2013-02-17

Aupa Iñaki!


Esan zidatenean, 1997an, Zumarragar bat Cristina de Borbonekin ezkontzekoa zala, ez nuen berehalakoan sinistu.

Amazonia erdian pingüino talde bat aurkitu zutela esan balidate, lehenago sinistuko nuen.

Gero bai, azaldu zizkidaten ahaidetasunak, eta bere nundik norakoak, eta tira ba, egokitu nuen albistea, nere burmuin antimonarkikoan.

Harrez gero euri asko egin du, eta hara nun bukatu duen gizonak.

Zer nahi dezue esatea. Neri behintzat, gero eta atseginagoa zait. Nekez imajinatuko nuen monarkiaren gainbehera politagorik, eta zer eta, nere herrikide baten eskutik!




Otsailaren 23an deklaratzekoa omen da. Esango al ditu, Zarzuelan egositako guztiak!

Aupa Iñaki!


______

Sem comentários:

Enviar um comentário