2013-02-16

Etsaia ez dago kanpoan. Etsaia...


2012 DA14 asteroideak hanka puntatan alde egin du, baina beste meteorito txiki-alu batek lortu du gure atmosfera zeharkatzea. Errusian, Cheliábinsk izeneko eskualde batean.

Eztanda bat entzun omen dute. Gero, zerutik behera objetuak erortzen, eta bukaerako paisaia, hauxe: zeruan lorratz ikusgarri bat, eta etxeetako leihoetako kristalak hautsita nunahi.  






Nere etxeko sukaldean bezelaxe; jun dan ostiralean, urrutira jun gabe.

Lehenengo, eztanda bildurgarri bat: bizilagunak, bakoitza bere patioko leihoan burua aterata, belaunak dardarez. Zer izan zan, horra: objektu hegalari bat. Gorunzko bidea hartu zuen kafetera italiarra, sapaian zulo galanta egin, eta bueltan behera, bitrozeramika zeharkatuz, kajoian barrena hondoratu zana. Eta bukaerako paisaia, hauxe: sukaldeko sapaia eta paretak, kafezko gotelé. Eta patioko leihoko eta bitrozeramikako kristal zatiak, hautsita nunahi.



                                            




Atmosferan leher egiten zuten asteroideen berri banuen, baina lapiko expressak bailiran lehertzen diren kafetera italiarren kontua, sekula entzun gabe nengoen.

Etsaia ez dago kanpoan… Unibertsoan, asteroide galduetan…

Etsaia… Sukaldean dago!

____

2 comentários:

  1. Hori da hori kafe kañeroa prestatzen duzuna, Patxi!

    Zorte on konponketekin. Espero dut etxeko asegurua Lagun Arorekin ez izatea...

    ResponderEliminar
  2. Joxe, gaizki tratatu al zaituzte, Lagun Arokoek? Neri ezin hobeto. Akaso, VIP bezeroa naizelako :-)



    ResponderEliminar