2013-02-27

Atez atekoa


Nere lagun bati ahizpa jun zitzaion bisitan, aurrekoan.

Berriketa saio luze baten ondoren, ahizpak etxera bueltatzeko asmoa azaldu zion halako batean, eta nere lagunak, basakatua baino arinago, salto egin zuen bere aulkitik, zabor-kuboa zeukan armairuraino.

- Zaborra jetsiko didazu, ezta?

Baietz ahizpa zaharrenak, ahizpa gazteenari. Nola ez ba.

Jarri zan bidean, akordatzerako bere etxe atari parean zan. Goiko bizilagunarekin topo egin zuen justu atea zabaltzerakoan. Apa, epe, baiiii, baita, ala ba…

Sartu zan igogailuan, sakatu zuen “4” botoia, badator, BBBBrummmmm…..ummmmm….ummmm……FFFiuuuu. Brrrrrruuu. Zabaldu zuen igogailuko atea, abiatu zan pasiloan aurrera… Eta bere etxeko ate parera iritsitakoan… orduantxe Konturatu zan.

-         Ahizparen Zaborra!















Atez ate, egun hartan.


__________


2 comentários:

  1. Nik be iñoiz egin izan juat halakorik... Burua iratargixan!

    ResponderEliminar
  2. Oier, ez nuen zutaz halakorik esango! Benetan e? Burua iratargixan bai, baina lau gauza batera kontrolatzeko gai ere bai, planeta honetan. Ez daukazu despistatu aurpegia.

    Neuk bai egin izan det inoiz, edukiontzi marroiraino poltsa eraman, baina giltza etxean ahaztu!

    Zer egin holakoetan?

    Atzera etxerako bidea egin, giltzaren bila?

    Pekataria ni. Edukiontzi berdera, zuzenean.

    ResponderEliminar