogoratuz, edo jakin-min hutsez, bestela: bere barruan pakerik ba al da? Besteekin konpartitu nahi duen jakituriarik ba al du? Umorea galdu al du? Zein da bere ilusioa?

Baina, ez: seinala dezagun zimurra. Seinala dezagun “zatarra”. Seinala dezagun, amildegiaren ertzera arrimatzen denaren izuaz, denon zain dagoen akabera zitala.

Nola salduko degu hainbeste kolageno bestela?


_______




2 comentários:

  1. ...Eta albo kalteak ahaztu gabe. Adibidez, nola esplikatu norbaiti (gizon edo emakume) Emma Thompson-en argazki honek azaltzen duen edertasun paregabea "arraroa" sentitu gabe?

    http://i2.listal.com/image/771367/936full-emma-thompson.jpg

    Ondo izan.

    ResponderEliminar
  2. Zirimiria bezela zabaltzen da gainera, zimurraren, zahartzearen kontrako ikuspegia. Artikulu hau neretzako adibide nabarmena da, baina egunean zehar, dozenaka aurkitzen dituzu.

    "Crema anti-edad" entzuten dedan bakoitzean, gaixotu egiten naiz.

    Emma Thompson oso ederra azaltzen da bai, argazki horretan (bagera bi arraro). Zer erakusten duen baino, zer transmititzen duen, hor dago beti diferentzia.

    ResponderEliminar